Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2025eko urriaren 29koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, langile bat Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko behin-behineko langile izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko urriaren 29koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, langile bat Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko behin-behineko langile izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 4757
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/10/29
  • Argitaratze-data: 2025/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluak, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluek eta aplikagarria den gainerako araudiak emandako ahalmenez baliatuz, Enplegu Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz eta aurrekontu-kreditua egonda, honako hau

Lehenengoa. Edurne Egaña Manterola andrea nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako kontuetako aholkulari izendatzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailean (5262 kodea, 1. dotazioa, zuzendari-maila).

Bigarrena. Aholkularitzako postuei berez dagozkien zereginak bete beharko ditu, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren barnean bera atxikita dagoen alorrean berariazkoak direnak.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 eta 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2025eko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki azkenduko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzen ez bada behintzat.

Bosgarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 29a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik