- 306/1999 DEKRETUA, uztailaren 27koa, aurrezaintzako zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu306/1999 DEKRETUA, uztailaren 27koa, aurrezaintzako zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila; Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 159
- Hurrenkera-zk.: 3603
- Xedapen-zk.: 306
- Xedapen-data: 1999/07/27
- Argitaratze-data: 1999/08/20
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Lana eta enplegua
Testu legala
Izaera delegatua duen batzorde iraunkor bat eratuko da. Eta bere funtzioak eta bere funtzionamendu-erregimena honelaxe erregulatuko dira: Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen funtzionamendu eta antolamenduko barne-araudiaren bitartez hain zuzen.
Batzorde Iraunkorra ondoko hauek osatuko dute:
Kontseiluko lehendakaria, Batzorde Iraunkorrekoa ere izango dena.
Kontseiluko idazkaria, Batzorde Iraunkorrekoa ere izango dena.
Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordeak Aholku Batzorderako izendaturiko ordezkarien arteko batzordekide bat.
Eusko Legebiltzarrak izendaturikoen arteko batzordekide bat.
Toxikomanien arloan eginkizun espezifikoak burutzen dituzten GKE-ek Aholku Batzordean dizueten ordezkarien arteko batzordekide bat.
Sor daitezen batzorde tekniko espezializatuetako lehendakariak.
Batzorde Tekniko Espezializatuen eraketa, osaketa, helburuak eta funtzionamendu-arauak prestatzea, Aholku Batzordeko Plenoaren eskumenpekoa da. Izaera iraunkor edo koiunturalarekin eratu ahal izango dira batzorde hauek.
17 artikulua. Antolamendu eta funtzionamenduko barne-araudia.
Justizia, lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen Antolamendu eta Funtzionamenduko Araudia onartzea. Araudi horrek bere baitan hartu beharko du beste hauena ere: sor daitezen batzorde tekniko espezializatuena eta batzorde Iraunkorrarena.
Drogamenpekotasunen Aholku Batzordeak urtean behin gutxienez bilera bat egingo du, eta lehendakariaren ekimenez edo antolamendu eta funtzionamenduko barne-araudiak finkatzen dituen zirkunstantzietan aparteko bilerak egin ahal izango dira.
Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduko Barne-Araudiak finkatzen dituen zirkunstantzietan batzartu egin daitezke Batzorde Iraunkorra eta Batzorde Tekniko Espezializatuak, euren lehendakariek egindako aldez aurretiko deialdia delarik beti ere.
Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen eta Sailen arteko Batzordearen barne-funtzionamenduaren gainean dekretu honek eta haien barne-araudiek erregulatzen ez dutenari dagokionez, honako hau aplikatu beharko da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 3071992 Legeko II. tituluaren II. kapituluan aurreikusitakoa.
Sailen arteko Batzordearen funtzionamendu-gastuak ezar daitezen batzorde espezializatuenak eta Drogamenpekotasunen Aholku batzordearenak (plenoa, batzorde iraunkorra eta, halakorik bada, batzorde tekniko espezializatuak) barne direla Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrekontu-kredituen kargura izango dira
Sailen arteko Batzordeko batzorde espezializatuen batzarretan eta Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen eta bere batzordeenetan izan ezkero, dietak eta indemnizazioak direla-eta, ezar daitezen diru-zenbatekoak jasotzeko eskubidea izango da. Indarrean diren arauen eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan xedatutakoarekin bat finkatu beharko dira diru-zenbatekoak.
Dekretu hau aplikatu eta garatu dadin beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko uztailaren 27an.
Lehendakaria,
JUAN JOSΙ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean Konstituzioan agertzen den agindua jasotzen da, alegia, arrisku laboralen aurrean langileen osasuna babesteaz diharduena. Lege horren bidez, halaber, Europako Batasunak aurkeztutako ikuspegi armonizatzaile berria eransten dio Estatuaren ordenamendu juridikoari, hain zuzen ere Akta Bakarraren 118 A) artikulu aldatuaren bidez. Horrek dakarrena zera da: Segurtasunaren eta Osasun Laboralaren alorrean esparru juridiko berria tajutzea, batik bat 89/391/EEE abiaburu Direktiba egokituz; direktiba hori, izan ere, langileek beharlekuan izan behar dituzten segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzeko neurriak aplikatzeari buruzkoa da.
31/1995 Legeak, langileen segurtasun eta osasunari eta lan-ingurugiroari buruzkoa den LNEren 155 Hitzarmenean oinarritzen den Direktibarekin batera, 92/85/EEE, 94/33/EEE eta 91/383/EEE direktibak gure ordenamendu juridikoari egokitzen dizkio. Direktibok, hurrenez hurren, amatasuna eta gazteak babesteari eta iraupen jakineko, aldi baterako laneko enpresetan egindako eta aldi baterako lan-harremanen tratamenduari buruzkoak dira.
Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan aurrezaintzako jarduerak garatzeko baliabideen antolaera ezartzen da alde batetik; eta bestetik, lehen aipatutako 31/1995 Legeko IV. kapituluan xedatutakoa oinarri hartuz, osatzeko dauden Aurrezaintzako Zerbitzuen modalitateak zehazten dira. Aurrezaintzako Zerbitzuek aurrezaintzaren alorreko lau diziplinak hartzeak -Laneko Medikuntzarena horien barne-, ekainaren 10eko 1036/1959 Dekretua eta 1959ko azaroaren 21eko Agindua beren-beregi indargabetu beharra ekarri zuen. Dekretua, Enpresako Zerbitzu Medikuei buruzkoa zen; eta Agindua, Enpresako Zerbitzu Medikuen Erregelamendua onartzeari buruzkoa.
