- EBAZPENA, 2026ko urriaren 19koa, Justiziako sailburuordearena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko emandako dirulaguntza eteten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko urriaren 19koa, Justiziako sailburuordearena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko emandako dirulaguntza eteten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 4916
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/10/19
- Argitaratze-data: 2026/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Justiziako sailburuordearen 2026ko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez (otsailaren 26ko EHAA, 39 zk.) emandako dirulaguntzari uko egin dionez esleipendunak, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuaren 2025eko irailaren 19ko Aginduarekin bat etorriz (urriaren 9ko EHAA, 192 zk.), honako hau
Lehenengoa. Bertan behera uztea Ane Garcia Mata andreari onartutako dirulaguntza, berariaz uko egiteagatik, 2026ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Bigarrena. Interesatuari ebazpen honen berri ematea eta, era berean, jakinaraztea bide administratiboa ez duela amaitzen, honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkez baitiezaioke Berdintasun, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea du, jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 19a.
Justiziako sailburuordea,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.


