- EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Ostalaritzako Euskal Federazioaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuok gordailutzea agindu eta horren berri emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2016ko maiatzaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Ostalaritzako Euskal Federazioaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuok gordailutzea agindu eta horren berri emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 2656
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/05/24
- Argitaratze-data: 2016/06/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Ikusirik sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea, Ostalaritzako Euskal Federazioaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta Elkarteko lehendakariak aurkeztutako dokumentazioari buruzkoa, ebazpen hau ematen da, honako aurrekari hauetan oinarrituta:
Lehenengoa. 2016ko martxoaren 31n, aipatu enpresa-elkartearen estatutu-aldaketari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da.
Bigarrena. Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentuak daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia; ohiko batzar orokorraren akta, non aldaketaren erabakia jasota baitago; aldatutako estatutuak, eta pertsona izenpetzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoa da elkartearen jarduketa-eremua, eta haren eremu funtzionala estatutuen 5. artikuluan jasota dago.
Laugarrena. 2016ko apirilaren 19an, errekerimendua egin zen aldatutako estatutuen amaieran sartzeko behar den eginbidea, zehaztuz, batzar orokorrean adostutako aldaketak eta aldaketa egitea adostu zeneko data sartuta, idatzita geratu direla, eta errekerimendua legez ezarritako baldintza eta epeetan bete da.
Zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie egitate horiei:
Lehenengoa. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 11.m) artikulutik datorkio organo honi sindikatuen eta enpresa-elkarteen estatutuen gordailutzea formalizatzeko eskumena.
Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.
Hirugarrena. Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatu enpresaburuen elkartearen estatutuak aldatzeko aktaren eta aldatutako estatutuen dokumentazioa onartzea gordailua egiteko, eta argitara ematea ekintza hori.
Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Ostalaritzako Euskal Federazioaren estatutuak aldatzeko aktaren eta elkarte horren estatutu aldatuen erabakiaren ziurtagiria gordailutzeko agintzea.
Bigarrena. Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Hirugarrena. Ebazpen honek ematen den egunetik bertatik izango du indarra.
Laugarrena. Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 24a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


