- AGINDUA, 2026ko urriaren 27koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan langile ikertzaileak eta langile teknologoak prestatzeko laguntzen oinarri arautzaileak (Ikertalent programa) onartzen dituena, eta 2026ko ekitaldirako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko urriaren 27koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan langile ikertzaileak eta langile teknologoak prestatzeko laguntzen oinarri arautzaileak (Ikertalent programa) onartzen dituena, eta 2026ko ekitaldirako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 213
- Hurrenkera-zk.: 4703
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/10/27
- Argitaratze-data: 2026/11/06
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ikertzailearen Europako Gutunean (EEE/2005/251/CE), ikertzaileak definitzen dira jakintza, ezagutza, produktu, prozesu, metodo eta teknika berriak sortzen diharduten profesional multzo modura. Kalifikazioa gorabehera, definizio horretan biltzen dira, haien karrerako edozein etapatan, ikerkuntzan eta garapenean profesionalki ari diren pertsona guztiak. Horrela, bada, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan daraman zientzia-politikako beste urrats bat da ikerketa-jarduerak sustatzea, prestakuntza-aldiko hasierako etapetan ikertzaileak kontratatuz. Doktoregoa, berriz, ikerkuntza-karreran sartzeko atea da, eta zientziako edozein arlotan ikerketa erabat garatzera bideratu behar du.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, nekazaritzako elikagaien arloan ikerketa sustatzeko beharraz jabeturik, eta euskal nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko langileen kualifikazioak duen garrantziaz jabeturik, teknologia-sektoreko organismoetan garapenaren eta enpresa-berrikuntzaren arloetako ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen deialdia egin izan du, 1980ko hamarkadaz geroztik.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 20. artikuluan, ikertzaileen lan-kontratuen modalitate espezifikoak eta horiei aplika dakiekeen araubide juridikoa definitzen dira, eta, 21. artikuluan, berriz, doktoratu aurreko lan-kontratuaren modalitatean egindako kontratuen egoera juridikoa, kontratuen betekizunak, ordainsariak, dedikazioa eta iraupena. 103/2019 Errege Dekretuak, martxoaren 1ekoak, prestatzen ari diren doktoratu aurreko langile ikertzaileen estatutua onartzen duenak, aurreko paragrafoan deskribatutako lan-harremanaren araubide juridikoa garatzen du, eta prestatzen ari diren doktoratu aurreko langile ikertzaileen izaera definitzen du.
Laguntza horien helburua da ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzea. Horretarako, aipatutako ikertzaileak eta teknologoak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan garatuko diren I+G+B-proiektuetan sartuko dira, eta haietan hartuko dute parte. Laguntzen xedea benetan betetzeko, prestakuntza-jarduerak egingo diren atxikipen-zentroak behar dira.
Deialdi hau honako printzipio hauen arabera ebatziko da: publikotasuna, lehia, objektibotasuna, finkatutako helburuak betetzeko eraginkortasuna eta administrazio publikoen dirulaguntzak arautzen dituzten baliabide publikoak esleitzeko eta erabiltzeko efizientzia, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean ezarritakoaren arabera, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatzen du) eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoaren arabera, eskuragarri dauden baliabide ekonomikoak aplikatuz.
Agindu honen bidez egiten den deialdiko laguntzak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2026tik 2028rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez onartu zen. Laguntzak 5.1.3 ardatz estrategikoan (Hazkunde- eta ongizate-eredua) eta «Lehen sektorea eta arrantza» helburu estrategikoan (5411 Nekazaritza eta arrantzako ikerketa eta garapena programa) kokatzen dira; kasu honetan, espezializazio adimentsua eta ikerketa, teknologia eta berrikuntzarako giza baliabideen prestakuntza.
Laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legeak baimendutako kredituen arabera, nahikoa aurrekontu-zuzkidura baitago.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, gobernukide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute.
Horrenbestez, hau
Onartzea nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan langile ikertzaileak eta langile teknologoak prestatzeko laguntzen oinarri arautzaileak, eta 2026ko ekitaldirako deialdia egitea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.
Interesdunek, agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
oinarria. Xedea eta helburua.
Oinarri hauen xedea araubidea ezartzea da, doktoratu aurreko langile ikertzaileak prestatzeko hamar laguntza (hamar ikerketa-proiektu garatzeko) eta langile teknologoak prestatzeko zortzi laguntza (zortzi proiektu garatzeko) emateko, guztiak ere Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, 2026ko ekitaldirako.
Laguntzen helburua da doktoratu aurreko langile ikertzaileen prestakuntza sustatzea nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko ikerketa-arloetan, baldin eta arlo horietan doktoregoa duen langile nahikorik ez badago eta beharrezkoa bada euskal egitura zientifiko-teknologikoan langile gehiago sartzea eta etorkizunean jarduera sektorialean, sektoreko enpresen eta elkarteen bidez, edo jarduera zientifiko-teknologikoan sar daitezkeen teknologoen prestakuntza sustatzea.
oinarria. Laguntza-lerroak.
Bi laguntza-lerro daude:
Doktoratu aurreko langile ikertzaileak prestatzeko laguntzak, martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuan eta ekainaren 1eko 14/2011 Legean ezarritako esparruan.
Garatu beharreko I+G+Bko hamar proiektuak honako hauek dira:
P1. Animalien osasuna indartzea immunoestimulatzaile naturalen bidez, abeltzaintzako antibiotikoen ordezko gisa.
P2. Klima-aldaketarekiko erresilientziaren eta egokitze-gaitasunaren iragarpen genomikoa, arrantza-kudeaketari buruzko informazioa inguratzeko.
P3. Euskal itsasertzean dauden karbono urdinaren hustubideak: zer dakarten klima-aldaketa arintzeko eta tokiko egokitzapenerako.
P4. Bektoreek transmititutako gaixotasun emergenteen zaintza eta prebentzioa EAEko abeltzaintzako eta nekazaritza eta basogintzako sistemetan.
P5. Itsaspeko ibilgailu autonomoak erabiliz helburu anitzeko egokitze-ibilbideak planifikatzea, hartara kanpaina ozeanografikoak eta arrantzakoak optimizatzeko.
P6. Elikagai gutxiago alferrik galtzeko biofindegi-arloko prozesu aurreratu eta jasangarriak diseinatzea eta digitalizatzea, elikagaien eta nutrazeutikaren industriarako balio erantsi handiko osagaiak lortzeko.
P7. Gaztomics: artisau-gazten terroir mikrobianoaren azterketa integratua eta hartzigarri autoktonoen garapena.
P8. Patatako Candidatus phytoplasma solani bakterioaren monitorizazioa, dibertsitate genetikoa eta erabilera jasangarria.
P9. Bacillus coagulans probiotikoaren edo postbiotikoaren Administrazioak dituen ondorio konparatiboak dietak eragindako obesitatearen eta intsulinarekiko erresistentziaren prebentzioan. Zelulaz kanpoko besikulen inplikazioa osagai eragile gisa.
P10. Perretxikoen hondakinetatik abiatuta, elikadura-ontzi aktiboetarako film eta estaldura biodegradagarriak garatzea.
Hamar tesiak garatuko diren atxikipen-zentroak eta proiekturako onartutako titulazioak eta ikerketa-arloak I. eranskinean zerrendatzen dira. Era berean, proiektu bakoitzaren xehetasunak ikusteko aukera ere badago eranskin horretan.
EAEko nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektorean espezializatutako langile teknologoak prestatzeko laguntzak.
Garatu beharreko I+G+Bko zortzi proiektuak hauek dira:
T1. EAEko nekazaritzako elikagaien sektorean lehentasunezkoak diren patogenoak biokontrolatzeko fagoak.
T2. Baso-osasunaren monitorizazioa, teknika mikrobiologikoak, molekularrak eta hiperespektralak konbinatuz.
T3. Laborantza estentsiboko izurriteak/gaixotasunak kontrolatzea klima-aldaketaren testuinguruan: arriskuak aurreikusteko eredu agroklimatiko berriak ebaluatzea eta sortzea.
T4. Baso-faunaren eta etxeko espezien arteko interfazean patogenoak nola transmititzen diren, arreta berezia jarriz hegazti-gripean.
T5. Ekoizpenaren efizientzia hobetzea hausnarkarietan eta metano enteriko gutxiago isurtzea: in vitro hartziduratik in vivo balidaziora.
T6. GAS KAL: gaztagintzan gasa sortzen duten mikroorganismoak identifikatzea eta kontrolatzea: kalitatea eta jasangarritasuna helburu.
T7. Learblue: material biobasatuak eta biodegradagarriak aztertzea, itsasoan erabiltzeko.
T8. Elikadura-prozesuen digitalizazio aurreratua, datuen integrazioan, modelizazioan eta adimen artifizialean oinarriturik.
Zortzi proiektuak garatuko diren atxikipen-zentroak eta onartutako titulazioak eta ikerketa-arloak I. eranskinean zerrendatzen dira. Era berean, proiektu bakoitzaren xehetasunak ikusteko aukera era badago eranskin horretan.
Eskatzaileak bi lerroetarako egin ahal izango du eskaera, proiektu bakoitzerako eskatutako titulazio-baldintzak betez gero.
oinarria. Atxikipen-zentroak.
Laguntzak garatuko diren atxikipen-zentroak honako hauek izango dira:
Euskal Herriko Unibertsitatea.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Aginduaren arabera aukeratutako entitate laguntzaileak. Agindu horren bidez, deialdia egiten da nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko langile ikertzaileak eta langile teknologoak prestatzeko laguntza-programaren (Ikertalent) onuradunen destinoko zentro izango diren entitate laguntzaileak hautatzeko, eta deialdiaren oinarri arautzaileak onartzen dira:
Neiker Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea S.A.
Fundación Azti Azti Fundazioa.
Leartiker S. Coop.
oinarria. Doktoratu aurreko langile ikertzaileak prestatzeko laguntzen ezaugarriak.
Laguntzek prestakuntzako doktoratu aurreko kontratu baten ezaugarriak izango dituzte, bat etorriz Prestatzen ari diren doktoratu aurreko langile ikertzaileen estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Kontratuak ezaugarri hauek izango ditu:
Aukeratu eta esleitutako proiektuaren eremuan ikerketa-lanak egitea izango du xede. Aldi berean, prestatzen ari diren doktoratu aurreko langile ikertzaileek doktorego-programako jarduera guztiak garatuko dituzte, doktoregoko unibertsitate-titulu ofiziala lortzeko behar diren gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko.
Halaber, kontratuaren xedea doktoratu ondoko orientazioa ematea izango da, gehienez 12 hilabetez, betiere c) apartatuan ezarritako gehieneko epea gainditu gabe.
Idatziz egingo da, atxikipen-zentroaren (enplegatzaile gisa) eta prestatzen ari den ikertzailearen artean, langile gisa, eta doktorego-programarako onarpen-idazkia erantsiko zaio, programa horren ardura duen unitateak edo, hala badagokio, doktorego-eskolak emana, bat etorriz martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 1. eta 5. artikuluetan xedatutakoarekin.
Gehienez lau urteko iraupena izango du, eta lanaldi osoko erregimenean egingo da. Hala ere, iraupen hori aldatu ahal izango da honako kasu hauetan:
Kontratua desgaitasuna duen pertsona batekin hitzartzen denean, kontuan hartuta ikerketa-jardueraren ezaugarriak eta pertsona horren mugen mailak jardueraren garapenean duen eragina, kontratuak gehienez sei urteko iraupena izan dezake, enplegu-zerbitzu publiko eskudunak aldeko txostena eman ondoren; zerbitzu horrek, horretarako, txosten bat eskatu ahal izango die desgaitasunaren baloraziorako eta orientaziorako talde tekniko eskudunei. Ondorio horietarako, desgaitasuna duten pertsonatzat hartuko dira azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarte-inklusioari buruzko Lege Orokorraren testu bateginean jasotakoak.
Aldi baterako ezintasunak, haurdunaldiko arriskuak, amatasunak, adopzioak edo harrerak, edoskitzaroko arriskuak eta aitatasunak, bai eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeak ere, eten egingo dute ikertzaileen kontratuaren iraupenaren zenbaketa. Kasu horretan, interesdunak eskatuta berreskuratu ahalko da etendako denbora-tartea, laguntza amaitzen denean, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio edo atzera bota ez bada. Eskaera hori Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak baimendu beharko du, baldin aurrekontuek horretarako aukera ematen badute.
25.3 oinarrian aurreikusitako ukoen ondorioz, beste onuradun bat ordezteagatik iristen badira onuradun izatera, kontratuak laguntza baliatzeko geratzen den aldiari dagokion iraupena izango du, aurreko titularra lanean hasten denetik kontraturako aurreikusitako gehieneko lau urteko iraupena amaitu arte.
Laguntzaren iraunaldia amaitu baino lehen doktorego-titulua lortuz gero, doktoratu aurreko kontratua ez da iraungiko. Ondorio horietarako, titulua doktorego-tesia defendatzeko eta onartzeko egintzaren datan lortu dela ulertuko da, eta kontratuak doktoratu ondoko orientazioa izango du, gehienez 12 hilabetez, betiere c) apartatuan ezarritako gehieneko epearen barruan.
Ezin izango da langilerik kontratatu modalitate horretan, entitate berean edo beste batean, lau urte baino gehiagorako.
Kontratuaren hasiera-data, eta, ondorioz, laguntza eman zitzaion doktoratu aurreko ikerketa-jardueraren data, bai eta Gizarte Segurantzan 103/2019 Errege Dekretuan aurreikusitako modalitatean alta emandako data ere (103/2019 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, prestatzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua onartzen duena), izango da atxikipen-zentroan sartzeko eguna. Egun hori Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez ezarriko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren bidez jakinaraziko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Enplegatzailearen eta prestatzen ari diren ikertzaileen arteko harremana honako hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da: ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikulua; martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua, prestatzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua onartzen duena; urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena, eta aplikatzekoak diren gainerako lan-arauak.
Ikertzaileak prestatzeko laguntzen onuradunak besteren konturako langileen parekoak izango dira Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzeari dagokionez, bat etorriz Prestatzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.
Ikertzaileak ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan xedatutako doktoratu aurreko kontratuaren modalitatean kontratatzeak eskubidea ematen dio entitate laguntzaileari, kontratua indarrean dagoen bitartean (luzapenak barne), enpresa-kuotaren hobari bat jasotzeko, 10. artikuluan ezarritakoaren arabera: hilean 115 euro.
Laguntzen diru-zuzkidura honako hauek ordaintzeko erabiliko da:
Urteko ordainsari ekonomiko gordina: bat etorriz 7.1.a) oinarrian jasota datozen zenbatekoekin.
Enpresaren Gizarte Segurantzaren kuotari dagokion zenbatekoa, bat etorriz martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.
Ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.e) artikuluan doktoratu aurreko kontratua arautzen du artikulu horrek aurreikusitako kalte-ordaina, kontratua amaitzean, baldin eta laguntzaren onuraduna laguntzaren laugarren urtean badago.
Urteko laguntza osagarri bat, honako hauei aurre egiteko:
Doktorego-tesiaren proiektuarekin zerikusia duten prestakuntza-gastuak. Gastu horien artean sartuko dira, besteak beste, doktorego-ikastaroetan eta laguntzarekin zerikusia duten beste ikastaro batzuetan urtero matrikulatzea, kongresu zientifikoetara, mintegietara, laguntzarekin zerikusia duten ikastaro eta lan-jardunaldietara joatea, beste ikerketa- eta teknologia-zentro batzuetan egonaldiak egitea, etab. Gastu horiek guztiak proiektua garatzen duen atxikipen-zentroak onartu beharko ditu.
Estatu barruko bidaia-laguntzako aseguru-poliza bat kontratatzea, prestakuntza osagarriko jardueretarako, baldin eta prestakuntza egiteko ohiko tokitik lekualdatzea badakarte (ikastaroetan parte hartzea, kongresu eta egonaldi laburretara joatea, etab.). Horrela, bidaiako laguntza-polizaren osagarri izango dira, bidaia Estatutik kanpo egiten denean. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hartzen du poliza horren ardura, bat etorriz 4. apartatuan xedatutakoarekin.
Laguntza jasotzen den bitartean egiten diren joan-etorrietarako eta egonaldietarako beharrezkoak diren beste poliza edo aseguru mediko batzuk.
Laguntza osagarriari egotzitako gastuak proiektua garatzen den atxikipen-zentro bakoitzean horrelako gastuetarako ezarritako mugen arabera onartu eta kudeatu beharko dira.
Doktoratu aurreko langile ikertzaileak prestatzeko laguntzen onuradunek erantzukizun zibileko eta istripuetako polizak izango dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak kontrataturik.
Dena delako jarduera Estatutik kanpo egin behar bada, bidaia-asegurua kontratatuko da. Kasu horretan, interesdunek horren berri eman beharko diote Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, gutxienez hamar egun lehenago, eta Estatuz kanpoko egonaldia noiz hasi eta amaituko den adierazita. Hala egin ezean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra dagokion bidaia-asegurua formalizatzeko erantzukizunetik salbuetsita egongo da.
Dena delako jarduera Estatu barruan egin behar bada, entitate laguntzailearen ardura izango da bidaia-asegurua kontratatzea.
oinarria. Langile teknologoak prestatzeko laguntzen ezaugarriak.
Laguntzak dirulaguntzatzat hartuko dira, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 3. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Laguntzaren xedea izango da 2.2 oinarrian aurreikusitako I+G+B-proiektuak gauzatzea.
Laguntzak hogeita lau hilabeteko iraupena izango du gehienez, prestakuntza jasotzen ari den teknologoa adskripzio-zentrora sartzen denetik aurrera. Hala ere, 25.3 oinarrian aurreikusitako uko-egiteen ondorioz onuradun bihurtzen direnek aurreko titularra lanean hasi zenetik geratzen den denborarako izango dute laguntza.
Eskatzaileak egiaztatzen badu % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duela eta proiektua gauzatzeko bateragarritasuna eta gaitasuna badituela, prestakuntza-programaren iraupena lau urtera arte luzatzeko aukera aurreikusten da.
Langile teknologoen prestakuntzarako laguntzen programaren onuradunak besteren konturako langileekin parekatuta geratuko dira, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzeari dagokionez, bat etorriz Prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuak xedatutakoarekin, Gizarte Segurantza eguneratu, egokitu eta modernizatzeko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatuz.
Laguntzen diru-zuzkidura hauek ordaintzeko erabiliko da:
Emandako urteko laguntza gordina: bat etorriz 7.2 oinarrian jasota datozen zenbatekoekin.
Gizarte Segurantzaren kuotari dagokion zenbatekoa, urriaren 24ko 1493/2019 Errege Dekretua aplikatuz.
Urteko laguntza osagarri bat, hauei aurre egiteko:
Proiektuarekin zerikusia duten prestakuntza-gastuak. Gastu horien artean sartuko dira, besteak beste, laguntzarekin zerikusia duten ikastaroetan matrikulatzea, kongresu zientifikoetara, mintegietara, laguntzarekin zerikusia duten ikastaro eta lan-jardunaldietara joatea, beste ikerketa- eta teknologia-zentro batzuetan egonaldi laburrak egitea, etab. Gastu horiek guztiak proiektua garatzen duen atxikipen-zentroak onartu beharko ditu.
