- EBAZPENA, 2026ko azaroaren 12koa, HABEko zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratu ahal izateko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat baliabide horiek irisgarri egingo dituzten gailu eta egokitzapenak ezartzeko aurkeztutako eskariak onartu eta eskatzaile bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ezartzen duena, dirulaguntza hauen deialdia egin zuen 2026ko maiatzaren 19ko Ebazpenak ezarritakoaren arabera. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko azaroaren 12koa, HABEko zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratu ahal izateko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat baliabide horiek irisgarri egingo dituzten gailu eta egokitzapenak ezartzeko aurkeztutako eskariak onartu eta eskatzaile bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ezartzen duena, dirulaguntza hauen deialdia egin zuen 2026ko maiatzaren 19ko Ebazpenak ezarritakoaren arabera.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 222
- Hurrenkera-zk.: 4956
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/11/12
- Argitaratze-data: 2026/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Ikusirik, deialdira aurkeztu eta eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileak euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako titularrak direla eta onuradunek bete beharreko baldintzak betetzen dituztela.
Ikusirik, euskaltegiek dirulaguntzagai izateko eskatutako ekipamendu teknologikoa deialdi honetarako xede diren gelak digitalizatzeko baliabideak direla.
Kontuan hartuta, deialdiaren eranskinean adierazitako gehienekoa ezin dela gainditu eta diruz lagundu nahi den ekipamenduaren erosketa kostearen erdia laguntzen dela diruz.
Eranskinean zerrendatzen diren euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratu ahal izateko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat baliabide horiek irisgarri egingo dituzten gailu eta egokitzapenak ezartzeko 95.353,18 euroko dirulaguntza onartzea, euskaltegi bakoitzari esleitutako kopurua eranskinean jasotzen delarik.
Esleitutako dirulaguntza hau izango da euskaltegi bakoitzaren gehieneko kopurua.
Emandako dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaio erakunde onuradunari, gastua behar bezala zuritu ondoren, eta ebazpenaren 10. oinarriak aurreikusitako irizpideen arabera, hala behar balitz, kitapen-ebazpen baten bitartez doituko da.
Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute Ebazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Donostia, 2026ko azaroaren 12a.
HABEko zuzendari nagusia,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratu ahal izateko esleitutako kopuruak:
Onartutako eskaerak:
(Ikus .PDF)
*Zerrendatutako materiala erakunde titularrek aurrekontuetan aurkeztutakoa da. Ekipamenduen gastuak eta hauen instalazioarena hartu dira aintzat.