OSMEk burutzen zituen egitekoak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion INSALUDen eskualdaketarekin batera. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bere esku duenez Osasun Publikoaren, Sanitate Plangintzaren eta Zentro edo Establezimendu sanitarioak baimentzearen eskumena, beharrezkoa da berariazko araudia gertatzea, non Aurrezaintzako Zerbitzuek gauzatuko duten jarduera sanitarioa erregulatzen duten oinarrizko irizpideak jasoko baitira; eta jaso, Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluak 1997ko abenduaren 15ean onartu ondoren jasoko dira. Eta hori, zerbitzuok aurkez dezaten egitasmoa onartzeko egon dauden irizpideak armoniza daitezen eta jarduera sanitarioak gauzatu ditzaten Aurrezaintzako Zerbitzuen barneko aurrezaintza-antolaketak edo diziplinak eskuratuz, hain zuzen ere zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak irekitzeko, abian jartzeko eta aldatzeko baimenak emateari buruzko urriaren 11ko 369/1994 Dekretuan jasotako ondorioetarako.
Kontutan izanik: Ospitaletako eta sanitate zentro publikoetako aurrezaintzak dituen inguruabar bereziak; aurrezaintzako medikuntzan espezialistak diren medikuen, laneko medikuntzan espezialistak diren medikuen edo enpresako medikuntzan diplomatuta dauden fakultatiboen arteko lotura funtzionala; Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko Legeko Erregelamenduan eta arrisku laboralen aurrezaintzari buruzko legedia Estatuko Administrazio Orokorrari egokitzeari buruzko uztailaren 10eko 1488/1998 Errege Dekretuan adierazitako indarreango erregulazioa; eta zentro horietariko batzuk dituzten premiak eta baliabide propioak bultzatu beharra. Guzti hori kontutan izanda, aurrezaintzako medikuntzan eta OLT/EUD-en lan egiten duten profesional sanitarioak inkorporatzea ezartzen da, hain zuzen ere Arrisku Laboralen Aurrezaintzako Zerbitzuei buruzko Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/197 Errege Dekretuko 34. eta 37. artikuluetan aipatutako goi-mailako egitekoak betetzeko.
Araudi honekin hainbat eremu erregulatu nahi dira jarduera sanitarioaren ikuspegitik, alegia, Aurrezaintzako Zerbitzuei, auditoriak edo kanpo ebaluazioak egiten dituzten entitateei eta aurrezaintzako alorrean parte hartzen duten agenteei egotzitakoa erregulatzen da; erregulatzen diren moduan, baita ere, egiteko sanitarioak garatzeko behar diren baldintzak, jarduera sanitarioen esparrua finkatzea eta osasunaren arta eremu laboralean. Guzti horretan batez ere aintzat hartu behar dira Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales (OSALAN) sortzeari buruzko abenduaren 21eko 7/1993 Legez finkatutako eskumenak, izan ere erakunde horren esku uzten baitute laneko segurtasun, higiene, ingurugiro eta osasun alorretan EAEko aginte publikoek ezarritako politiken kudeaketa.
Kontuan hartzen da Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeak euskal aginte publikoei ezartzen diela herritarrek euren osasuna babesteko duten eskubidearen errekonozimendua. Euskal administrazio sanitarioaren esku uzten du, bestalde, osasun publikoaren tutela orokorra bermatze, horretarako aurrezaintzako eta osasunaren sustapenerako neurriak hartuz.
Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko uztailaren 27an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko azaroaren 8ko31/1995 Legearen eremuan, eta Sanitateari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN) sortzeari buruzko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen babesean, Dekretu honetan, Aurrezaintzako Zerbitzuek eta auditoria-entitateek eta kanpo-ebaluazioko entitateek bete behar dituzten baldintza sanitarioak ezartzen dira, baita ere osasun laboraleko jarduera sanitarioen esparrua.
Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legeko 31.3 artikuluan eta Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen 39/1997 Errege Dekretuko 37.3 artikuluan jasotzen diren jarduera sanitarioak garatzen dituzten Aurrezaintzako Zerbitzuei aplikatuko zaie dekretu honetan ezarritakoa, nahiz enpresa bat edo erakunde publiko bat osatzen dutela, nahiz horietaz besteko entitate bat osatzen dutela. Aplikatuko zaie, halaber, dekretu honetan ezarritakoa, 39/1997 Errege Dekretuko 30. artikuluan jasotako aurrezaintzako zerbitzuen auditoriak edo kanpo ebaluazioak burutzeko baimena izan dezaten entitateei, eta arrisku laboralen aurrezaintzan jarduera sanitarioak garatzen dituzten guztiei.
Dekretu honetako 1. artikuluan adierazitakoaren ondorioetarako, jarduera sanitarioek, indarrean dauden arauetan egotzitako ahalmenez eta aginpideez gain, honako alderdi hauek jasoko dituzte:
Aurrezaintzako Zerbitzuek gauzatutako jarduera sanitarioak ebaluatzeko eta kontrolatzeko beharrezkoak diren neurriak eratzea.
Koordinaziorako eta lankidetzarako irizpideak finkatzea, arrisku laboralen aurrezaintzako arauekin bat etorriz.
Mediku zaintzako eta sorospen sanitarioko jarraibideak eta protokoloak ezartzea aurreneko laguntzetan, Aurrezaintzako Zerbitzuek erabil ditzaten; eta hori, arrisku laboralen aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legean xedatutakoaren arabera.
Zaintza epidemiologikoa burutzea euren jarduera eremuan.
Osasun Laboralari buruzko informazio sanitarioaren sistema jartzea.
Aurrezaintzako eta auditorien zerbitzuetan diharduen pertsonal sanitarioaren trebakuntzaz arduratzea, tituluei dagokienez Estatuak dituen eskumenei begirunea erakutsiz.
Aurrezaintzako Zerbitzuen gainean agintaritza duen Osalan izango da bidezkotzat jotzen diren txostenak eta ebazpenak emateko organo eskumenduna. Eta eman, Osasun Laboraleko Unitatearen bitartez emango ditu.
