Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2026ko azaroaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko azaroaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 4909
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/11/04
  • Argitaratze-data: 2026/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko uztailaren 15eko Aginduak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du (2026ko abuztuaren 31ko EHAA, 165. zk.).

Aipatutako 2026ko uztailaren 15eko Aginduaren 10. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren proposamena ikusita, honako hau

Lehenengoa. Eranskinean azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea zehazten diren diru-zenbatekoen arabera, teknologia berriak ezarri edo/eta gara ditzaten.

Bigarrena. Lantziegoko Udalak eskatutako 071-LTB-2026 espedientean atzera egitea onartzea, eskaera bikoiztuta dagoelako.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpen espresua jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezartzen denaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 4a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik