Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2017ko martxoaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2016. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Zientzia eta Teknologia modalitatean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko martxoaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2016. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Zientzia eta Teknologia modalitatean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1589
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/03/24
  • Argitaratze-data: 2017/03/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Abenduaren 1eko 221/2015 Dekretuak Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Aipatu Dekretuak, zortzigarren artikuluan, honako hau esaten du:

  1. Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria ebazteko, dekretu honen 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera dagokion modalitatean.

  2. Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideek euren jardun-eremuetan izen handia izan behar dute; bost kidetik zazpira bitartean izango dira, eta horietako zaharrena epaimahaiburua izango da.

    Epaimahaia osatzerakoan, ahal den neurrian, emakumeen eta gizonen berdintasunerako printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

  3. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.

    Horrenbestez, hau

2016. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideak, Zientzia eta teknologia modalitatean:

  1. ª Teresa Miras Portugal.

    Manuel Tuñón Lara.

  1. ª Jesús Esteban Galarza.

    Luis Oro Giral.

    Javier Tejada Palacios.