Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2018ko azaroaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko uztailaren 26an egindako bileran. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko uztailaren 26an egindako bileran.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6117
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/11/16
  • Argitaratze-data: 2018/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2017ko uztailaren 31ko EHAAn, 144. zenbakian). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.9 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduraren ebazpena Lanbideren web-orrian argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, haietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak adierazita.

Horrenbestez, honako hau

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran onartu zuen enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzak emateko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (deialdia Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2017ko uztailaren 31ko EHAAn, 144. zenbakian), non erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten baita (ikus eranskina).

Zenbateko horiek EGIFaren baterako finantzaketarako aurkeztuko dira (% 50), EAEko EGIF 2014-2020 programa operatiboaren edo gazte-enplegurako programa operatiboaren kargura, programa operatiboaren esparruan aukeratzen diren jarduerei dagokien zatian.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.