- AGINDUA, 2017ko otsailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bermeon (Bizkaia) dagoen «Eleizalde Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2017ko otsailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bermeon (Bizkaia) dagoen «Eleizalde Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1241
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/02/07
- Argitaratze-data: 2017/03/08
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko baimena eskatuz, aztertu da: Bermeon (Bizkaia) dagoen «Eleizalde Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48001415
Izen espezifikoa: «Eleizalde Ikastola»
Titularra: Luis Eleizalde Kooperatiba Elkartea
Helbidea: Arene auzoa, 6
Udalerria: Bermeo
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzea, 30 ikaspostuko edukierakoa.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honelako edukierakoak:
unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
4 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza, 13 ikaspostuko edukierakoa.
3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza, 18 ikaspostuko edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 7 unitate, 171 ikaspostu.
Lehen Hezkuntza: 14 unitate, 350 ikaspostu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 10 unitate, 300 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen contra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 7a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


