- AGINDUA, 2024ko azaroaren 7koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko behin-behineko langileak lanpostutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko azaroaren 7koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko behin-behineko langileak lanpostutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5235
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/07
- Argitaratze-data: 2024/11/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, hemen zehazten den langilea lanpostutik kentzea formalizatzen dut. Beraz,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa. Juan Carlos Cuenca Valdivielso jauna Segurtasun Sailean segurtasun publikoaren arloko prestakuntza politiketarako aholkulariaren lanpostutik kentzea (kodea: 5300; dotazioa: 1; maila: zuzendaria), beste kargu bat beteko duelako Segurtasun Sailean, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Lanpostutik kentzeak 2024ko azaroaren 11tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 7a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


