- ERABAKIA, 2014ko abenduaren 17koa, Merezimenduak Baloratzeko Batzordearena, 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratu eta botika bat Hernani eremu farmazeutikoan esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuERABAKIA, 2014ko abenduaren 17koa, Merezimenduak Baloratzeko Batzordearena, 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratu eta botika bat Hernani eremu farmazeutikoan esleitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 66
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/12/17
- Argitaratze-data: 2015/01/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Osasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratzeko eskabideak baloratzeko Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu 2014ko abenduaren 17an egindako bileran:
Lehenengoa. Aipatu aginduaren bidez irekitako prozeduran parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituen behin-behineko zerrenda onartzea (eranskinean jasotzen da).
Bigarrena. Lehiatzaileetariko batzuen izenarekin batera agertzen den zenbakizko kodeak honako hau esan nahi du:
Behar bezala konpultsatu ez diren eta/edo konpultsatu ez diren kopiak erabili dira merezimenduak guztiak edo batzuk alegatzeko.
Hirugarrena. Interesdunei hamar egun balioduneko epea ematea beharrezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez diezazkioten Balorazio Batzordeari, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Aipaturiko dekretuaren bidez, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean aritzeko prozedurak arautu ziren.
Aurreko paragrafoan ezarritako epean, zenbakizko kodeak adierazten duen dokumentazioa aurkeztu ez duten interesdunei behin-behineko puntuazioa gutxituko zaie, behar bezala egiaztatu ez duten horretan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 17a.
Balorazio Batzordeko lehendakaria,
M.Ş ASUNCIÓN CELIGUETA CRESPO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, Merezimenduak Baloratzeko Batzordearen 2014ko abenduaren 17ko Erabakiarena, 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratu eta botika bat Hernani eremu farmazeutikoan esleitzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2014ko urriaren 16koa, Osasun sailburuarena, farmazia baten titulartasuna lortzeko merituak baloratzeko Batzordeko kideak izendatzeko dena, horretarako deialdia 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez eginda.
- Ikus: ERABAKIA, 2015eko urtarrilaren 29koa, Merezimenduak Baloratzeko Batzordearena, 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratu eta botika bat Hernani eremu farmazeutikoan esleitzeko dena.


