- AGINDUA, 2019ko ekainaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Osasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2019ko ekainaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Osasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 3246
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/06/19
- Argitaratze-data: 2019/07/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2019ko maiatzaren 16ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duena, bere 3. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
Lehenengoa. Guillermo Viñegra García (NAN 16522767G) Osasun Sailaren Arabako lurralde ordezkari izendatzea (510166. kodea, 1. dotazioa).
Bigarrena. Izendapen horrek 2019ko ekainaren 24tik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 19a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


