- AGINDUA, 2019ko irailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita «Bihurri» Haur-Eskola Pribatuaren baimena (Andoain, Gipuzkoa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2019ko irailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita «Bihurri» Haur-Eskola Pribatuaren baimena (Andoain, Gipuzkoa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 4555
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/09/23
- Argitaratze-data: 2019/10/07
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Aztertu da Andoaingo «Bihurri» haur-eskola pribatuaren titularrak hasarazitako espedientea, zeinaren bidez baimena eskatzen baitzen ikastetxearen titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzeko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 20013746.
Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Handitzen Handitzen».
Titularra: Shandra Alves Caulonga.
Helbidea: Aita Larramendi kalea, 18-20 behea.
Udalerria: Andoain.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:
2 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa
Agindu honek 2019-2020 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 23a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