Estatu barruko bidaia-laguntzako aseguru-poliza bat kontratatzea, prestakuntza osagarriko jardueretarako, baldin eta prestakuntza egiteko ohiko tokitik lekualdatzea badakarte (ikastaroetan parte hartzea, kongresu eta egonaldi laburretara joatea, etab.). Horrela, bidaiako laguntza-polizaren osagarri izango dira, bidaia Estatutik kanpo egiten denean. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hartzen du poliza horren ardura, bat etorriz 6. apartatuan xedatutakoarekin.
Laguntza jasotzen den bitartean egiten diren joan-etorrietan eta egonaldietan eskatzen diren beste poliza edo aseguru mediko batzuk.
Laguntza osagarriari egotzitako gastuak proiektua garatzen den atxikipen-zentro bakoitzean horrelako gastuetarako ezarritako mugen arabera onartu eta kudeatu beharko dira.
Teknologoen prestakuntzarako laguntzen onuradunek erantzukizun zibileko, istripuetako eta bidaiako laguntzako polizak izango dituzte, eta azken estaldura hori esleituko zaie jarduera Estatutik kanpo egiten denean.
Dena delako jarduera Estatutik kanpo egin behar bada, bidaia-asegurua kontratatuko da. Kasu horretan, interesdunek horren berri eman beharko diote Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, gutxienez hamar egun lehenago, eta Estatuz kanpoko egonaldia noiz hasi eta amaituko den adierazita. Hala egin ezean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra dagokion bidaia-asegurua formalizatzeko erantzukizunetik salbuetsita egongo da.
Dena delako jarduera Estatu barruan egin behar bada, entitate laguntzailearen ardura izango da bidaia-asegurua kontratatzea.
Prestakuntzarako laguntza eta, ondorioz, laguntza horri dagokion jarduera hasteko eta Gizarte Segurantzan alta emateko eguna atxikipen-zentroan sartzen den eguna izango da, hau da, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez ezartzen den eguna. Ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez jakinaraziko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
oinarria. Finantzaketa.
Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko 1.840.900 euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura. Horietatik 267.000 euro 2026ko ekitaldiko ordainketa-kredituei dagozkie, eta gainerako 1.573.900 euroak 2027tik 2030era bitarteko konpromiso-kredituei.
Kopuru horretan sartzen da Gizarte Segurantzari atxikitzearen ondoriozko gastua, 320.000 euro guztira. Horietatik 42.000 euro 2026rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 278.000 euro 2027tik 2030era bitarteko ekitaldietarako konpromiso-kredituei.
oinarria. Laguntzen zenbatekoa.
Doktoratu aurreko langile ikertzaileak prestatzeko laguntzen programak, zeina 2.1.a) oinarrian aurreikusten baita, laguntza-kontzeptu hauek barne hartzen ditu:
Urteko ordainsari ekonomiko gordina: (barne direla laguntzaren onuradunak ordaindu beharreko Gizarte Segurantzako kuotak).
22.000 euro lehenengo urtean.
23.000 euro bigarren urtean.
25.000 euro hirugarren urtean.
31.500 euro laugarren urtean.
Nolanahi ere, zenbateko horiek gutxieneko ordainsari gisa agertu beharko dute, eta ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.d) artikuluak eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7. artikuluak doktoratu aurreko kontratuetarako ezartzen dituzten gutxieneko ordainsari-zenbatekoak errespetatu beharko dituzte, hargatik eragotzi gabe osatu ahal izatea, beharrezkoa izanez gero, estatutuak berak edo entitate laguntzaile kontratatzailearen hitzarmen kolektiboek xedatzen dutena betetzeko.
Enpresaren Gizarte Segurantzaren kuotari dagokion zenbatekoa, bat etorriz martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.
Ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.e) artikuluan doktoratu aurreko kontratua arautzen du artikulu horrek aurreikusitako kalte-ordaina, kontratua amaitzean, 4.200 eurokoa izango dela kalkulatu da onuradun bakoitzeko, baldin eta laguntzaren onuraduna laguntzaren laugarren urtean badago.
Urteko laguntza osagarria 8.000 eurokoa izango da lau urteko aldi osoan; 2.000 euro urtean.
Teknologoentzako prestatze-programa. Laguntza-lerro honek, zeina 2.1.b) oinarrian jasota baitago, laguntza-kontzeptu hauek barne hartzen ditu:
Urteko ordainsari ekonomiko gordina: (barne direla laguntzaren onuradunak ordaindu beharreko Gizarte Segurantzako kuotak).
17.000 euroko gehikuntza lehenengo urtean.
17.000 euro bigarren urtean.
Enpresaren Gizarte Segurantzaren kuotari dagokion zenbatekoa, bat etorriz urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.
Urteko laguntza osagarria 2.000 eurokoa izango da aldi osoan; 1.000 euro urtean.
Doktoratu aurreko langile ikertzaileak prestatzeko laguntzek doktoratu aurreko kontratuentzat ezarritako ordainsarien gutxieneko zenbatekoak errespetatu beharko dituzte; zenbateko horiek ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.d) artikuluan eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7. artikuluan adierazten dira.
Oinarri honen 1.a) eta 1.b) apartatuetan jasotako zenbatekoak eguneratu egin beharko dira, baldin eta gutxieneko ordainsari berri batek kontratuaren ordainsaria igotzea eskatzen badu, eta horrek enpresaren Gizarte Segurantzako kuotetan ere eragina izango du: «Gizarte Segurantzaren kuotei dagokien igoeraren zatia ordainsari gordinaren aldaketaren arabera kalkulatuko da, eta soldata-zatitik bereizita identifikatu eta justifikatuko da».
Unitate kudeatzaileak kalkulatuko ditu aplikatu beharreko zenbateko berriak eta deialdi honetan dauden kontratuetan duten eragina.
Zenbatekoak Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez eguneratuko dira, eta onuradunei eta entitate laguntzaileei jakinaraziko zaizkie.
Oinarri honen 1. eta 2. apartatuetan aurreikusitako laguntzen zenbatekoak ondorengo deialdietan onartutakoak baino txikiagoak badira, deialdi honen onuradunek jaso beharreko zenbatekoa eguneratuko da dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiten jarraitzen den bitartean, baldin eta laguntza horietarako eman bada, eta hori guztia ordainsari-berdintasunaren printzipioa aplikatuz.
Zenbateko horiek Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez eguneratuko dira, eta onuradunei eta entitate laguntzaileei jakinaraziko zaizkie.
Zazpigarren oinarrian aurreikusitako laguntzak 3. oinarrian aurreikusitako atxikipen-zentro bakoitzari ordainduko zaizkio, zentroari esleitzen zaizkion onuradunen arabera dagokion zenbatekoan, doktoratu aurreko langile ikertzaileak zein langile teknologoak izan, 4.3 oinarrian eta 5.5 oinarrian jasotako gastuak ordaintzeko, dagokionaren arabera.
Ordainketak urteka egingo dira.
Lehenengo urteari dagozkion funtsak honela transferituko dira:
Doktoratu aurreko langile ikertzaileei dagozkien laguntzak, doktoratu aurreko kontratuak formalizatu ondoren eta dagozkien kopiak Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzara bidali ondoren.
Langile teknologoei dagozkien laguntzak, langileak atxikipen-zentrora ondoren, Gizarte Segurantzan alta eman zaiela egiaztatzen duen agiria Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari bidali ondoren, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretua aplikatuz.
Hurrengo urterokoen ordainketa aurreratuta egingo da, ekitaldi ekonomiko bakoitzaren hasieran, betiere aurreko ekitaldiko gastuaren justifikazioa berrikusi ondoren, bat etorriz Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Aginduan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bidez) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmenean jasotakoarekin; lankidetza-hitzarmen horren xedea da elkarlanean aritzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2026ko ekitaldirako deitutako doktoratu aurreko ikertzaileentzako prestakuntza-laguntza jakin batzuk kudeatzeko.
Laguntza osagarriari dagokionez, ekitaldi batean erabili ez den zenbatekoa hurrengo ekitaldietan baliatu ahal izango da, urtero metatzen baita kontratuaren indarraldi osoan erabili ahal izateko. Azken ekitaldian, atxikipen-zentroak urte horretako gastuari buruz bidalitako justifikazioa berrikusi ondoren, laguntza osagarriaren ondoriozko saldoa kalkulatuko da. Horretarako emandako diru guztia erabili ez bada, saldoaren zenbatekoa itzuli egin beharko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari.
I+G+B-proiektuak garatuko diren atxikipen-zentroek ordainduko diote laguntza onuradun bakoitzari, honela:
Doktoratu aurreko langile ikertzaileei dagokienez:
Dagokion ordainsaria hamabi edo hamalau hilekotan ordainduko zaio onuradunari, destinoko zentroak ezarritakoaren arabera.
Enpresaren Gizarte Segurantzari dagozkion kuotak, bat etorriz martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, Gizarte Segurantzari ordainduko zaizkio, zuzenean.
7.1 oinarrian aurreikusitako laguntza osagarriak ordainketa-prozesu espezifikoa du, eta aldez aurreko onarpena behar du. Atxikipen-zentroak urtero jasotzen du onuradun bakoitzarentzat eskuragarri dagoen laguntza osagarriaren zuzkidura. Onuradun bakoitzari ordaintzeko, prestakuntzako tutorearen aldez aurreko oniritzia behar da, bai eta gastua egin eta justifikatzea ere, zentroak ezarritakoaren arabera.
Ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.e) artikuluan doktoratu aurreko kontratua arautzen du artikulu horrek aurreikusitako kalte-ordaina kontratua amaitzean, baldin eta laguntzaren onuraduna laguntzaren laugarren urtean badago.