Dekretu honetan jasotakoa exekutatzea ere badagokio, beste erakunde batzuei beren-beregi egozten zaizkien eskumenei begirunea erakutsiz.
Jarduera sanitarioa garatzeko Aurrezaintzako Zerbitzu propioek bete behar dituzten baldintzak dekretu honetako I. eranskinean zehaztutakoak dira.
Jarduera sanitarioa garatzeko besteren Aurrezaintzako Zerbitzuek bete behar dituzten baldintzak dekretu honetako II. eranskinean zehaztutakoak dira.
Aurrezaintzako Zerbitzuen jarduera sanitarioaren auditoria edo kanpo ebaluazioa, behintzat, Lan Medikuntzan espezialista den mediku batek edo Enpresako Medikuntzak diplomatua den mediku batek burutu beharko du.
Ebaluazioak edo auditoriak kontuan hartu beharko dituzte aurrezaintzako zerbitzuei jarritako egitekoak eta helburuak. Aipatu egin beharko dituzte, halaber, bai egitura eta prozesuak, eta bai lortutako emaitzak ere, hain zuzen ere baliabideen erabilpen-mailaren adierazle legetxe (osasun arakaketak, antzemandako patologia, lortutako informazio sanitarioa) eta jardueraren kalitatearen adierazle legetxe. Eta kontuan hartu beharko dituzte sanitate aurrezaintzako jardueraren irudi zehatza lortzeko beharrezkoak direnak.
Kapitulu honetan zehaztutako baldintza sanitarioak era orokorrean finkatzen dira eta aldatu ere modu berean aldatzen dira, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluak jarritako irizpideen eta arrisku laboralen alorrean Europako Batasunak hartutako direktiba eta erregelamenduen arabera; eta era espezifikoan finkatuko dira, bereziki eragindako sektore eta jardueretan dagoen siniestrabilitatearen eta morbilitatearen arabera.
Langileen osasunaren arta eta aurreneko laguntzak burutzeko beharrezkoak diren protokolo sanitarioen edukia eta aldizkotasuna sortu, eguneratu eta ezarriko ditu Osasun Sailak.
Aurrezaintzako Zerbitzuen eta sistema sanitarioaren arteko koordinazioa egiteko eskumena Osasun Sailak du, eta Lurralde Zuzendaritzetako osasun publikoko zuzendariordetzen bidez gauzatuko du.
Lanarekin zerikusirik duten gaixotasunak diagnostikatze-, tratatze- eta bereoneratze-lanetan Aurrezaintzako Zerbitzuek lehenengo osasun-sorospeneko eta sanitate-laguntza espezializatuko zerbitzu publikoekin batera egingo dute lan.
Zerbitzu Sanitarioen Ikuskaritzaren, langileen sanitate-sorospena egin dezaten fakultatiboen eta Osalan-eko Osasun Laboraleko Unitatearen esku utziko dituzte, aldez aurretik hauetarikoren batek eskatuta, honako hauek:
Historia kliniko-laborala, gutxienez anamnesiaren, arakaketa klinikoaren eta kontrol biologikoaren xehetasunak jasoko ditu, baita azterketa osagarriak ere, lanari darizkion arriskuen arabera. Lanpostuaren deskripzio zehatza ere jasoko da, lan-baldintzen analisian antzemandako arriskuak, arriskuon eraginpean emandako denbora, hartutako banakako aurrezaintza-neurriak eta langileak lanpostuari buruzko arriskuen berri izan duenaren froga.
Lehendik izandako lanpostuen deskripzioa ere jasoko da, horietako arriskuak eta horietariko bakoitzean egindako denbora.
Langileek dituzten gaixotasunen zerrenda eta osasunaren gorabeherak direla-eta lanera ez joatea, hain zuzen ere gaixotasunaren edo ausentziaren jatorriaren eta beharlekuetan osasunak izan ditzakeen arriskuen arteko lotura identifikatzeko.
Eurenganatuta dituzten egitekoak betetzeko beharrezkoak diren beste agiri batzuk.
Aurrezaintza Zerbitzuetako fakultatiboek, eskuratuta dituzten helburuak betetzeko garrantzizkotzat jotzen diren agiriak eska diezazkieke Osakidetzako fakultatiboei, Osasun Saileko Zerbitzu Sanitarioen Ikuskaritzari eta eskaini ditzaketen gainerakoei. Bermatu egin beharko da beti intimitaterako eta langileek euren xehetasun pertsonalak babesteko duten eskubidea, dekretu honetako 17. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaiela.
Kontratu-bidezko lotura amaitzen denean entregatuko zaio langileari historia kliniko-laboralaren kopia, behar bezala foliatuta eta zenbatuta. Horretaz gain, nahi adina argibide eska ditzake kontratuak diraueno, nahiz kontratua amaitzen denean.
Baldin eta beharrezkoa bada langileen osasun-egoeraren zaintza egitea lan-harremana amaituz gero ere, diagnostikoa jasoko duen txostena egingo dute Aurrezaintza Zerbitzuko zerbitzu medikuek, langile horren osasun-egoera zaintzen jarraitzeko ikusten diren arrazoiak adieraziko direla bertan, baita ere lanpostuaren deskripzio zehatz-mehatza, berton egindako denbora, lan-baldintzen analisian antzemandako arriskuak eta hartutako banakako aurrezaintza-neurriak.
Eraginpeko langileen sorospen sanitarioaz arduratzen diren zerbitzuei bidaliko zaie txosten hau, aldez aurretik berorren kopia bat emango zaiela eragindakoei, historia kliniko-laboralean sartzeko.
Aurrezaintzako Zerbitzuek euren jardun-eremuan egingo dute zaintza epidemiologikoa. Laguntza eskainiko dute Osasun Sailaren menpe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sistemak antola ditzan kanpaina sanitarioetan eta sare epidemiologikoko jardueretan; eta hori, abenduaren 24ko 312/1996 Dekretuan jasotako xedapenen arabera.
