Euskadi.eus
  • 61/1992 DEKRETUA, martxoaren 17koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko eta itunepekoetan ikasleak onartzeko ihardunbidea arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

61/1992 DEKRETUA, martxoaren 17koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko eta itunepekoetan ikasleak onartzeko ihardunbidea arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 847
  • Xedapen-zk.: 61
  • Xedapen-data: 1992/03/17
  • Argitaratze-data: 1992/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko eta itunepeko pribatuetan ikasleak onartzeko baldintzak arautzen ditu Dekretu honek, hain zuzen Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan ezarritako printzipioen arabera. Ikasle guztiak onartuko direla bermatzen da Dekretu honetan; muga bakarrak, adinari jarritako betebeharrak eta, horrela gertatuez gero, sartzeko beharresten diren baldintza akademikoak izango dira. Nahiko plazarik ez dagoen kasuetarako bakarrik garatzen dira aipatutako Lege Organikoaren 20. atalean ohartemandako onarpen-erizpideak, fondo publikoez ordaindutako irakaskuntzara sartzeko aukerak berdinak izan daitezela ziurtatzeko. Horien indarrez, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren azken xedapenak Autonomi Elkarteei ematen dizkien aginpidearen babespean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko martxoaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA: PRINTZIPIO NAGUSIAK. 1. atala.- Ikastetxe batean sartzeko onarpena jaso ahal izateko, adinari dagozkion baldintzak eta, horrela gertatuez gero, lortu nahi den hezkuntza maila eta kurtsorako indarrean dagoen lege-araubideak beharretsitako baldintza akademikoak bete beharko dira. Ikastetxe bakoitzerako onartutako hizkuntza ereduen banaketa errespetatu beharko da, Euskal Herrian unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (uztailaren 19ko EHAA). 2. atala.- Dekretu honetan eta berau garatuko duten beste xedapenetan xedatutakoaren arabera egiago da ikasleen onarpena, unibertsitatekoaz besteko mailetan irakaskuntzak ematen dituzten Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko eta itunepekoetan sartzeko. 3. atala.- Inolaz ere ezingo da bereizkeriarik dakarren erizpiderik ezarri ikasleak onartzeko. Ezingo da Unibertsitatez besteko ikastetxeetan sartzeko baldinezarikjarri, bertaratzeko saio edo azterketak egin araziz. 4. atala.- Fondo publikoez ordaindutako edozein ikastetxen sartzeko plaza eskatzen duen ikaslea onartu egin beharko da, eskabide guztiei erantzuteko beste ikaspostu badaude eta ikasleak eskatutako ikasketak egiteko, indarrean dagoen legeak beharretsitako baldintzak betetzen baditu. 5. atala.- Eskabide guztiei erantzuteko beste plazarik ez dagoenean, beharretsitako baldintzak bete eta gero, Dekretu honetako III. Atalburuan ezarritako lehentasunezko eta osagarrizko erizpideez arautuko da ikasleak ikastetxe publiko edo itunepekoetan onartzeko ihardunbidea. 6. atala.- Behin ikastetxe batean hezkuntza maila zehatz baterako sartu eta gero, ikastetxe horretan jarraituko du ikasleak, onartzeko eskabide berririk egiteko premiarik gabe. 7. atala.- Ikastetxe publikoak badira ikasleak onartzeko arauak bete gabe uzten dituztenak, administrazioko espedienteari hasiera emango zaio euren aurka, agian sor zitezkeen erantzunkizunak zehazteko. 8. atala.- Goian aipatutako arau horiek bete gabe uzten dituztenak itunepeko ikastetxeak badira, ohartarazpen-zigorrak jaso ditzakete eta, horrela bada, berritu gabe utzi edo eten egin daiteke itunea, Hezkuntzarako Ituneen Arautegia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuko 88. atalean ohartemandako moduan. 9. atala.- Ikastetxe publikoetan Eskola Kontseilua da ikasleak onartzeko. erabakia hartzeko aginpidea duena. Itunepeko ikastetxeetan, aldiz, titularrak dira ikasleak onartzeari buruzko arauteri orokorra bete-betean betetzeko eta ikasleak onartzeko erantzunkizuna dutenak; Eskola Kontseiluari dagokio arauok betetzen direla bermatzea.II. ATALBURUA.- ONARPENEKO IHARDUNBIDEA. 10. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko eta itunepekoetan ikasleak sartzeko onarpen eskabideak aurkezteko epea denentzat batera zabalduko da urtero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak emandako Aginduz. Sartu nahi den ikastetxean bertan aurkeztuko dira onarpen eskabideak. 11. atala.- Aipatu epe hori behin amaitu ondoren, ikastetxeek aztertuko dituzte aurkeztutako eskabideak eta, Dekretu honetan bildutako arauak betetzeko, ikasleen behin-behineko onarpena egingo dute. 12. atala.- Behin-behineko erabakia ikastetxeko iragarki oholtzan egongo da agirian eta horrela zabalduko da bere aurka murtziloak aurkezteko epea. Onartutako eta bazter utzitako ikasleen zerrenda barematua jasoko da erabaki horretan, baita hutsik gelditutako ikaspostuena ere. Ikastetxe bakoitzak bere Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari eman beharko dio behin-behineko erabaki horren berri. 13. atala.- Aurreko izapideak bete ondoren, ikastetxe publiko eta itunepekoetan eskuduna den sailak hartuko du behin betiko erabakia ikasleak onartzeari buruz. 14. atala.- Behin betiko erabakian jasoko dira 12. atalean aipatutako zerrendak, gertatutako aldaketak barnean jasota, eta, atal horretan ezarritakoaren arabera, argitaratu etajakin erazi egingo da erabaki hori. 15. atala.- Behin betiko erabakiaren aurka murtziloak aurkeztu ahal izango zaizkio bakoitzaren Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hamar asteguneko epean. 16. atala.- Ikastetxe publiko eta itunepekoetan egindako ikaspostuen eskaintza orokorraren arabera, beharrezko izan daitezen neurriak hartuko dituzte Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzek, azaldutako onarpenerako ihardunbidea amaitzean eskolaratu gabeko ikasleek plaza izan dezaten. 17. atala.- Ikasleak onartzeari buruzko Dekretu honetako 10. atalean aipatutako Aginduan finkatuko dira ihardunbideko aldi bakoitzerako epeak. Epe hauek berdinak izango dira Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko eta itunepeko guztientzat.III. ATALBURUA.- EZARRIKO DIREN ERIZPIDEAK. 18. atala.- Sartzeko eskabide guztiei erantzuteko beste plazarik ez badago ikastetxe batean, atalburu honetan ezarritako erizpideak ezarriz egingo da eskabideen baremazioa. 19. atala.- Irakasleak onartzeko erizpideak bi eratakoak dira: lehentasunezkoak eta osagarriak. Erizpideok batera ezarriko dira, Dekretu honetako eraskin lez datorren baremoaren arabera. 20. atala.- Lehentasunezko erizpideak hauek dira: a) Familia unitatearen errenta eta seme-alaben kopuruaren eragina. b) Bizilekuaren eta zentruaren arteko hurbiltasuna. c) Neba-arrebak ikastetxean matrikulatuta izatea. 21. atala.- Familia unitatearen urteko errenta honako egoera hauen arabera hartuko da kontuan: a) Lanbide arteko gutxienezko soldataren eta honen bikoitzaren arteko dirusarrerak izatea. b) Lanbide arteko gutxienezko soldataren bikoitzaren eta laukoitzaren arteko dirusarrerak izatea. c) Lanbide arteko gutxienezko soldataren laukoitzaren gainetiko dirusarrerak izatea. 22. atala.- Bizilekuaren hurbiltasuna honako inguruabarren arabera neurtuko da: a) Ikaslearen bizilekua ikastetxearen eragin eremuan aurkitzea. b) Ikaslearen bizilekua ikastetxearen eraginaren inguruetako eremuetan aurkitzea. c) Ikaslearen bizilekua aurreko inguruabar horietako baten ere ez aurkitzea. 