Langile teknologoei dagokienez:
Dagokion laguntza hamabi hilekotan ordainduko zaio onuradunari.
Gizarte Segurantzari dagozkion kuotak, bat etorriz urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, Gizarte Segurantzari ordainduko zaizkio, zuzenean.
7.2 oinarrian aurreikusitako laguntza osagarriak ordainketa-prozesu espezifikoa du, eta aldez aurreko onarpena behar du. Atxikipen-zentroak urtero jasotzen du onuradun bakoitzarentzat eskuragarri dagoen laguntza osagarriaren zuzkidura. Onuradun bakoitzari ordaintzeko, prestakuntzako tutorearen aldez aurreko oniritzia behar da, bai eta gastua egin eta justifikatzea ere, zentroak ezarritakoaren arabera.
oinarria. Onuradun izateko betebehar orokorrak.
Onuradun izateko eta 2. oinarrian ezarritako prestakuntzarako bi laguntza-lerroetako edozein eskuratu ahal izateko, honako baldintza orokor hauek bete beharko dira:
Pertsona fisikoa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez 2026ko urtarrilaren 1etik. Hala ere, onartu egingo dira ikasketak EAEtik kanpo egiteagatik baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileak, EAEn erroldatuta egondakoak badira.
Europar Batasunetik kanpoko pertsonen kasuan, bizileku-baimena edukitzea, gutxienez 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren antzeko laguntzarik jaso ez izana.
Eskatzaileek jakinarazi behar dute helburu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
Laguntzak eskatzen dituzten pertsonek oinarri honetan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta betetzen jarraitu beharko dute emandako dirulaguntza likidatu arte.
oinarria. Doktoratu aurreko langile ikertzaileak prestatzeko laguntzen onuradun izateko betekizun espezifikoak.
Bederatzigarren oinarrian xedatutakoa betetzeaz gain, doktoratu aurreko langile ikertzaileak prestatzeko laguntzen onuradun izateko, betekizun hauek bete beharko dira:
Titulazio-betekizunak:
Doktoretzan sartzeko betekizunak, doktoregoko ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoen barruan:
Oro har, beharrezkoa izango da Espainiako gradu-titulu ofiziala edo baliokidea eta unibertsitate-masterrekoa edo baliokidea izatea, eta gutxienez 300 ECTS kreditu gaindituta izatea bi irakaskuntza horietan.
Era berean, onuradun izan daitezke kasu hauetakoren batean daudenak:
Espainiako unibertsitate-titulu ofizialak edo Espainiako titulu baliokideak izatea, baldin eta gutxienez 300 ECTS kreditu gainditu badira irakaskuntza horietan, eta Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko 3. maila egiaztatzea.
Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruko (GHEE) atzerriko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulu bat izatea, homologatu beharrik gabe, Kualifikazioen Europako Esparruko 7. maila egiaztatzen duena, baldin eta titulua ematen duen herrialdean doktorego-ikasketetan sartzeko ahalmena ematen badu titulu horrek. Onarpenak ez du esan nahi, inola ere, interesdunak lehendik duen titulua homologatuko denik, ez eta doktorego-ikasketetara sartzeaz bestelako ondorioetarako aitortuko denik ere.
GHEEkoak ez diren atzerriko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulu bat izatea, homologatu beharrik gabe, unibertsitateak aldez aurretik egiaztatuta unibertsitate-masterreko Espainiako titulu ofizialaren pareko prestakuntza-maila duela, baldin eta titulua ematen duen herrialdean doktorego-ikasketetan sartzeko ahalmena ematen badu titulu horrek. Onarpenak ez du esan nahi, inola ere, interesdunak lehendik duen titulua homologatuko denik, ez eta doktorego-ikasketetara sartzeaz bestelako ondorioetarako aitortuko denik ere.
Era berean, unibertsitate-tituludunek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta, osasun-prestakuntza espezializatuko plazetarako sarbide-proban plaza bat lortu ondoren, gutxienez bi urteko prestakuntza gainditu badute, ebaluazio positiboarekin, Osasun Zientzietako espezialitateren bateko titulu ofiziala lortzeko.
Kasu guztietan, proiektu bakoitzerako I. eranskinean zehazten diren jakintza-arloetako titulazio edo gradu ofizialetako bati dagozkionak izan beharko dira. I. eranskinean proiektu bakoitzerako adierazitako titulazioez bestelako bat onartzen bada, 22. oinarrian aurreikusitako batzordeak justifikatu beharko du haren onarpena, titulazioaren eta proiektuaren edukiak oinarritzat hartuta.
Unibertsitateko master ofizialak baliozkoak izango dira, eta master propioak ez.
Aldi baterako betekizunak:
Gradu-titulua edo a) apartatuko betekizunetako edozeini dagokion baliokidea lortzeko ikasketak amaituta izatea 2021eko ekainean edo geroago, salbuespen hauekin:
Ikasketak amaitzeko data 2019ko ekaina edo geroagokoa izango da luzapen-aldi horretan gutxienez hiru hilabetez hiru urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen jardun duten pertsonen kasuan.
Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologiako lizentziadunentzat, ikasketen amaiera-data 2018ko ekaina edo geroagokoa izango da, baldin eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Medikuntzako Espezialitateko (BAME) edo Farmaziako Espezialitateko (BAFE) titulu ofiziala badute edo Biologiako (BABE), Kimikako (BAKE) edo Psikologiako (BAPE) espezialitateko ziurtagiri ofiziala badute.
Ikasketak amaitzeko data 2019ko ekaina edo geroagoko data bat izan daiteke, baldin eta eskatzaileek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badute eta egiaztatzen badute proposatutako ikerketa-proiektuan egin beharreko lanarekiko bateragarriak direla.
Laguntzak eskatzen dituzten pertsonek oinarri honetan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta betetzen jarraitu beharko dute emandako dirulaguntza likidatu arte.
Master-ikasketa ofizialek eskabideak aurkezteko epearen amaiera-datan amaituta egon beharko dute.
oinarria. Doktoratu aurreko langile teknologoak prestatzeko laguntzen onuradun izateko betekizun espezifikoak.
Bederatzigarren oinarrian xedatutakoa betetzeaz gain, langile teknologoak prestatzeko laguntzen onuradun izateko, betekizun hauetako edozein bete beharko da:
I. eranskinean proiektu bakoitzerako zehaztutako goi-mailako teknikariaren tituluetako bat izatea, Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo bat gainditzeagatik, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.3 artikuluaren arabera.
Unibertsitate-irakaskuntzen antolamendua eta kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 18. artikuluan masterreko ikasketa ofizialetara sartzeko ezarritako baldintzetako edozein betetzea, I. eranskinean proiektu bakoitzerako zehaztutako titulazioei dagokienez:
Unibertsitate-master batean sartzeko, ezinbesteko baldintza da Espainiako graduatuaren unibertsitate-titulu ofizial bat edo haren baliokidea izatea, edo, hala badagokio, unibertsitate-masterreko beste titulu bat izatea, edo Espainiako gradu- edo master-tituluaren maila bereko beste titulu bat, GHEEko herrialde bateko unibertsitateek eta goi-mailako hezkuntza-erakundeek emana, herrialde horretan master-ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
GHEEkoak ez diren hezkuntza-sistemetako tituluak izatea, gradu-tituluaren baliokideak, titulua homologatu beharrik gabe, baina unibertsitateak haiek dakarten prestakuntza-maila egiaztatzea, baldin eta titulu hori eman den herrialdean unibertsitateko graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen badu. Bide horretatik sartzeak ez du inola ere esan nahi interesdunak lehendik zuen titulua homologatuko denik, eta ez du masterreko ikasketak egiteaz bestelako ondoriorik izango.
eranskinean proiektu bakoitzerako adierazitako titulazioez beste bat onartzen bada, 22. oinarrian aurreikusitako batzordeak justifikatu beharko du haren onarpena titulazioaren eta proiektuaren edukiak oinarritzat hartuta.
2021eko ekainean edo eskabideak aurkezteko epea itxi ondoren amaitu izana a) letrako baldintzetako edozein lortzeko ikasketak, honako salbuespen hauekin:
Ikasketak amaitzeko data 2019ko ekaina izango da luzapen-aldi horretan gutxienez hiru hilabetez hiru urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen jardun duten pertsonen kasuan.
Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologiako lizentziadunentzat, ikasketen amaiera-data 2018ko ekaina izango da, baldin eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Medikuntzako Espezialitateko (BAME) edo Farmaziako Espezialitateko (BAFE) titulu ofiziala badute edo Biologiako (BABE), Kimikako (BAKE) edo Psikologiako (BAPE) espezialitateko ziurtagiri ofiziala badute.
Ikasketak amaitzeko data 2019ko ekaina edo geroagoko data izan daiteke, baldin eta eskatzaileek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badute eta egiaztatzen badute proposatutako ikerketa-proiektuan egin beharreko lanarekiko bateragarriak direla.
Laguntzak eskatzen dituzten pertsonek oinarri honetan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta betetzen jarraitu beharko dute emandako dirulaguntza likidatu arte.
oinarria. Onuradun izateko debekuak.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluari jarraituz, eta laguntzen xedea eta onuradunak pertsona fisikoak direla kontuan izanda, ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan inguruabar hauetan zehazten diren egoeretan dauden pertsonak edo entitateak:
Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafikoa, iruzur eta ordainarazpen ilegalak edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso izana.
Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin izana.
Pertsona fisikoa ez egotea lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzkoa; 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena. Halaber, ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko kargurik, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako zehaztapenen arabera.
Egunean ez izatea indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
Egunean ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
Zehapena jaso izana dirulaguntzak jasotzeko aukera galarazten dion ebazpen irmo baten bidez, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraikiz. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan sexuaren ziozko diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisikoak, kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldian.
LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu izana, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.
Onuradun izatea galarazten duen debekurik ez dutela frogatzeko artikulu honen 1. apartatuan adierazi dira debeku horiek, bide hauek dituzte pertsonek: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeko dagokion araudian ezarritakoaren arabera, edo, bestela, ziurtagiri administratiboa, kasuaren arabera. Agiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu daiteke Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzan, II. eranskinean ageri den ereduaren arabera.
oinarria. Tutoretzak.
Bigarren oinarrian ezarritako prestakuntzarako bi laguntza-lerroetan aurreikusitako proiektuak behar bezala gauzatzeko, onuradun bakoitzak tutore bat izan beharko du, eginkizun hauekin:
haren jarduerak zuzentzea,
doktorego aurreko langile ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen kasuan, doktorego-tesia egiten dela gainbegiratzea,
langile teknologoak prestatzeko laguntzei dagokienez, ikerketa, garapen teknologiko edo berrikuntzako proiektuaren garapena gainbegiratzea.
Doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzeko laguntzei dagokienez, proiektua egingo den ikerketa-zentroarekin lotura duten eta proiektu horretako ikerketa-taldeko kide diren langile ikertzaileak izango dira tutoreak. Tutoreak doktore-titulua izan beharko du nahitaez, eta atxikipen-zentroak egiaztatu beharko du izaera hori.
Laguntzari lotutako proiektua doktoregoa garatzen den entitatea ez den beste entitate batean garatzen bada, tutoretza bi pertsonak partekatu ahal izango dute: bat, proiektua garatzen den zentroan, eta, bestea, unibertsitatean.
Langile teknologoak prestatzeko laguntzei dagokienez, jarduera enpresa batean edo sektore-talde batean garatzen denean, enpresarekiko edo sektore-taldearekiko lotura duen pertsona batek izan beharko du tutoretza, eta, era berean, ikerketa-zentro, teknologia-zentro edo unibertsitate bateko beste tutore bat izan ahalko du.
oinarria. Onuradunen eskubideak.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunek eskubide hauek izango dituzte:
Ikerketa- eta prestakuntza-jarduera gauzatzen duten zentro, laborategi edo bulegoetan integratzea, beren jarduera behar bezala garatzeko beharrezkoak diren bitartekoak eta tresnak erabiliz, eta laguntzaren xede den jarduera garatzeko beharrezkoa den lankidetza eta laguntza jasotzea atxikipen-zentroaren eskutik.
Laguntzaren ikerketa-, zientzia-, teknologia- eta prestakuntza-helburua desitxuratzen duen beste jarduerarik egiteko ez eskatzea.
Xede-zentroari lotutako pertsona bat jartzea haren eskura, tutoretza-funtzioa beteko duena, bat etorriz 12. oinarrian xedatutakoarekin.
Atxikipen-zentroaren funtzionamendu-erregimenak ematen dizkion oporrak, lizentziak eta baimenak hartzea.
7. oinarrian aurreikusitako laguntza ekonomikoa jasotzea, 8.2 oinarrian ezarritako moduan.
7.1 eta 7.2 oinarrian aurreikusitako laguntza ekonomiko osagarria eskatzea.
Ikerketako prestakuntza-jardueratik eratorritako jabetza intelektualaren eskubideak baliatzea, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginak (apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak) xedatutakoari jarraikiz. Eskubide horiek ez dute mendekotasunik izango egindako ikerketak sorrarazi ditzakeen beste eskubide batzuekiko, eta haien osagarri eta haiekin metagarri izango dira. Horrek ez du eraginik izango lan kolektibotik eratorritako baldintzatzaileetan, prestakuntzan ari den pertsonala ikerketa-proiektu kolektibo batean parte hartzen ari denean edo horri lotuta dagoenean.
Industria-jabetzaren gaineko eskubideei dagokienez, kontuan hartuko da Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Legearen esparruan xedatutakoa eta, horrela dagokionean, ikerketa-ente publikoetan egindako asmaketak ustiatzeari eta lagatzeari buruzko urtarrilaren 18ko 55/2002 Errege Dekretuan xedatutakoa. Aipatutako eskubide horiek ez dute, inola ere, soldata-izaera izango.
Doktoratu aurreko ikertzaileek ekainaren 1eko 14/2011 Legeak eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak aitortzen dizkieten eskubide guztiak baliatu ahal izango dituzte.
Atxikipen-zentroak aitortutakoak diren eta deialdi honetan ezarritakoarekin bateraezinak ez diren eskubide guztiak.
oinarria. Onuradunen betebeharrak.
Agindu honetan araututako laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
Laguntzaren xedea esleitutako proiektuaren arabera garatzea, betiere proiektua gauzatzen ari den zentroko funtzionamendu-, segurtasun- eta osasun-araubideari eta diziplinari lotuta.
Doktoratu aurreko langile ikertzaileen kasuan, doktorego-tesi bat egitea eta onartzea, eta doktorego-titulua lortzea araudiak ezarritako epe arruntean. Dedikazio esklusiboaren kasuan, epe hori lau urtekoa da, eta beste urtebetez luzatzeko aukera egongo da.
Zientzia hedatzeko kanpainetan laguntzea, atxikipen-zentroaren komunikazio-politikaren esparruan, eta laguntzaren xede den proiektua garatzen den atxikipen-zentroen izena erabiltzea, bat etorriz entitate horien barne-araudiarekin eta entitateek beraiek sinatzen dituzten akordio eta hitzarmenekin.
Laguntza hau jasotzen ari den bitartean egindako argitalpen guztietan eta doktorego-tesian laguntza honen onuradun direla adieraztea, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera.
Laguntzaren xede den proiektuan esklusiboki aritzea. Hala ere, prestatzen ari diren eta beren jarduera unibertsitate batean garatzen duten langile ikertzaileek irakaskuntza-lanetan lagundu ahal izango dute, gehienez 180 orduz, doktoratu aurreko kontratuaren iraupen osoan, eta urtean 60 ordu gehienez, laguntzaren ikerketa- eta prestakuntza-helburuak inola ere desitxuratu gabe.
Doktoratu aurreko langileen kasuan, prestakuntza-urte bakoitzeko azken hilabetea baino lehen, alde batetik, urteko txosten bat aurkeztea, gehienez hamar orrialdekoa, igarotako urtean egindako jardueren laburpen bat jasoko duena; eta, bestetik, hurrengo urterako lan-planaren txosten bat aurkeztea, gehienez bost orrialdekoa, helburuen definizioa, metodologia eta denbora-plangintzaren eskema jasoko dituena. Lanaren emaitzak argitaratu badira, horien separatak edo kopiak bidaliko dira Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzara, urteko txostenarekin batera.
Bi txosten horiek proiektuaren zuzendari edo tutorearen oniritzia izan beharko dute.
Langile teknologoen kasuan, txosten bat aurkeztea prestakuntzaren lehen urteko azken hilabetea baino lehen, eta beste bat bigarren urtea amaitu baino hilabete lehenago. Gehienez hamar orrialdeko txostenak izango dira, eta proiektuaren zuzendariaren edo tutorearen oniritzia izango dute. Lehenengo txostenak proiektuaren helburuak eta bigarren ekitaldirako plangintza jasoko ditu. Azken txostenak egindako jarduerak eta helburuen eta lortutako emaitzen deskribapena jasoko ditu. Lanaren emaitzak argitaratu badira, horien separatak edo kopiak bidaliko dira Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzara, urteko txostenarekin batera.
Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari eta atxikipen-zentroari jakinaraztea laguntza emateko hasierako baldintzetan izandako edozein aldaketa, bai eta emandako laguntzaren xede den egoeraren xedea edo izaera funtsean aldatzen duen edozein gorabehera ere.
Laguntzari uko eginez gero, horren berri ematea atxikipen-zentroari eta Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, 25. oinarrian aurreikusitako moduan eta baldintzetan.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin lankidetzan aritzea laguntzaren xede diren jarduerak egiaztatu, ikuskatu, jarraitu eta kontrolatzeko prozeduretan.
Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzen fiskalizazio-eginkizunak betetze aldera.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.
Doktoratu aurreko langile ikertzaileek, gainera, betebehar hauek izango dituzte:
Ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 15. artikuluan eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 11. eta 13. artikuluetan ezarritako betebeharrak betetzea.
Doktorego-programa batean onartua izan dela egiaztatzea, programaren ardura duen unitateak edo, hala badagokio, doktoregoaren edo graduondokoaren eskolak emandako idazki baten bidez. Kontratua idatziz egingo da ikertzaileen eta atxikipen-zentroaren artean, eta onarpen-idazkiarekin batera aurkeztu beharko da.
Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari aurkeztea, urtero, dagokion ikasturtean doktorego-programan matrikulatu izanaren justifikazioa.
Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari aurkeztea, urtero, doktorego-programaren edo, hala badagokio, doktorego-eskolaren batzorde akademikoak egindako txostena, garatutako jarduera baliozkotzen duena.
Tesia irakurtzeko aurreikusitako eguna jakinaraztea Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari eta atxikipen-zentroari, hilabeteko aurrerapenarekin, eta doktorego-tesiaren kopia bat bidaltzea, tesiaren defentsa aurkeztu ondoren.
Atxikipen-zentroari eta Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea doktore-titulua lortu dutela, gehienez hamar egun naturaleko epean, lortzen duten egunetik aurrera.
Atxikipen-zentroari (Euskal Herriko Unibertsitatea barne) eta Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea, nahitaez, laguntzaren onuraduna egoera hauetako batean badago: aldi baterako ezintasun-egoera, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, edoskitzaroko arriskua eta aitatasuna, baita mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintza ere.