Aurrezaintza Zerbitzu propioa eduki eta langileen osasuna kontrolatu eta jagoten duten enpresek prestazio mediko-farmazeutikoa egiteko eska dezakete, baina ez Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntza ematen duten enpresak badira.
Lan-ordutegian ager daitezen arazo sakonak onbideratzea da prestazio honen helburua, baita ere gaixotasun kronikoak dituztenen jarduera laboralari eutsi ahal izatea.
Mediku arduradunaren adierazpen espresoa jasoko duten eskabideak Osalan-eko Osasun Laboraleko Unitatean aurkeztuko dira. Unitate horrek Osasun Sailean eskumena duen organoaren esku utziko du eskabide hori, ebazpen proposamenarekin batera. Bi hilabeteko epean ebatziko da dagokiona; eta ez bada ezer ebazten epe horretan, ukatutzat jo beharko da eskabidea.
Osasun Sailean eskumena duen organoak izenaz emango dio baimena prestazio honen ardura duen fakultatiboari eta, bere instantziaz, Osakidetzako errezeta ofizialak entregatuko ditu.
Prestazio farmazeutikoari dagokionez, Osakidetzako errezeta ofizialeko preskripzioa alor horretan indarrean dauden arauekin bat etorriz egingo da, alegia, errezeta medikuei buruzko irailaren 26ko 1910/1984 Errege Dekretuan eta Osasun Sistema Nazionalaren prestazio farmazeutikorako errezeta medikuen eredu ofizialei buruzko 1994ko maiatzaren 23ko Agindu Ministerialean xedatutakoa betez.
Osasun Sailak diseinatu dezan prestazio farmazeutikoa, arrazionalizatzeko programetan ezarritakoari egokituko zaio, eta espezialitate farmazeutiko orokorrak erabiltzea indartuko da.
Aurreko paragrafoan adierazi diren errezetak erabiltzeko baimena duten medikuek finantzaketa publikoa duten espezialitate farmazeutikoak baino ezingo dituzte preskribatu errezetotan. Gainerako medikamentuak, ondorioak, osagarriak eta txertoak ez dira horren barruan sartzen.
Prestazio mediko-farmazeutikoak Osasun Sailean eskumena duen organoaren kontrolen pean egongo dira, Osakidetzari aplikatzen zaion modu berean. Artikulu honetan aditzera ematen diren baldintzak ez betetzeak baimenik gabe gelditzea ekarriko du eta, horretaz gain, sor ditzakeen erantzukizunei erantzun beharko zaie.
Aurrezaintzako Zerbitzuak, ezar dadin gutxienezko datu-kopuruaren arabera, Agintari Sanitarioekin batera jardungo du Osasun Laboralari buruzko Informazio Sanitariorako Sistema hornitzerakoan.
Osasun Laboralari buruzko datuen tratamendu automatizaturako sistema jarriko da, urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legeko 31.3 artikuluan eta Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen 39/1997 Errege Dekretuko 37.3 artikuluan jasotzen diren jarduera sanitarioak burutu ditzaten Aurrezaintza Zerbitzuetako zentro edo unitateek, Osasun sailburuaren 1995eko martxoaren 30eko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, Aurrezaintza Zerbitzua kokatuta egon dadin lurraldeko zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitarioen Erregistroan erregistratu beharko dira, euren egoitzak EAEn egon beharko duela. Erregistroan erasota utzi behar diren zertzeladen egiaztagiri administratiboaren kopia bidaliz.
Arrisku laboralen alorrean Euskal Autonomia Erkidegoan burutu dadin publizitate sanitario guztiak publizitate sanitarioa arautzeari buruzko urriaren 15eko 550/1991 Dekretuan xedatutakoa bete beharko du.
Aurrezaintza Zerbitzuetako pertsonalak bermatu egin beharko du pertsonaren duintasunari eta intimitateari zor zaion begirunea, baita ere bakoitzaren datu medikoen isilpekotasuna. Hori urratzea hoben larritzat hartuko da, horrela baitago xedatuta ekainaren 26ko 8/1997 Legean. Horrekin batera, beste era bateko erantzukizunak ere egon daitezke.
Baten batek, izan dezakeen karguarengatik edo lanbidearengatik, bakoitzaren datu medikoen berri izango balu eta isilpekotasunaren beharra urratuko balu, aurreko idatz zatian adierazitako erantzukizunak izango lituzke.
Aurrezaintzako Zerbitzuentzat ezarritako baldintza sanitarioen mantenimendua ebaluatu, kontrolatu eta ikuskatu dezake OSALAN-eko Osasun Unitateak.
Aurreko paragrafoan adierazten diren ebaluazioak eta kontrolak ez dute zerikusirik Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamenduan ezarritako auditoriarekin.
Dekretu honetan xedatutakoa urratzeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta indarrean dauden gainerako arauen arabera, zehapen administratiboak ekar ditzake. Aldez aurretik, hala ere, horri buruzko espedienteak bideratu eta izapidatu beharko dira.
Osalan-en egitura eta jardunbideari buruzko Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 9ko 2/1996 Dekretuko gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean agindutakoari jarraituz bideratu eta izapidatuko dira aipatutako espedienteak.
8/1997 Legeko 35.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aldez aurretiko baimenik edo halabeharrezko erregistro sanitariorik ez daukaten establezimendu, instalazio edo zerbitzuak ixteagatik ez da zehapenik ezarriko, ezta ere funtzionamendua eteteagatik, harik eta hutsak zuzendu arte edo sanitate, higiene edo segurtasuneko arrazoiak direla-eta eskatutako baldintzak bete arte.
Dekretu honetan adierazitako informazioa 5/1992 Lege Organikoaren arabera integratzeko beharrezkoak diren fitxategi informatikoak sortuko dira, hain zuzen ere Osalan-i atxikita.
