- EBAZPENA, 2026ko irailaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako dirulaguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko irailaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako dirulaguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4263
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/09/25
- Argitaratze-data: 2026/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2026ko apirilaren 8an, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko martxoaren 17ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu honen bidez, 2026. urtean kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten da.
Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko martxoaren 17ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza eta onuradun guztiak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 25a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)


