- EBAZPENA, 2018ko apirilaren 13koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuari berritzen baitzaio Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2018ko apirilaren 13koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuari berritzen baitzaio Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 122
- Hurrenkera-zk.: 3295
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/04/13
- Argitaratze-data: 2018/06/26
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: ---
Testu legala
Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuak Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena berritzeko eskaera bidali digu, eta hiru lege-xedapenekin bat etorrita (Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapenari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluak urriaren 24ko EHAA, 202. zk.; Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzen duen otsailaren 11ko 3/2005 Errege Dekretua; Sendagaiekin egiten diren entsegu klinikoak erregulatzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretua), eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria naizen aldetik, honako hau
Lehenengoa. Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena berritzea Bilbo-Basurtu ESIari.
Bigarrena. Honako jaun-andre hauek berrestea Batzordeko kide gisa:
Batzordeburua:
Ana Aguirrezabal Arredondo andrea, Farmaziako doktorea, Farmazia Sekzioko burua.
Batzordeburuordea:
Alberto Pérez Legorburu jauna, Medikuntzako eta Kirurgia Orokorreko doktorea, Pediatriako Zerbitzuko burua.
Idazkaria:
Antonio Escobar Martínez jauna, Medikuntzako eta Kirurgia Orokorreko doktorea. Ikerketa Unitateko mediku laguntzailea.
Bokalak:
Sonia Bustamante Madariaga andrea, Psikiatria Ataleko burua.
Ignacio Díez Gonzalez jauna, Kardiologiako mediku laguntzailea.
Rosario García Díez andrea, Erizaintzako unibertsitate-diplomaduna, Suspertze Zerbitzua.
Elena Galve Calvo andrea, Onkologiako mediku laguntzailea.
Olga Bordagaray Amirola andrea, Zuzenbideko lizentziaduna.
Rafael Olalde Quintana jauna, Medikuntzako eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna, Lehen Mailako Arretako espezialista.
Elena Ruiz de Velasco Artaza andrea, Farmaziako lizentziaduna, Lehen Mailako Arreta.
Luis Carlos Alvaro González jauna, Neurologiako mediku laguntzailea.
Hirugarrena. Ondoren aipatuko den esparruko osasun-baliabideen banaketa eta zentroetako baliabide egokien eskuragarritasuna aintzakotzat hartuta, eta Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoek euren zereginak gauzatzeko zentroetan eskuragarri dituzten baliabideak kontuan hartuta, Batzordearen jarduera-eremu instituzional eta geografiko gisa honako hauek finkatzen dira, bertan egingo baitira ikerketa unizentriko guztiak:
Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratua.
Santa Marina ospitalea.
Laugarrena. Batzordeak Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzara bidali beharko ditu, gordetzeko eta argitara emateko, funtzionatzeko egin dituen lan-prozedura espezifikoak eta bileren maiztasunari eta erantzunak emateko zehaztu den gehieneko denborari buruzko informazioa.
Horretaz gainera, indarrean dauden legeen arabera, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministeriora igorri beharko dizkion komunikazioak ere eskatuko ditu, izapideak egin ahal izateko.
Bosgarrena. Ebazpen honen bidez emandako egiaztapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, hiru urterako; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu ahal izango da, dagokion eskabidea egin ondoren, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Halaber, ebazpena Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.
Seigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 13a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