Aurrezaintzako Zerbitzuetan parte hartzen duen pertsonalaren gaitasun profesionala aldizka hobetzeko ahaleginak egingo ditu Osalan-ek. Zehatz esanda, pertsonal horren eremu laboralean arriskuen aurrezaintza eginaz eta osasuna sustatuz etengabeko trebakuntza bultzatuko du.
Aurrezaintzako zerbitzuetan eta auditorietan diharduen pertsonal sanitarioaren trebakuntza gainbegiratuko du, noizbehinka kontrolak eta ebaluazioak eginez.
Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legeko 31.3 artikuluan eta Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen 39/1997 Errege Dekretuko 37.3 artikuluan adierazten diren jarduera sanitarioak garatzen dituzten aurrezaintza zerbitzuek, guztiz edo alor sanitarioan bakarrik, bertan behera utzi nahi badute euren jarduera, Osalan-eko Osasun Laboraleko Unitateari eman beharko diote horren berri. Jarduera bertan behera utzi baino behintzat hiru hilabete lehenago egin beharko dute hori. Hartuko diren neurriak ere aditzera emango dira, enpresetako eta babespeko langileen sorospen sanitarioa bermatzeko eta dekretu honetako 9. artikuluan agertzen den informazioaren arta egiteko.
Langileei sorospen sanitarioa eskaintzeko, salbuespen lez, funtzionamendua bi hilabetetan luza diezaieke, goitik jota, Osasun Laboraleko Unitateak dekretu honetako azken xedapenetatik lehenengoan adierazitako jarduera sanitarioak garatu ditzaten erakundeei edo aurrezaintzako diziplinei.
Dekretu honetako II. kapituluan eta eranskinetan ezarritako gutxienezko baldintza sanitarioak Osasun sailburuaren Aginduz aldatu daitezke, 7. artikuluan xedatutakoa aintzat hartuz.
Ospitale eta zentro sanitarioetan eratu daitezen Aurrezaintzako zerbitzuetan gaurregun aurrezaintzako medikuntzako unitateetan lan egiten duten profesional sanitarioak egin dezakete lan. Aurrezaintzako medikuntzan titulu ofiziala dutela edo OTL/EUD direla egiaztatu beharko dute; edo bost urteko epearen barruan egiaztatu beharko dute, hasten direnetik gehiago, Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko 34. eta 37. artikuluetan adierazten diren goi-mailako egitekoak betetzeko gai direla.
Aurrezaintzako zerbitzu bakoitzak nahitaez izan behar dituen profesional sanitarioen kopurua finkatzeko eskumena duen agintariak era ofizialean onartutako irizpideak aplikatzearen ondorioz egin beharreko inkorporazio berriak Lan Medikuntzako fakultatibo espezialistak, Enpresa Medikuntzan diplomatuak edo enpresako OTLak izan beharko dute. Aurrezaintzako zerbitzuetan hutsik egon daitezen pertsonal sanitarioko postuetako inkorporazioetan ere irizpide berberak erabiliko dira.
Dekretu honetako 15. artikuluan eta azken xedapenetatik lehenengoan ezarritako ondorioetarako, eta zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak irekitzeko, jardunean jartzeko eta aldatzeko baimena emateari buruzko urriaren 11ko 396/1994 Dekretuko 2. artikuluko, 1 idatz-zatiko k) letran xedatutakoa garatzen ez den bitartean, Osalan-ek zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen Erregistrora bidaliko ditu entitate espezializatuentzat 39/1997 Errege Dekretuko 28. artikuluan jasotako idazpenak eta aurrezaintzako zerbitzu propioei buruzko administrazio-agiri sanitarioak.
Dekretu honen kontrakoak izan daitezen arauak indarrik gabe gelditzen dira. Hala ere, ondorengo lerroaldeetan agertzen diren xedapenak, edo horiek aldatzezkoak edo ordezkotzezkoak izan daitezenak, baldin eta dekretuaren kontrakoak ez badira, indarrean diraute:
Osasun sailburuaren 1992ko abenduaren 9ko Agindua, hots, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresako zerbitzu medikoek bete beharreko agiri sanitarioen eredu ofizialak onartzen dituena. 1992/12/29ko EHAA, 252 zk.).
Osasun eta Kontsumo sailburuaren 1989ko ekainaren 19ko Agindua, hots, laguntza pertsonalerako langile ez-sanitarioek bete behar dituzten arau higieniko-sanitarioak ezartzen dituena, hain zuzen ere odolaren bidez transmititutako infekzioak kontrolatzeko. (1989/07/04ko EHAA, 127 zk.).
"k) Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legeko 31.3 artikuluan eta Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen 39/1997 Errege Dekretuko 37.3 artikuluan adierazten diren jarduera sanitarioak burutzen dituzten Aurrezaintzako Zerbitzuen zentroak edo unitateak".
Vitoria-Gasteizen, 1999ko uztailaren 27an.
Lehendakaria,
JUAN JOSΙ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
Osasun sailburua,
GABRIEL INCLΑN IRIBAR
Giza baliabideak.
Aurrezaintzako Zerbitzuetan diharduten profesional sanitarioek Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legeko 31.3 artikuluan eta Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamenduko VI. eta VII. kapituluetan zehaztutako egitekoak betetzen baino ezingo dute jardun zerbitzuotan. Bermatu egin beharko dute pertsonen duintasunarekiko eta intimitatearekiko begirunea eta bakoitzaren datu medikoen isilpekotasuna.
Dagozkien egitekoak betetzeko nahiko kualifikazio izan behar du pertsonalak, alegia, Lan Medikuntzan Espezialistak edo Enpresa Medikuntzako diploma duten fakultatiboak izan beharko dute medikuek; eta erizainak Enpresako Erizaintzan diplomatuak izan beharko dute.
