- 112/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Itxaso Martínez de Aguirre Barcina andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Giza Baliabideen Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu112/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Itxaso Martínez de Aguirre Barcina andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Giza Baliabideen Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 434
- Xedapen-zk.: 112
- Xedapen-data: 2022/01/18
- Argitaratze-data: 2022/01/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
119/2018 Ebazpenaren bidez, Itxaso Martínez de Aguirre Barcina andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Giza Baliabideen Gainbegirale izendatu zen, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. Itxaso Martínez de Aguirre Barcina andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Giza Baliabideen Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2022ko urtarrilaren 31n izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 18a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


