- HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko maiatzaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteiz (Araban) dagoen «Suzanne» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena jarduerak bertan behera uzteko dena.» - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko maiatzaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteiz (Araban) dagoen «Suzanne» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena jarduerak bertan behera uzteko dena.»
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 120
- Hurrenkera-zk.: 3240
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/05/22
- Argitaratze-data: 2018/06/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduan, zeinaren bidez Suzanne Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzten diren (2018ko ekainaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 110. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:
2018/2989 (2/1) orrialdean, 1.artikuluan, hau dio:
Kode-zenbakia: 20014209.
Baina hau esan behar du:
Kode-zenbakia: 01007002.