Beste profesional sanitario batzuk ere parte hartu ahal izango dute, ez halabeharrez, Aurrezaintzako Zerbitzuan; eta parte hartu, duten espezialitate edo diziplinaren eta zaindu beharreko arriskuen arabera, alegia, oftalmologia, alergologia, epidemiologia, analisi klinikoak, erradiologia eta otorrinolaringologia alorretan.
Ordutegi berean ezingo dute jardun, aldi berean, beste zerbitzu publiko eta/edo pribatuetan. Gai honetan, bateraezintasunei buruz indarrean dauden arauak aplikatuko zaizkie.
Ezingo dute lan egin beste erakunde edo zerbitzu publiko batzuetan, baldin eta horien jarduera administratiboa arrisku laboralen aurrezaintzakoa bada.
Ezingo dute lan egin fakultatibo lez, ezta ere, enpresa horretan izandako lan-istripuei, gaixotasun profesionalari eta gaixotasun arruntari darien aldibaterako ezgaitasunaren ondoriozko prestazio ekonomikoaren kontrolean, baldin eta enpresa horrek entitate laguntzaile legetxe badihardu Gizarte Segurantzaren kudeaketan.
Baliabide izendapenari eta profesional sanitarioen dedikazio-denborari dagokienez, honako hau da enpresek agintariei aurkez diezaien jarduera-egitasmoan kontuan izan beharreko irizpidea, onartua izan dadin: profesionalen kopurua eta horien ordutegia, jagon beharreko biztanleei, egon dauden arriskuei eta gara ditzaten egitekoei egokitu behar zaizkiela. Eta horrek, bai laneko edo enpresako medikuentzat, zein enpresako erizainentzat balio du. Profesionalen kopurua eta duten espezialitatea edo diplomatura eman beharko dira aditzera. Areago, behin betiko akreditazioaren kasuan kolegiatuaren izena eta zenbakia erantsiko dira.
Honako hau hartuko da Oinarrizko Unitate Sanitario (OUS) lez, hots, laneko edo enpresako mediku batez eta enpresako erizain batez osatutakoa, eta egun osoko lanaldia dutela. Baliabideen asignazioa:
1.000 langile arte, OUS bat.
1.000 langiletik aurrera orduak/langileko/urteko irizpidea erabiliko da aurrezaintzako zerbitzuen alor sanitarioa eratzeko eta profesional sanitarioen dedikazio-denbora ezartzeko. 68 minutu/langileko/urteko neurria hartuko da, ordea, Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamenduko I. eranskinean aditzera ematen diren jardueraren bat garatzen duten enpresei dagokienez, eta beste era bateko jarduerak garatzen dituzten enpresetan aritu eta beren-beregiko aplikazio-araudipeko arrisku laboralen baten eraginpean dauden langileei dagokienez. Eta 34 minutu/langileko/orduko gainerako langileentzat.
Aurrezaintzako Zerbitzuko kideen kopurua handitzen denean aintzat hartu behar da talde-lanaren efikazia-maila handiagoa. Orduan ez da beharrezkoa Aurrezaintzako Zerbitzu gaindimentsionatuak diseinatzea.
Baliabide materialak.
Aurrezaintza Zerbitzuen Erregelamenduko 15. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, garatu daitezen egitekoei egokituko zaie zerbitzu horien dotazioa. Horren barruan ekipo eta material sanitarioak eta artxiboko ekipoak eta materiala sartzen dira.
Norbanakoen duintasna eta intimitatea beti bermatzen duten instalazioak, gainerako aurrezaintza zerbitzutik bereiztuta egongo direla. Ez diotre kalterik egingo beharrezkotzat jotzen den koordinazioari.
Harrera- eta itxaron-gela.
Kontsultarako eta arakaketarako eremuak dituzten mediku-despatxoak. Esku-garbilekua euki beharko dute.
Erizaintzako despatxoak eta sendaketa-gelak eta lehen sendaketetarako gelak. Esku-garbilekua euki beharko dute.
Beren-beregiko lokalak, burutzen dituzten gainerako jardueren arabera, hots, erradiodiagnostikorako gelak, analisi klinikoen laborategia, kabina audiometrikoa, eta abar...).
Bereiztutako komunak, bertan edo inguruetan.
Lokalen baldintzak: argiteriari, aireztapenari, hotz-beroari, edateko urari, irisgarritasunari, suteen aurkako sistemari eta abarri buruz indarrean dauden arauak bete beharko dituzte. Ahal izanez gero, gainera, eragozpen arkitektonikorik ez duten sarbideak izan beharko dituzte.
Langileen osasuna jagoteko egokitzat jotzen diren ekipoak eta materialak, kontuan izanik enpresako lanak eragiten dituen arriskurik handienak eta langileen kopurua. Gutxienezko dotazioa honakoa izango da:
pisagailu klinikoa.
neurgailua.
negatoskopioa.
otoskopioa.
rinoskopioa.
oftalmoskopioa.
fonendoskopioa.
esfigmomanometroa.
hozgailua eta gehienezkoak eta gutxienezkoak dituen termometroa.
espirometro homologatua: norberea edo hitzartua.
ikusmena zaintzeko ekipo homologatua: norberea edo hitzartua.
audiometro homologatua: norberea edo hitzartua.
laborategia: norberea edo hitzartua.
erradiodiagnostikorako ekipoa: norberea edo hitzartua.
hondakin sanitarioetarako edukiontzia.
Artxiboko ekipoak eta materialak, datuen isilpekotasuna bermatuko duten arta-sistemak dituztela.
Gaixo dauden edo istripua izan duten langileei lehenengo sendaketak egiteko ekipo eta material sanitarioak.
Osasun alorreko arta-zereginak gauzatzeko diren ekipo sanitario mugikorrak eta osagarriak eukiz gero, langileen arta eta sorospen egokiak, segurtasuna eta datuen isilpekotasuna berma ditzaten baldintzak bete behar dituzte. Ekipo mugikorrok euki behar dituztenak:
Pertsonal sanitarioa: Oinarrizko Unitate Sanitario bat.
