- AGINDUA, 2021eko abenduaren 2koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Merkataritza Zuzendaritzan Goi-Kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2021eko abenduaren 2koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Merkataritza Zuzendaritzan Goi-Kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 6183
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/12/02
- Argitaratze-data: 2021/12/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 3ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duenak, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritza, 520010 zenbakiko kodea, 109. dotazioa.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 2a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


