- 398/2021 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Silvia Sánchez Marticorena andrea Erradiologia, Erradiologia Interbentzionista eta Hemodinamikako Gainbegirale kargutik kendu egin den, berak hala eskatuta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu398/2021 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Silvia Sánchez Marticorena andrea Erradiologia, Erradiologia Interbentzionista eta Hemodinamikako Gainbegirale kargutik kendu egin den, berak hala eskatuta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 128
- Hurrenkera-zk.: 3722
- Xedapen-zk.: 398
- Xedapen-data: 2021/04/07
- Argitaratze-data: 2021/06/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Urriaren 13ko 1169/2020 Ebazpenaren bidez Silvia Sanchez Marticorena andrea Erradiologia, Erradiologia Interbentzionista eta Hemodinamikako Gainbegirale izendatu zuten Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau
Lehenengoa. Silvia Sánchez Marticorena andrea Erradiologia, Errdiologia Interbentzionista eta Hemodinamikako Gainbegirale kargutik kentzea, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2021eko apirilaren 11tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko apirilaren 7a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.