Pertsonal ez-sanitarioa: indarreko arauek eskatzen duten zirkulazio baimena euki beharko duen auto-gidaria.
Instalazioak: despatxo mediko isolatua, arakaketetarako box-a duela. Sendaketetarako eta erauzketetarako gela. Esku-garbilekua euki beharko du.
Materiala:
pisagailu klinikoa.
neurgailua.
negatoskopioa.
otoskopioa.
rinoskopioa.
oftalmoskopioa.
fonendoskopioa.
esfigmomanometroa.
espirometro homologatua.
ikusmena zaintzeko ekipo homologatua.
hozgailua eta gehienezkoak eta gutxienezkoak dituen termometroa.
hondakin sanitarioetarako edukiontzia.
Jarduera sanitarioen zatikako azpikontratazioa.
Behar bezalako akreditazioa eta baimena duten zentro espezializatuekin azpikontratatu daitezke zerbitzuko oinarrizko jarduera sanitarioaz gaindiko jarduera zenbait; esaterako, diagnostikorako osagarrizko teknikak.
Azpikontratatu daitezkeen jarduera sanitarioetarako eta horien nondik-norakoetarako, aurrezaintza egitasmoa baimentzeko prozeduran eskumena duten Agintari Sanitarioen beren-beregiko baimena beharko da.
Instalazioen irisgarritasuna.
Jarduera sanitarioa duten Aurrezaintzako Zerbitzu propioetan, instalazioak, baliabideak eta pertsonala beharlekuan bertan egongo dira. Aintzat hartu beharko dira Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamenduko 15. artikuluko 3. puntuan jasotzen diren balizkoak.
Aurrezaintzako Zerbitzu amankomunetan, instalazioei, baliabideei, pertsonalari edo eremu geografiko jakin bati dagokienez, garraiobide arrunteko isokronak ez dira hogei minututik edo 30 km.tik gorakoak izango. Mugikorrak eta osagarriak diren ekipo sanitarioak egoera berezietan baino ezin dira erabili Aurrezaintzako Zerbitzuaren eremu geografikotik kanpo, baldin eta elkartutako enpresa edo beharlekua 30 km.tik 60 km.ra bitartean badago.
Agintari Sanitarioek, barreiaketa geografikoa bezalako baldintza bereziak direla-eta, eta egokitzat joz gero, idatz-zati honetan adierazitako baldintzak zertan bete beharrik ez dagoela esan dezakete.
Giza-baliabideak.
Aurrezaintzako Zerbitzuetan diharduten profesional sanitarioek Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legeko 31.3 artikuluan eta Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamenduko VI. eta VII. kapituluetan zehaztutako egitekoak betetzen baino ezingo dute jardun zerbitzuotan. Bermatu egin beharko dute pertsonen duintasunarekiko eta intimitatearekiko begirunea eta bakoitzaren datu medikoen isilpekotasuna.
Dagozkien egitekoak betetzeko nahiko kualifikazio izan behar du pertsonalak, alegia, Lan Medikuntzan Espezialistak edo Enpresa Medikuntzako diploma duten fakultatiboak izan beharko dute medikuek, eta erizainak Enpresako Erizaintzan diplomatuak izan beharko dute.
Beste profesional sanitario batzuk ere parte hartu ahal izango dute, ez halabeharrez, Aurrezaintzako Zerbitzuan; eta parte hartu, duten espezialitate edo diziplinaren eta zaindu beharreko arriskuen arabera, alegia, oftalmologia, alergologia, epidemiologia, analisi klinikoak, erradiologia eta otorrinolaringologia alorretan.
Ordutegi berean ezingo dute jardun, aldi berean, beste zerbitzu publiko eta/edo pribatuetan. Gai honetan, bateraezintasunei buruz indarrean dauden arauak aplikatuko zaizkie.
Arrisku Laboralen aurrezaintzan eta gorabehera profesionalen edo arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunaren prestazio ekonomikoa kontrolatzean ezingo dute zerbitzurik eskaini jarduera administratiboa duten beste erakunde edo zerbitzu publiko batzuentzat. Bete egin beharko da, halaber, arrisku laboralen aurrezaintzako jardueren garapenean izandako Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutuen jardunbide erregimena arautzen duen 1997ko apirilaren 22ko Aginduko 10. artikulua.
Baliabide izendapenari eta profesional sanitarioen dedikazio-denborari dagokienez, honako hau da enpresek agintariei aurkez diezaien jarduera egitasmoan kontuan izan beharreko irizpidea, frogatua izan dadin: profesionalen kopurua eta horien ordutegia, jagon beharreko biztanleei, egon dauden arriskuei eta gara ditzaten egitekoei egokitu behar zaizkiela. Eta hori, bai laneko edo enpresako medikuei, zein enpresako erizainei dagokienez. Profesionalen kopurua eta duten espezialitatea edo diplomatura eman beharko dira aditzera. Areago, behin betiko akreditazioaren kasuan kolegiatuaren izena eta zenbakia erantsiko dira, baita ere aurrezaintza zerbitzuarenak diren jardueretan egindako denbora.
Honako hau hartuko da Oinarrizko Unitate Sanitario (OUS) lez, hots, laneko edo enpresako mediku batez eta enpresako erizain batez osatutakoa, eta egun osoko lanaldia dutela. Baliabideen asignazioa:
1.000 langile arte, OUS bat.
1.000 langiletik aurrera orduak/langileko/urteko irizpidea erabiliko da aurrezaintzako zerbitzuen alor sanitarioa eratzeko eta profesional sanitarioen dedikazio-denbora ezartzeko. 68 minutu/langileko/urteko neurria hartuko da, ordea, Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamenduko I. eranskinean aditzera ematen diren jardueraren bat garatzen duten enpresei dagokienez, eta beste era bateko jarduerak garatzen dituzten enpresetan aritu eta beren-beregiko aplikazio-araudipeko arrisku laboral baten eraginpean dauden langileei dagokienez. Eta 34 minutu/langileko/orduko gainerako langileentzat.