Atxikipenekoak ez diren zentroetan aldi baterako egonaldiak egiten badira, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari. Era berean, helburu bererako eskatutako beste laguntza batzuk egonez gero, hori jakinarazi beharko dio Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari. Laguntza horiek hau osatu ahal izango lukete, baina inoiz ez gastu berberak gainfinantzatu.
oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskaerarekin batera, 17. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskaerak, 3. apartatuan adierazten diren helbideetan.
Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako agiriak nola izapidetu jakiteko xehetasunak helbide hauetan eskuratu daitezke:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1029114
Eskaeraren osteko izapideak, jakinarazpenak barne, honen bidez egingo dira:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluek ezarritakoaren arabera. Ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
Laguntza-eskabidearen ereduaren oinarrizko edukia eskuragarri egongo da https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1029114 helbidean, eta agindu honen II. eranskin gisa argitaratu da.
Eskaera, aurkeztu beharreko agiriekin batera, hautatutako hizkuntza ofizialean aurkez daiteke. Era berean, laguntza-eskaeraren ondoriozko jarduketetan eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluaren xedatutakoa betetzeko, interesduna legez behartuta badago eskabidea modu telematikoan aurkeztera, eta, modu presentzialean aurkezten badu, betebehar hori bete gabe utzita, hori zuzentzeko eskatuko zaio, eta eskabidea legez ezarritako bide elektronikotik aurkezteko. Errekerimendu horri kasurik egiten ez bazaio, edo oinarri honetan ezarritako epetik kanpo erantzuten bazaio, eskabideak ez du baliorik edo eraginkortasunik izango, eta aurkeztu gabetzat joko da. Eskaeraren aurkezpen-data aurkezpen elektronikoaren data da.
Eskatzaileak gehienez bost proiektu aukeratu ahal izango ditu eskabidean, I. eranskinean jasotako guztien artean, eta haien arteko lehentasun-ordena bat ezarri beharko du, loteslea izango dena.
Eskabide-inprimakian galdera bat sartuko da, laguntzaren xede diren bost proiektuetako bat ez den beste bat egiteko interesik badu adierazteko, baldin eta eskatzailea ez bada aukeratua izan eskatutako proiektuetako batean eta proiektu horietan eskatutako baldintzak betetzen baditu. Horren helburua da proiekturik ez geratzea esleitu gabe merezimenduak baloratzeko fasean eta elkarrizketen aurretik hautagairik ez egoteagatik.
oinarria. Agiriak.
Eskabide bakoitzarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Egiaztagiri akademiko osoa, hautagaiak lortutako kalifikazio guztiak eta horiek eskuratu zituen egunak adierazten dituena.
Curriculum vitaea, eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak. Aurretik doktoratu aurreko kontratu baten bidez kontratatuta egon bada, horri buruzko informazio osoa.
Txosten labur bat, jardun-proiektuak zergatik aukeratu diren justifikatuko duena (bost orrialdekoa, gehienez); txosten horretan, interesdunak dagokion gaiari buruz zer dakien azaldu beharko da, eta haren profil akademikoa eta profesionala aukeratutako gaiari egokitzen zaizkiola justifikatzen duten merezimendu pertsonalak deskribatuko dira.
9.1.b) oinarrian jasotako salbuespena egiaztatzen duten agiriak.
Doktoratu aurreko langileen kasuan 10.1.b) oinarrian eta teknologoen kasuan 11.1.c) oinarrian jasotako salbuespenak egiaztatzen dituzten agiriak.
Erantzukizunpeko adierazpena, laguntzaren eskatzaileak edo ordezkaritza-ahal nahikoa duenak behar bezala izenpetua, hauek adierazteko: aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla, aginduan ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituela laguntzarako eskubidea izateko aitorpena lortzeko, hori egiaztatzeko agiriak badituela, eskatzen zaionean Administrazioaren eskura jarriko dituela agiri horiek, aurreko betebeharrak aipatutako aitorpen horri dagokion aldi osoan betetzeko konpromisoa hartzen duela, eta
Ez dutela zigortu, epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera, edo ez dutela zigortu prebarikazioa, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafikoa, iruzurra eta ordainarazpen ilegala edo hirigintza-delituak direla eta.
Ez duela eragin, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako kontratu baten suntsiarazpen irmorik.
Ez dagoela abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta ekainaren 26ko 1/2014 Legean jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean, edo ez duela ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Egunean dituela indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
Ez duela ebazpen irmo baten bidez zehapenik jaso, dirulaguntzak jasotzea galarazten dionik, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan sexuaren ziozko diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisikoak, kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldian.
Ez duela egin, bultzatu edo sustatu LGTBIfobiarik, konbertsioa sustatzea edo egitea barne.
Era berean, erantzukizunpeko adierazpenean adieraziko da ea beste administrazio edo ente publiko zein pribaturen batek laguntzarik eman dion, eskabidean aurkeztutako gastu berberak ordaintzeko.
Eta eskatzaileak, laguntza kuantifikatzeko, aurkeztu nahi duen agiri osagarri oro.
Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu IFK-zenbakia, zerga-betebeharren ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean direla egiaztatzen duten agiriak, eskatzaileek edo onuradunek horretarako berariazko baimena eman beharrik gabe, berariaz aurka egiten denean salbu, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria edo agiria aurkeztu beharko da, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren otsailaren 13ko Aginduaren arabera egiaztatuko da (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak bai Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa).
Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkeztu badituzte eskatutako agiriak, eta berariaz adierazten badute ez dela aldaketarik izan, ez dute agiri horiek aurkeztu beharrik izango, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluaren xedatutakoarekin. Hala ere, dokumentu horiek noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu dituzten adierazi beharko dute. Prozeduran eskatzen diren datu eta agiriak kontsultatu edo bildu eta egiaztatuko ditu Administrazioak, eta ez da interesdunen adostasunik eskatuko Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 72.1 artikuluan aipatutako kasuetan.
Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta noiz aurkeztu diren agiriok, eta Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak elektronikoki bilduko ditu bere korporazio-sareen bidez.
4 Eskabideak oinarri honetan eskatutako agiriak betetzen ez baditu, osatu gabe badaude edo akastunak badira, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko gehieneko epe luzaezinean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela (hirugarrenaren altaren kasuan izan ezik); horretarako, ebazpen bat eman beharko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Edonola ere, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak beharrezkoak iruditzen zaizkion agiriak eta informazio osagarriak eska diezazkioke eskatzaileari, aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko.
oinarria. Balorazio-irizpideak.
Onuradunak hautatzeko eta laguntzak esleitzeko, balorazio-irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Merezimenduen balorazioa. Lehen fasea.
Gehienez 25 puntu zenbatetsiko dira. Hautaketaren hurrengo fasera igaroko dira proiektu bakoitzerako lehen hamar postuak betetzen dituzten pertsonak, lehen fase horretan lortutako lehentasun-hurrenkeraren arabera.
Merezimenduak dagozkien ziurtagirien bidez egiaztatu beharko dira, eta honela baloratuko dira:
Espediente akademikoa, gehienez hamar puntu, balorazio honen arabera:
Nahikoa: 4 puntu.
Oso ongi: 7 puntu.
Bikain: 8 puntu.
Ohorezko matrikula: 10 puntu.
Eskatzailearen curriculuma eta laguntzaren xede den gaiarekiko egokitasuna gehienez hamar punturekin baloratuko dira, honela:
Unibertsitate-ikasketekin zerikusia duten gaietako espezializazio-ikastaroak, 20 ordutik gorakoak, bertaratze- edo aprobetxamendu-ziurtagiria aurkeztuta eta ordu kopurua adierazita, gehienez bost punturekin, balorazio honen arabera:
21 50 ordu: 1 puntu ikastaroko.
51 100 ordu: 1,5 puntu ikastaroko.
101 299 ordu: 2,5 puntu ikastaroko.
300 ordu eta gehiago: 3 puntu ikastaroko.
Egin nahi den proiektuarekin zerikusia duten praktikak, gehienez 2,5 puntu, balorazio honen arabera:
Unibertsitatean edo Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko edozein teknologia-zentrotan praktikak egin izana baloratuko da, gehienez 1,5 puntu. Gutxienez hilabeteko praktikaldia egiaztatzen bada puntuatuko dira; 0,10 puntu praktikak egiten emandako hilabete bakoitzeko.
Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza eta elikaduraren arloetako enpresetan praktikak egin izana baloratuko da, gehienez puntu bat. Gutxienez hilabeteko praktikaldia egiaztatuz gero, 0,05 puntu emango dira, praktikak egin diren hilabete bakoitzeko.
Proiektuaren xedearekin zerikusia duten zientzia-argitalpenetan parte hartu edo biltzarretara joan izana, gehienez 1,5 puntu, balorazio honen arabera:
Biltzarretara joatea: 0,25 puntu.
Biltzarretarako komunikazioak: 0,5 puntu.
Argitalpenak: gehienez 0,75 puntu, argitalpena indibiduala edo kolektiboa den kontuan hartuta.
Titulu osagarriak, gehienez puntu bat:
Langile ikertzaileentzako laguntzen kasuan, laguntzaren gaiarekin lotutako bigarren unibertsitate-titulu bat izatea baloratuko da.
Langile teknologoen kasuan, laguntzaren xede den gaiarekin lotutako bigarren titulu bat izatea baloratuko da, deialdian eskatutako maila berekoa edo goragokoa.
Ingelesa, alemana edo frantsesa jakitea, gehienez bi puntu, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan hizkuntza horien ezagutza egiaztatzen duten tituluen arabera, honela banatuta:
B-2: 1 puntu.
C-1: 1,5 puntu.
C-2: 2 puntu.
Hizkuntza-titulazioak baliozkotzeko, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 16ko Aginduan ezarritakoa beteko da. Agindu horren bidez, bigarren aldiz eguneratzen da 73/2012 Dekretuaren eranskina (73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan arloak edo ikasgaiak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta titulu eta ziurtagiriak aitortzen dituena).