23. atala.- Ikastetxe bakoitzaren eraginpeko eremuak zeintzuk diren zehazteko, premiazkoa izan dadinean, Eskolatze Batzordeak sortuko dira hezkuntza mailaka; Lurralde Ordezkariak izendatuko ditu. 24. atala.- Aurreko atalean aipatutako Eskolatze Batzordeak honako lagun hauez osatuko dira: a) Hezkuntza Administrazioko ordezkari bi; bata Lehendakari lanetan arituko da eta bestea Idazkari lanetan. b) Batzorde bakoitzari dagokion hezkuntza mailako ikastetxe publiko bateko Zuzendaria, zozketa bidez aukeratuta. c) Batzorde bakoitzari dagokion hezkuntza mailako ikastetxe itunepeko bateko Zuzendaria, zozketa bidez aukeratuta. d) Batzordearen iharduera eremuan aurkitzen diren Udaletako edo Udaleko ordezkari bat. 25, atala.- Ikastetxe bakoitzaren eraginpeko eremuaren mugaketa egiteko, kontuan hartuko da, bai hurbiltasun geografikoagatik ikastetxe horretara joateko erraztasuna duten agiango ikasleen kopurua, bai ikascetxeak berak dituen ikaspostuak ere. 26. atala.- Lanbide Heziketarako ikastetxeetan, berauen eragin eremuak zeintzuk diren zehazteko, euretariko bakoiuean, herri osoan eta Lurralde Historikoan, edo salbuezpenez eremu zabalagoetan, ematen diren espezialitateak, lanbideak eta lanbide adarrak hartuko dira kontuan, heziketarako eskubidea babesteko eta, ikaslearea egoitza lekuagatik, inori bereizkeriarik ez egiteko. 27. atala.- Neba-arrebak ikastetxean matrikulatuta egotea, berauen kopuruaren arabera balioetsiko da. Eskatzaileak neba-arrebaren bat edo gehiago matrikulatuta dituela ulertuko da, horrela izateaz gain hurrengo ikasturtean bertan jarraitzekotan badira. 28. atala.- Honako hauek dira erizpide osagarriak: a) Ikaslea edo beronen gurasoak edo tutoreak emigranteak izanik, azken hiru urteetan itzuli izana. b) Ikasleak, beronen gurasoek edo eskola sasoian dauden neba-arrebek ahalurri fisiko, psikiko edo sensorialak izatea. c) Familia ugarikoa izatea. d) Lanbide Heziketa II. mailako ikastetxeetarako, LH-I eta IEE-I mailetatik datorrena izatea. e) Ikaslearen gurasoak edo tutoreak Ikastetxeko Bazkide Kooperatibista izatea. f) Ikastetxean eskudunuak dituen sailak askatasunez balioetsi dezan beste edozein gorabehera, erizpide objektiboekin bat etorriz. Erizpide hauek publikoak izan eta eskauaile guztien eskura egon behar dira. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Heziketa berezia behar duten ikasleen onarpena Lurralde Ordezkariuetan egingo da, talde multiprofesionalaren diagnosia jaso ondoren, bai araubide orokorreko Irakaskuntzak ematen dituzten ohizko ikastetxe publiko eta itunepekoetan sartzeko, bai Hezkuntza Bereziko Ikastetxeetan sartzeko. Talde horrek proposatuko ditu eskolaraueko tokia eta baldinuak, erabil daitezkeen baliabideen arabera, baina lehentasuna izango dute ondo eskolaratzeko berarizko baliabide egokiak dituzten ikastetxeetan sartzeko. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuari baimena ematen zaio Dekretu hau zuzen ezartzeko beharrezko izan daitezen xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintariuaren Aldizkarian argitarauen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1992ko martxoak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA AGARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCOERASKINA LEHENTASUNEZKO ERIZPIDEAK TABLA f) Ikastetxean eskuduntzak dituen sailak askaTasunez balioetsi dezan beste edozein gorabehera, erizpide objektiboekin bat etorriz. Erizpide hauek publikoak izan eta eskatzaile guztien eskura egon behar dira. ... puntu 1.