- 1397/2017 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, 2017ko lekualdatze-lehiaketaren deialdian deituko diren lanpostuak zehazteko irizpideak ezartzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1397/2017 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, 2017ko lekualdatze-lehiaketaren deialdian deituko diren lanpostuak zehazteko irizpideak ezartzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 5752
- Xedapen-zk.: 1397
- Xedapen-data: 2017/11/10
- Argitaratze-data: 2017/11/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2016ko uztailaren 18ko Erabakiaren bidez, Ente Publikoaren 2016. urteko lekualdatze-lehiaketarako irizpide orokorrak onartu ziren.
2017. urtean, Osasun arloko Mahai Sektorialak negoziazio-prozesuari hasiera eman zion Ente Publikoan egin beharreko lekualdatze-lehiaketa berria onartzeko. Prozesu hori hainbat bileretan egin da, eta aurreakordioa lortu zen SATSE, SME eta UGT sindikatuekin 2017ko ekainaren 23an.
Aipatutako aurreakordioak 2017. urtean lekualdatze-lehiaketa bat egitea aurreikusten du. Bertan, datorren Enplegu Publikoaren Eskaintzan eskainiko diren lanpostuen % 90 deituko da, eta deialdi ezberdin horien oinarriak aurtengo azken lauhilekoan zehar argitaratu behar dira.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2017ko azaroaren 9ko Erabakiaren bidez, Ente Publikoaren 2017. urteko lekualdatze-lehiaketarako irizpide orokorrak onartu ziren.
Administrazio Kontseiluaren 2016ko uztailaren 18ko Erabakian aurreikusitako lekualdatze-lehiaketa, azkenean deitu ez zena, eragin guztiekin, baita baremazioari dagozkienak ere, integratuta gelditzen da 2017ko azaroaren 9ko Erabakian. Ondorioz, 2016. urteko lekualdatze-lehiaketan eskaini behar ziren lanpostu-kopurua 2017ko lekualdatze-lehiaketan sartzen da.
2017ko urriaren 31n, akordiora iritsi ziren Osasuneko Mahai Sektorialean SATSE, SME eta UGT sindikatuekin. Horren ondorioz, Osakidetzako 2017. urteko lekualdatze-lehiaketaren deialdiko lanpostuak sartzeko eta destino-esleipenak egiteko irizpideak ezarri dira.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluko 2017ko azaroaren 9ko Erabakiaren lehenengo idatzi-zatiak ezartzen du dagokien kategorietako lekualdatze-lehiaketa arautuko dituzten oinarriek honakoak zehaztuko dituztela: parte hartzeko baldintzak, eskainitako destinoak, prozedura eta merezimenduen baremoa.
Aipatutako erabakiaren bigarren idatzi-zatiak ezartzen du lekualdatze-lehiaketako deialdiaren lanpostu-kopurua 3.004 izango dela. Horiek deitutako lanpostu funtzionalen artean nola egongo diren banatuta erabakiaren eranskinean jasotzen da.
Aipatutako erabakiaren bosgarren idatzi-zatiak ezartzen du Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak ebazpena emango duela 2017ko lekualdatze-lehiaketan sartuko diren lanpostuak hautatzeko irizpideak zehazteko.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2017ko azaroaren 9ko Erabakiaren seigarren idatzi-zatiak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari agintzen dio dagozkien behin betiko borondatezko mugikortasuneko prozesuetako deialdia kudeatzeko eta zehazki, beste hainbat alderdiren artean, deitu beharreko lanpostuak zehazteko.
2017ko azaroaren 9ko Erabakian jasotako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren agindua betetzeko eta 2017ko lekualdatze-lehiaketako behin betiko borondatezko mugikortasuneko prozesuan deitu beharreko lanpostuak zehazteko, honakoa ematen da
EBAZPENA
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 2017ko lekualdatze-lehiaketako borondatezko mugikortasuneko prozesuan deituko diren lanpostuak zehazteko irizpide orokorrak ezartzen dira, jarraian zehazten den deialdiko kategoria/lanpostu funtzional bakoitzean:
2017ko abuztuaren 31n zerbitzu-eginkizunetan okupatutako lanpostu hutsak.
Ebazpen honen datan behin-behineko atxikipenean okupatutako lanpostu hutsak.
2017ko abuztuaren 31n titularrik eta betetzen duen langilerik gabeko lanpostu hutsak.
Beharrezkoa bada, 2017ko abuztuaren 31n bitartekoek okupatutako titularrik gabeko lanpostu hutsak, horiek hautatzeko lotura-data zaharrena kontuan izanda. Aipatutako antzinatasuna zehazteko honakoa izan da kontuan: bitarteko langilearen lotura behin-behineko izendapenetik eta/edo hasiera batetik bitartekoa izatea etenik gabe lanpostu funtzional horretan eta zerbitzu-erakunde edo zentro horretan.
Idatzi-zati honetan jasotako irizpideak aplikatuz lortutako lanpostuen hautaketatik Enplegurako 2014-2015 Eskaintza Publikoan deitutako eta eskainitako lanpostuak baztertu dira.
Bigarrena. Ebazpen honetan ezarritako irizpideak Osakidetzako Administrazio Kontseiluko 2017ko azaroaren 9ko Erabakiaren, Ente Publikoaren 2017. urteko lekualdatze-lehiaketako irizpide orokorrak onartzen dituenaren, eranskinean jasotako kategoria/lanpostu funtzional bakoitzeko lanpostu-kopuruari aplikatuko zaizkio.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da lekualdatze-lehiaketa arautuko duten deialdiaren oinarriak jasotzen dituzten ebazpenak aipatutako Aldizkarian argitaratu aurretik edo aldi berean.
Laugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


