- Martxaoren 29ko 71/88 DEKRETUA, publizitate engainagarriari buruzkoa (Euskal Herriko publizitate engaínagarriari buruzko Batzordea sortzea). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuMartxaoren 29ko 71/88 DEKRETUA, publizitate engainagarriari buruzkoa (Euskal Herriko publizitate engaínagarriari buruzko Batzordea sortzea).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria eta Merkataritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 811
- Xedapen-zk.: 71
- Xedapen-data: 1988/03/29
- Argitaratze-data: 1988/04/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Europako Elkarteen Lege-Ordenamendua Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako onartzeari buruzko oinarriak jartzezko Otsailaren 19ko 2/86 Legea, lege-arau horretako 4. artikuluan adierazitako Eskuordetza Arauemailea erabiliz, Irailaren 9ko 5/86 Legegintzazko Dekretuak garatu zuen. Aipatutako Irailaren 9ko 5/86 Legegintzazko Dekretu horrek, Eusko Jaurlaritzak gai horretan dauzkan aginteak erabiltzeko bide gisa izango den Sailarteko Batzorde bat sortzea ikusten du. Esandako horren indarrez, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1988.eko Martxoaren 29an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, zera XEDATZEN DUT: I KAPITULUA 1. Artikulua.- Publizitate engainagarriari buruzko Euskal Herriko Batzordea sortzen da eta ondorengo artikulu hauetan adierazten diren osatze modua, iharduketa eta bileretarako erregimena eta eskumen hauek izango ditu. 2. Artikulua.- Publizitate engainagarriari buruzko Euskal Herriko Batzordea honako hauez osatuko da: - Batzordeburua, Industria eta Merkataritza Sailburuak izendatua. - Zortzi bokal, ondorengo honako Sailburu hauek izendatuak: Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerakoak; Ekonomia eta Plangintzakoak; Kultura eta Turismokoak; Osasunketa eta Kontsumokoak; Industria eta Merkataritzakoak; Nekazaritza eta Arrantzukoak; Garraio eta Herrilanekoak eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugirokoak. - Lehendakaritzako Idazkaritzak izendatutako bokal bat. -Ordezkotzarik gehien duten Kontsumatzaile-Elkarteek izendatutako bi bokal. - Idazkari bat, hitza bai baina botorik gabeko kide gisa, Industria eta Merkataritza Sailburuak izendatua. 3. Artikulua.- Titularra izendatzen duen Organo edo Entitateak izendatutako pertsona batek ordezkatu ahal izango du titular hori. Ordezkari den kidearen izendapena titularrarekin batera edo izendapen horren ondoren egin ahal izango da.II KAPITULUA IHARDUKETA ERREGIMENA 4. Artikulua.- Bere borondatez edo hitza eta botua duten batzordekideen heren batek eskatuta Batzordeburuak deia egin ondoren bilduko da Euskal Herriko Publizitate Engainagarriari buruzko Batzordea. 5. Artikulua.- 1: Orokorki, aztertu beharreko gaien presatasunak epe hori laburtzea eska dezanean salbu, bilera-eguna baino zortzi egun lehenagotik egingo da Deia eta, nolanahi ere, inoiz ez da hiru lanegunekoa baino laburragoa izango epea. 2. Bileraren tokia, eguna eta ordua eta Eguneko Gaizerrendan sartutako aztergaiak ere adieraziko dira Deian. 6. Artikulua.- 1: Batzordea, balio osoz eratu ahal izateko, hitza eta botoa duten bere kideen erabateko gehiengoa egotea eskatuko da eta nahitaez egon beharko du Batzordeburuak horien artean. 2. Quorum-ik ez badago, lehenengorako jarritako ordua baino orduerdi bat beranduago eratuko da Baztordea bigarren deiaz, hitza eta botua duten kideen heren bat egon baldin badago behintzat eta horien artean nahitaez Batzordeburuak egon beharko du. 3. Aurreko 1 eta 2 apartaduetan adierazitako quorum-ez gain, Batzordea balio osoz eratuko bada, nahitaezko izango da Idazkaria bertan egotea. 7. Artikulua.- 1.- Bertan dauden hitz eta botodun diren kideen erabateko gehiengoz onartuko dira Akordioak eta Batzordeburuaren kalitatezko botoak erabakiko ditu berdinketa kasuak. 2. Batzordeko kide guztiak egon eta gehiengoaren aldezko botuz gai bat presakotzat aitortua izan dadinean salbu Eguneko Gaizerrendan ageri ez den aztergairik ez da Akordiogai izango. 8. Artikulua.- Aztergaiaren karakteristika berezien arauera beste edozein pertsona bertan egotea bidezkotzat jo dadinean, Batzordeburuak bileretan egoteko baimena eman ahal izango dio. 9. Artikulua. Dekretu honetan eta bere garatze-arauetan adierazi gabeko gauzetan, Indarrean dagoen Administraziozko Prozeduraren Legean Kolejiatutako Organoentzat xedatutakoa erabiliko da. 10. Artikulua.- Irailaren 9ko 5/86 Legegintzazko Dekretuan aitortzen zaizkion eskumenak eta gai horretan indarrean dagoen arautegiak aitortzen dion beste edozein ere edukiko du Euskal Herriko publizitate engainagarriari buruzko Batzordeak. 11. Artikulua.- Batzordeak, Euskal Herriko publizitate engainagarriari buruz onartutako Akordioek administraziozko bidea amaitu egingo dute. XEDAPEN GEHIGARRIA Dekretu honen indarrartze egunetik kontatzen hasi eta hiru hilabete baino gehiagokoa ez den epe baten barruan eratu beharko da Euskal Herriko publizitate engainagarriari buruzko Batzordea. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen garapenak eska ditzan xedapen guztiak emateko baimena eskuratzen zaio Industria eta Merkatariza Sailari. Bigarrena.- Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1988.eko Martxoak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industria eta Merkataritza Sailburua. RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Garatutakoa: AGINDUA, 1989.eko apirilaren 17koa, Industria eta Merkataritza Sailarena, Publizitate Engainagarriari buruzko Euskal Herriko Batzordea sortu zuen martxoaren 29ko 71/88 Dekretua garatzen duena.
- Indargabetutakoa: 6/2003 LEGEA abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena.
- Ikus: Irailaren 9ko 5/86 LEGEGINTZ DEKRETOA, engainabide izan daitekeen publizitateari buruzkoa.
- Aldatutakoa: 80/1989 DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, okerbidezko blizitateari buruzko martxoaren 29ko 71/88 Dekretua aldatzen duena. (Okerbidezko publizitateari buruzko Euskal Herriko Batzordea Sortzea).
- Ikus: Otsailaren 19ko 2/86 Legea, Europako Elkarteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako onartzeari buruzko oinarriak jartzezkoa.