Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 28koa, HABEko zuzendariarena, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka bat esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 28koa, HABEko zuzendariarena, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka bat esleitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 588
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/01/28
  • Argitaratze-data: 2025/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2024ko abenduaren 19an eman zen argitara EHAAn HABEko zuzendariaren 2024ko abenduaren 12ko Ebazpena, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka baterako deialdia egiten duena.

Deialdi horren baitan izendatutako Hautapen Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 24an egindako bileran, deialdian izandako eskabidea zehatz-mehatz aztertu ondoren, beka hori esleitzeko proposamena egin zion Zuzendaritza honi, ebazpenaren VIII. 4 oinarria betez.

Hautapen Batzordearen proposamena aztertuta eta deialdiaren IX. oinarrian aurreikusitakoa kontuan hartuz, hau

Lehenengoa. Hautagai honi ematea helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka:

Cidad Nieva, Izaro.

Bigarrena. Interesdunari jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epearen barruan.

Donostia, 2025eko urtarrilaren 28a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.