- AGINDUA, 2021eko irailaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan Lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2021eko irailaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan Lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 4857
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/09/10
- Argitaratze-data: 2021/09/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duen Osasuneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 26ko Aginduaren 3. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
Lehenengoa. Juan Manuel Sanzo Ollakarizketa izendatzea Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan lurralde-ordezkari (510166. kodea, 3. dotazioa).
Bigarrena. Izendapen horrek 2021eko irailaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 10a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