Euskara-maila, gehienez hiru punturekin, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuan euskararen ezagutza egiaztatzen duten tituluen arabera banatuta (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena), balorazio honekin:
B-2: 1,5 puntu.
C-1: 2,5 puntu.
C-2: 3 puntu.
Puntu-berdinketa gertatuz gero, berdinketa hausteko lehen irizpide gisa ezarriko da espediente akademikoan puntuaziorik handiena lortzea, eta, bigarrenik, eskatzailearen curriculuma eta laguntzaren xede den gaiarekiko egokitasuna.
Elkarrizketa pertsonala. Bigarren fasea:
Proiektu bakoitzerako lehen hamar postuak betetzen dituzten pertsonei, merezimenduen balorazioan lortutako lehentasun-hurrenkeraren arabera, elkarrizketa pertsonal bat egingo zaie, hautagai bakoitzaren profila hautatutako ikerketa-proiektura egokitzen den aztertzeko eta ebaluatzeko. Gehienez hamar puntu emango dira, balorazio honen arabera:
Eskabidearekin batera aurkeztutako memoria defendatzea eta argudiatzea, laguntzaren xede den gaiari buruz egiaztatzen den ezagutza haztatuta: gehienez sei puntu.
Proiekturako hautagaiaren gaitasun- eta jarrera-profilaren egokitasuna. Irizpide hori haztatzeko, kontuan hartuko dira hautatutako proiektua, eskatzen dituen trebetasunak eta hautagaiak elkarrizketan frogatzen dituenak: gehienez lau puntu.
Elkarrizketa horren puntuazioa balorazio-batzordearen aktetan oinarrituta egongo da, eta merezimenduen balorazioan lortutakoari gehituko zaio.
Era berean, proiekturen batek eskatzailerik ez badu, proiektuaren baldintzak betetzen dituzten eta eskaera-inprimakian esleitu gabeko proiektuak eskuratzeko interesa agertu duten hamar pertsona deitu ahal izango dira, gehienez, bat etorriz 16.9 oinarrian xedatutakoarekin.
oinarria. Hautaketa-prozesuan onartzeko prozedura.
Eskabideak zuzentzeko epea igarota eta aurkeztutako agiriak aztertuta, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak laguntzaren kudeatzen duen organoaren titularra baita, bat etorriz 22.1 oinarrian xedatutakoarekin ebazpen bat emango du hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonekin. Era berean, ebazpen horretan adieraziko da noiz egingo dituen balorazio-batzordeak baloratu beharreko elkarrizketa pertsonalak, proiektu bakoitzari dagozkionak.
Jakinarazpena egiteko, aipatutako ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/). Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/), non ziurtagiri elektronikoa erabiliz sartu beharko baita. Nolanahi ere, egoitza elektronikoan argitaratutako data joko da jakinarazpen-datatzat.
Hautapen-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen ebazpenean (aurreko apartatuan aipatzen da) baztertutako pertsonek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, noiznahi, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoarekin.
Aipatutako errekurtsoa aurkeztuz gero, elkarrizketa pertsonaletara aurkeztu ahal izango dira, eta balorazio-batzordeak baloratu ahalko ditu, laguntza eskatu den proiektuari edo proiektuei dagokienez. Balorazio hori egin ahalko da, halaber, baldin eta erantzukizunpeko adierazpen bat idatziz aurkezten bada Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren aurrean laguntza kudeatzen duen organoaren titularra den aldetik, gora jotzeko errekurtsoa epe barruan aurkezteko konpromisoa hartzen dela dioena. Elkarrizketa pertsonala egiteak eta 22. oinarrian aurreikusitako balorazio-batzorde espezifikoak egindako balorazioak ez dute baliorik izango aipatutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten bada, onartzen ez bada edo azkenean aurkezten ez bada.
oinarria. Onuradunak hautatzeko prozedura.
Bi fasetan hautatuko dira onuradunak:
Merezimenduak baloratzeko lehen fasea: 18.1 oinarrian xedatutakoa aplikatuko da, eta gehienez 25 puntu emango dira.
Elkarrizketa pertsonalaren bigarren fasea: 18.2 oinarrian xedatutakoa aplikatuko da, eta gehienez hamar puntu emango dira.
Bi faseak amaituta, hautaketa-prozesua gaindituko dute bi faseetan guztizko 35 puntuetatik gutxienez 15 puntu lortzen dituztenek. Hortik aurrera, balorazio-batzordeak hautagaien arteko lehentasun-hurrenkera ezarriko du, zeina 22.5.b) oinarrian aurreikusitako txostenean jasoko baita.
oinarria. Esleitzeko prozedura.
Agindu honetan araututako laguntzak esleitzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitako lehiazko konkurrentziaren prozedura erabiliko da. Prozedura horretan, aurkeztutako eskabideak alderatu ondoren, agindu honetan aurreikusitako kuantifikazio-irizpideak aplikatuko zaizkie, bat etorriz 18. oinarrian aurreikusitakoarekin.
oinarria. Laguntzen kudeaketa.
Laguntzak kudeatzeko organo eskuduna Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza da.
Balorazio-batzorde bat eratuko da doktoratu aurreko ikertzaileak formatzeko hamar laguntzetara eta langile teknologoak prestatzeko bigarren oinarrian jasotako zortzi laguntzetara aurkezten diren eskabideak aztertu eta baloratzeko.
Balorazio-batzordea Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako hiru kidek osatuko dute, eta horiek izango dira batzordekideak. Ikerketa Programen arduraduna, Elisa Torre-Enciso Enciso, eta teknikarien kategoriako bi pertsona, Nerea Díaz de Arcaya Luzuriaga eta Marta Solaun Aguirrezabal; lehenengoa batzordeburua izango da, eta azkena, idazkaria.
Agertzen ez badira, haien kargua hutsik badago edo gaixorik badaude, ordezko hauek izendatuko dira: Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako kide Patricia Larrea Martínez, Enpresa Programaren arduraduna; Xabier Andrés Uriarte eta Adolfo Menoyo Puelles, biak ere teknikariak; lehenengoa batzordeburuaren ordezkoa izango da, eta azkena, idazkariaren ordezkoa.
Balorazio-batzordeak, dagozkion eginkizunak betetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen behar beste aditu bileretara bertaratu daitezela eskatu ahalko du, baita aholku eman dezatela ere. Batzorde horren jardunean, behar diren neurriak hartuko dira eskaeren balorazioan parte hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkak saihesteko.
Balorazio-batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak baloratu aurretik, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari atxikitako teknikari batek edo batzuek aztertuko dute eskabide bakoitza. Zuzendaritza hori da laguntza kudeatzen duen organoa, eta aurkeztutako eskabide guztiak aztertu eta haien azterketa teknikoa egingo du, aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta betetzen ez dutenak bereizita. Egindako azterketa guztiaren memoria bat egingo da, eta bertan jasoko da, araudia betetzen duten eskaerei dagokienez, nola egokitzen diren eskaera horiek aplikatu beharreko araudira, eta betetzen ez dituztenei dagokienez, eskabide horietako bakoitza ukatzeko arrazoia. Memoria hori balorazio-batzordeari aurkeztuko zaio.
Balorazio-batzordearen egitekoak honako hauek izango dira:
Onartutako eskatzaile bakoitzari elkarrizketak egitea, bat etorriz 18.2 oinarrian xedatutakoarekin, eta behar adina aldiz biltzea.
Onartutako eskabideak baloratzea eta bakoitzari buruzko txosten bat egitea, 18.1 oinarrian aurreikusitako balorazio-irizpideen aplikazioa eta 18.2 oinarrian xedatutakoa betez egindako elkarrizketak kontuan hartuta, eta 3. oinarrian aurreikusitako destinoko zentroen arabera taldekatzea, horietan garatuko baitira laguntzen xede diren I+G+B-proiektuak, araudia betetzen den ebaluatuz.
Txosten horrek honako hauek jasoko ditu:
Baiesteko eskabideei dagokienez:
2. oinarrian jasotako laguntza-lerro bakoitzari buruz eta proiektu bakoitzerako, laguntza jasotzea proposatzen zaien hautagaien zerrenda eta ordezkoen zerrenda (laguntzari uko egiten zaion edo ez zaion kasuetarako), lehentasun-hurrenkeran ordenatuta, 18. oinarrian xedatutakoa aplikatuta lortutako puntuazioaren arabera, bai eta esleitutako destinoko zentroa ere.
Laguntza ematea oinarritzen duen xedapena eta aplikatu beharreko gainerako araudia.
Eskatzaile bakoitzari eta laguntzaren onuradun izan daitekeen pertsona bakoitzari dagokienez, izena, IFZa eta lortutako puntuazioa.
Laguntzaren eskatzaile eta onuradun izan daitekeen pertsona bakoitzari dagokionez, xedea, destinoko zentroa eta laguntzaren iraupena.
Ezesteko eskabideei dagokienez:
Eskatzaileen izena eta IFZa.
Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.
Balorazio-batzordeak funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Arau horiek aurreikusten ez dituzten gaiei dagokienez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15., 16., 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.
oinarria. Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamena.
Balorazio-batzordearen txostena, 22.5.b) oinarrian aurreikusitakoa, kontuan hartuta, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak eskabide bakoitzari buruzko behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, oinarri horretan aurreikusitako gutxieneko edukiarekin.
Gainera, dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzaile horren txostenak egongo dira, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera laguntzen eskatzaileek betekizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.
Prozeduran ageri diren kasuetan edo interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak kontuan hartzen diren kasuetan, ebazpen-proposamen horiek behin-behinekoak izango dira, interesdunei jakinarazi behar zaizkie, eta hamar eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.
Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik, oinarri honen beraren 1. apartatuaren arabera emandako behin-behineko ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, bat etorriz abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan xedatutakoarekin.
oinarria. Ebazpena, jakinarazteko epea eta errekurtsoak.
Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari dagokio deialdia ebaztea, ebazpen baten bidez, non, bat etorriz abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.3 artikuluan aurreikusitakoarekin, informazio hau jaso beharko baita gutxienez:
Baietsitako eskaerei dagokienez:
Onuradunen eta haien ordezkoen izena, uko egin edo onartuko ez balute ere, eta haien IFZa.
Gauzatzeko laguntza jaso duen proiektua.
19. oinarrian xedatutakoa aplikatuz lortutako puntuazioa.
Proiektua zer ikastetxetan garatuko den.
Zer araudik babesten duen.
Laguntzaren zenbatekoa.
Ordaintzeko modua eta epeak.
Laguntza zer funtsen kontura egozten den.
Ezetsitako eskaerei dagokienez:
Eskatzaileen izena eta IFZa.
Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.
Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota, 4. apartatuan ezarritako argitalpena egin ez bada, interesdunek ulertu behar dute dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, oinarri honen 5. apartatuan adierazitako gora jotzeko administrazio-errekurtsoa jartzearen ondorioetarako.
Prozeduraren ebazpenak EHAAn argitaratuko dira, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Hala ere, laguntzaren onuradun bakoitzari edo laguntza ukatu zaien eskatzaileei ebazpen osoa helaraziko zaie, eta, banakako eranskin baten bidez, ebazpenean bereziki eragiten dieten alderdiak identifikatuko dira onuradun bakoitzarentzat.
Ebazpenen banakako jakinarazpenak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, noiznahi, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoarekin, betiere.
oinarria. Atzera egitea, aldi baterako etetea eta uko-egitea.
Laguntza-eskatzaileak atzera egin ahalko du eskaeran, betiere eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik, eta Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariari helarazi beharko dio, zeinak, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko baitu atzera egitea eta amaitutzat emango baitu horretarako prozedura.
Laguntzaren onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio laguntza baliatzeko aldian, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluan xedatutakoarekin.
Uko-egitea Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari zuzenduko zaio. Uko-egitea idatziz formalizatuko da, eta, bertan, adieraziko da zein egunetatik aurrera izango dituen ondorioak uko-egite horrek. Uko-egitearen ondorioak hasi baino gutxienez hamar egun baliodun lehenago jakinarazi beharko da.
Uko-egitea erabat onartuko da Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Behin uko-egitea onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez aitortutako eskubidea, bai eta emandako gainerako laguntza kobratzeko eskubidea ere, uko-egitea aurkezten duen egunetik aurrera.
a) oinarrian aurreikusitako doktoratu aurreko langile ikertzaileentzako laguntzen kasuan, laguntzari 24 hilabete igaro ondoren uko egiten bazaio, laguntzaren onuradunak ordainsari garbi gisa jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, Gizarte Segurantzari dagokion zatia gabe, gehienez hiru hilabeteko epean, ukoa guztiz onartu denetik, bat etorriz 2. apartatuan aurreikusitakoaren.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan () xedatutakoarekin bat etorriz gauzatuko da itzulketa, hau da, 2. apartatuan aurreikusitako uko-egitea onartzean itzulketa egiteko prozedura, bitartekoa eta kontu-zenbakia jakinarazten direnean.
Epe hori igarota, itzulketarik egin ez bada, 27. oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.
b) oinarrian aurreikusitako langile teknologoentzako laguntzen kasuan, uko-egiteak ez du ekarriko jasotako zenbatekoak itzultzea.
Laguntzari prestakuntza-jardueran hasi eta lehen sei hilabeteetan uko egiten bazaio, ordezko hautagaia izendatuko da onuradun, hura baliatzeko geratzen den aldirako, 4.1.c) oinarrian eta 5.3 oinarrian ezartzen den bezala.
Doktoratu aurreko langile ikertzaileen prestakuntzarako laguntzaren onuradunen batek 15.f) oinarrian ezarritako bateraezintasuna dakarren lan-jardueraren bat egin nahi badu, laguntza hori baliatzeko eta dagokion proiektua egiteko aukera aldi baterako eteteko eskatu ahal izango du, proiektuaren tutoretza edo zuzendaritza betetzen duenak txostena egin ondoren, eta denbora horretan ez du hura baliatzeari dagokion ordainsaririk jasoko. Lan-arrazoiengatiko etenaldia gehienez sei hilabetez baimendu ahal izango da laguntza osorako.
Laguntzaren onuradunak laguntza aldi baterako etetea eskatu ahal izango du, ezinbesteko arrazoiengatik. Kasu horiek Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez onartu beharko dira, eta inola ere ezin izango da sei hilabetetik gorakoa izan laguntza osorako.
Nolanahi ere, atzera egiteko edo uko egiteko kasuetan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluan ezarritakoa bete beharko da.
Base 26. Ikerlanak argitaratzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, onuradunaren eta proiektua garatu duen atxikipen-zentroaren adostasunarekin, laguntza-programa honen esparruan egindako ikerlanak eta lanak argitaratu ahal izango ditu, bai eta doktorego-tesia ere.
Onuradunak garatutako ikerketa-lanaren jatorri diren artikulu, kongresuetarako komunikazio eta gainerako argitalpen guztien kopia bat bidali beharko dio Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari.
Bat etorriz abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin, argitalpen guztietan adierazi beharko da, ikusi eta hautemateko moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren finantzaketa jaso dutela, agindu honek abian jarritako laguntza-programaren bidez.
oinarria. Ez-betetzeak eta diru-itzulketak.
Honako hauek dira, gutxienez, ez-betetzeen kausak:
Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.
Dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzea, 25.2 oinarrian aurreikusitako uko-egitea gertatzen denean izan ezik.
Prestatzen ari diren langile ikertzaileei dagokienez, laguntza gozatzen hasi eta 24 hile baino gehiago igarota uko egitea; uko-egite horrek 25.2 oinarrian xedatutako ondorioak izango ditu.
Dokumentu faltsuak edo manipulatuak aurkeztea.
Abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren batean egotea.
Onuraduna aurreko apartatuan aurreikusitako ez-betetzeetako batean egonez gero, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak, ebazpen baten bidez, deklaratuko du dirulaguntza jasotzeko eskubide osoa edo partziala galdu duela.
2 oinarrian xedatutakoa alde batera utzi gabe, laguntzaren onuradunak ordainsari garbi gisa jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, Gizarte Segurantzari dagokion zatia kenduta; hau da, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela ebazpen baten bidez adierazten duen egunera arte jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu. Zenbateko horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesekin, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 38. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Dirulaguntzak itzultzeko prozedura abenduaren 23ko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritakoaren arabera gauzatuko da, eta Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak izango du itzulketa-espedientea hasteko eta izapidetzeko eskumena.
Ebazpenak arauren bat bete gabe utzi dela iritziz gero, laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, adieraziko da dagokion zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola, abenduaren 23ko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera.
Itzultze-prozedura administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zehatze-prozedura hasteko. Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan zehaztutako jokabideak dira arau-hausteak.
oinarria. Bateragarritasunak.
Laguntza hau jasotzea bateraezina da interesdunak edozein erakunde edo enpresa publiko edo pribaturekin kontratu edo estatutu bidezko lotura izatea dakarren edozein lan ordaindurekin, bai eta edozein motatako ikasketa arautuekin ere, emateko modalitatea edozein dela ere, presentziala edo urrutikoa.
Laguntza bateragarria da atxikipen-zentroa ez den beste zentro batean aldi baterako egonaldiak egiteko jasotako laguntzekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada egotzitako gastuen bikoiztasunagatik. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari emango zaio horren berri.
Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak baimena eman ahal izango du onuradunak gauzatzen duen proiektuarekin zuzenean lotutako irakaskuntza-lanetatik (ikastaroak, hitzaldiak edo ponentziak) edo ikerketa-lanetatik (liburuak, artikuluak edo erakusketak) datozen ordainsariak jasotzeko, baldin eta noizbehinkakoak eta ezohikoak badira. Ordainsari horiek ezingo dute gainditu laguntzaren urteko zenbateko gordinaren % 30.
Doktoratu aurreko ikertzaileen kasuan, laguntza horiek hasierakoak eta prestakuntzakoak direnez, laguntza amaitzeak edo laguntzari uko egiteak eragotzi egingo du ikertzaileen prestakuntzarako beste laguntza bat lortzea, agindu honetan araututako laguntzen testuinguruan.
Laguntza jasotzea bateraezina da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren babesean doktoratu aurreko kontratu bat deialdi hau ebatzi aurretik sinatzearekin, salbu eta doktoratu aurreko kontratu horren gehieneko iraupena osatu ez badu eta lau urteak osatzeko geratzen zaiona gutxienez urtebete bada.
oinarria. Datuen babesa.
Agindu hau aplikatzean jasotako datu pertsonalak nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuen kalitate-araubideetarako laguntzei buruzko fitxategian jaso eta tratatuko dira, eta agindu honen bidez deitutako laguntza-espedienteak izapidetzea eta ebaztea du xede.
Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza da fitxategiaren tratamendu-eragilea, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean gauzatuko ditu dagozkion eskubideak.
Eta hori guztia Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako araudian xedatutakoarekin bat etorriz egingo da.
Eskubideak: eskubidea duzu zure datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko; era berean, informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere badituzu (https://www.euskadi.eus/datu-babesaren-gaineko-eskubideak-egikaritu/web01-tramite/eu/).
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua kontsultagai dago gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001400-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/ HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)
(Ikus .PDF)


