- HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko maiatzaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Bartolomé Ertzilla» musika-kontserbatorio profesionalari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko maiatzaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Bartolomé Ertzilla» musika-kontserbatorio profesionalari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 117
- Hurrenkera-zk.: 2909
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/05/06
- Argitaratze-data: 2024/06/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 6ko Aginduaren testuan (2024ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 100. zk.). Agindu horren bidez, Durangoko (Bizkaia) «Bartolomé Ertzilla» musika-kontserbatorio profesionalari musika espezialitateak gehitzeko baimena ematen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Lehenengo ebazpen-zatian, 2024/2480 (2/1) orrialdean,
hau dio:
Musika ikasketa profesionalak:
Baxu elektrikoa, kantua, klarinetea, kontrabaxua, fagota, zeharkako txirula, oboea, pianoa, perkusioa, saxofoia, tronba, tronpeta, txistua, biola, biolina, biolontxeloa eta tronboia.
baina hau esan behar du:
Musika ikasketa profesionalak:
Baimendutako espezialitateak: baxu elektrikoa, kantua, klarinetea, kontrabaxua, fagota, zeharkako txirula, oboea, pianoa, perkusioa, saxofoia, tronpa, tronpeta, txistua, biola, biolina, biolontxeloa, gitarra elektrikoa eta tronboia.


