Euskadi.eus
  • 133/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honetan dauden hutsak zuzentzen dituena: 4395/2008 Ebazpena, abenduaren 17koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena; ebazpen haren bidez onartzen dira goi-mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) Osakidetza¿Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautuko duten oinarri espezi - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

133/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honetan dauden hutsak zuzentzen dituena: 4395/2008 Ebazpena, abenduaren 17koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena; ebazpen haren bidez onartzen dira goi-mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) Osakidetza¿Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautuko duten oinarri espezi

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 711
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/21
  • Argitaratze-data: 2009/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Modu horretako hutsak atzeman dira abenduaren 17ko 4395/2008 Ebazpenean (2009ko urtarrilaren 20ko EHAA, 13. zk.), eta zuzendu egin behar dira:

2009/245 (3) orrialdean,

honako hau dioen lekuan:

  1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako edozein unibertsitate-lizentziatura edo baliokidea eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulazioa (Industria-Higiene/Lan-Segurtasuneko espezialitatea) izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Honako hau esan behar du:

  1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako goi-mailako ingeniari, goi-mailako arkitekto edo Kimikako lizentziatuaren titulazioa, edo Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulazioa (Industria-Higiene/Lan-Segurtasuneko espezialitatea) izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

2009/245 (3) orrialdean,

Honako hau dioen lekuan:

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako edozein unibertsitate-lizentziaturaren edo baliokideren eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulazioaren (Industria-Higiene/Lan-Segurtasuneko espezialitatea) fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Honako hau esan behar du:

  1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako goi-mailako ingeniari, goi-mailako arkitekto edo Kimikako lizentziatuaren titulazioaren, edo Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza (Industria-Higiene/Lan-Segurtasuneko espezialitatea), Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

2009/245 (4) orrialdean,

Honako hau dioen lekuan:

  1. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan goi-mailako tituludun gisa (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) eta kudeaketa arloko eta zerbitzu orokorretako kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne: 0,30 puntu.

Honako hau esan behar du:

  1. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan goi-mailako tituludun gisa (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) eta kudeaketa arloko eta zerbitzu orokorretako kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne: 0,30 puntu.

    Bakar-bakarrik baloratuko dira Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulazio berezia (Industria-Higiene/Lan-Segurtasuneko espezialitatea) lortzen den egunetik aurrera emandako zerbitzuak, hala aurreikusita baitago 2.a oinarrian.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 21a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik