- 676/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Miren Amaya de Allende Achalandabaso andrea hautatzen baiten Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari lanpostua betetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu676/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Miren Amaya de Allende Achalandabaso andrea hautatzen baiten Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari lanpostua betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 118
- Hurrenkera-zk.: 3459
- Xedapen-zk.: 676
- Xedapen-data: 2021/05/20
- Argitaratze-data: 2021/06/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertua izan da Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko apirilaren 6ko 432/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko apirilaren 22ko EHAAn (78. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Miren Amaya de Allende Achalandabaso andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,
Lehenengoa. Miren Amaya de Allende Achalandabaso andrea Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen horrek 2021eko maiatzaren 24tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 1721/2024 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Miren Amaya de Allende Achalandabaso andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari, erretiroagatik.
- Ikus: 432/2021 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen den.


