- 603/2024 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ainhoa Gómez Elorrieta andrea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu603/2024 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ainhoa Gómez Elorrieta andrea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 61
- Hurrenkera-zk.: 1477
- Xedapen-zk.: 603
- Xedapen-data: 2024/03/07
- Argitaratze-data: 2024/03/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertu dugu Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 5eko 201/2024 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2024ko otsailaren 16ko EHAAn (35. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Ainhoa Gómez Elorrieta andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela eta, zuzendaritza nagusi honek
Lehenengoa. Ainhoa Gómez Elorrieta andrea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2024ko martxoaren 18tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 524/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ainhoa Gómez Elorrieta andrea, berak hala eskatuta, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen zuzendari kargutik kentzen duena.
- Ikus: 201/2024 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen Zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.


