- 675/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez David Cantero González jauna hautatzen baiten Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari lanpostua betetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu675/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez David Cantero González jauna hautatzen baiten Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari lanpostua betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 118
- Hurrenkera-zk.: 3458
- Xedapen-zk.: 675
- Xedapen-data: 2021/05/20
- Argitaratze-data: 2021/06/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertua izan da Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko apirilaren 6ko 431/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko apirilaren 22ko EHAAn (78. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, David Cantero González jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,
Lehenengoa. David Cantero González jauna Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen horrek 2021eko maiatzaren 24tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 1164/2025 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez David Cantero González jauna Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta.
- Ikus: 431/2021 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten den.