Aurrezaintzako Zerbitzuko kideen kopurua handitzen denean aintzat hartu behar da talde-lanaren efikazia-maila handiagoa. Orduan ez da beharrezkoa izango Aurrezaintzako Zerbitzu gaindimentsionatuak diseinatzea.
Aurrezaintza Zerbitzurako jar dadin eta langileen osasun egoerarekin zerikusirik duen informazioa eskuragarri duen laguntzako pertsonal administratiboak eutsi egin beharko dio informazio horren isilpekotasunari.
Baliabide materialak.
Aurrezaintza Zerbitzuen Erregelamenduko 18. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, garatu daitezen egitekoei egokituko zaie zerbitzu horien dotazioa. Horren barruan ekipo eta material sanitarioak eta artxiboko ekipoak eta materiala sartzen dira.
Norbanakoen duintasuna eta intimitatea beti bermatuko duten instalazioak, gainerako aurrezaintza zerbitzutik bereiztuta egongo direla. Ez diote kalterik egingo beharrezkotzat jotzen den koordinazioari.
Harrera- eta itxaron-gela.
Kontsultarako eta arakaketarako eremuak dituzten mediku-despatxoak. Esku-garbilekua euki beharko dute.
Erizaintzako despatxoak eta sendaketa-gelak. Esku-garbilekua euki beharko dute.
Beren-beregiko lokalak, burutzen dituzten gainerako jardueren arabera, hots, erradiodiagnostikorako gelak, analisi klinikoen laborategia, kabina audiometrikoa, eta abar...).
Bereiztutako komunak, bertan edo inguruetan.
Lokalen baldintzak: argiteriari, aireztapenari, hotz-beroari, edateko urari, irisgarritasunari, suteen aurkako sistemari eta abarri buruz indarrean dauden arauak bete beharko dituzte. Ahal izanez gero, gainera, eragozpen arkitektonikorik ez duten sarbideak izan beharko dituzte.
Langileen osasuna jagoteko egokitzat jotzen diren ekipoak eta materialak, kontuan izanik enpresako lanak eragiten dituen arriskurik handienak eta langileen kopurua. Gutxienezko dotazioak honakoa izango da:
pisagailu klinikoa.
neurgailua.
negatoskopioa.
otoskopioa.
rinoskopioa.
oftalmoskopioa.
fonendoskopioa.
esfigmomanometroa.
hozgailua eta gehienezkoak eta gutxienezkoak dituen termometroa.
espirometro homologatua.
ikusmena zaintzeko ekipo homologatua.
audiometro eta kabina homologatuak.
laborategia: norberea edo hitzartua.
erradiodiagnostikorako ekipoa: norberea edo hitzartua.
hondakin sanitarioetarako edukiontzia.
Artxiboko ekipoak eta materialak, datuen isilpekotasuna bermatuko duten arta-sistemak dituztela.
Horretarako akreditazioa eskatzen duteneko egitasmoan aditzera eman beharrekoak: lehenengo laguntzetarako, ebakuaziorako eta lekualdaketarako enpresa elkartuen jarduera mekanismoak. Bete beharreko prozedurak eta eskumenak azalduko dituen jardute-protokoloaren forma emango zaie.
Beharlekuan egon daitekeen aurrezaintza zerbitzuko pertsonalak emango die lehenengo laguntza eta urgentziazko sorospena istripuak edo gaixotasunak izan ditzaten langileei. Eta laguntza hori, beharlekuan bertan emango zaie (RSP-ren 37.h artikulua).
Osasun alorreko arta-zereginak guzatzeko diren ekipo sanitario mugikorrak eta osagarriak eukiz gero, langileen arta eta sorospen egokiak, segurtasuna eta datuen isilpekotasuna berma ditzaten baldintzak bete behar dituzte. Ekipo mugikorrok euki behar dituztenak:
Pertsonal sanitarioa: Oinarrizko Unitate Sanitario bat.
Pertsonal ez-sanitarioa: indarreko arauek eskatzen duten zirkulazio baimena duen auto-gidaria.
Instalazioak: despatxo mediko isolatua, arakaketetarako gela duela. Sendaketetarako eta erauzketetarako gela. Esku-garbilekua euki beharko du.
Materiala:
pisagailu klinikoa.
neurgailua.
negatoskopioa.
otoskopioa.
rinoskopioa.
oftalmoskopioa.
fonendoskopioa.
esfigmomanometroa.
espirometro homologatua.
ikusmena zaintzeko ekipo homologatua.
hozgailua eta gehienezkoak eta gutxienezkoak dituen termometroa.
Jarduera sanitarioen zatikako azpikontratazioa.
Behar bezalako akreditazioa eta baimena duten zentro espezializatuekin azpikontratatu daitezke zerbitzuko oinarrizko jarduera sanitarioaz gaindiko jarduera zenbait; esaterako, diagnostikorako osagarrizko teknikak.
Azpikontratatu daitezkeen jarduera sanitarioetarako eta horien nondik-norakoetarako, aurrezaintza egitasmoa baimentzeko prozeduran eskumena duten Agintari Sanitarioen beren-beregiko baimena beharko dute.
Instalazioen irisgarritasuna.
Zerbitzu hauetako instalazioak, baliabideak eta pertsonala poligono industrial edo eremu geografiko jakin batean badaude kokaturik, garraiobide arrunteko isokronak ez dira hirurogei minututik edo 75 km.tik gorakoak izango. Mugikorrak eta osagarriak diren ekipo sanitarioak egoera berezietan baino ezin dira erabili Aurrezaintzako Zerbitzuaren eremu geografikotik kanpo, baldin eta elkartutako enpresa edo beharlekua 75 km.tik 125 km.ra bitartean badago.
Agintari Sanitarioek, barreiaketa geografikoa bezalako baldintza bereziak direla-eta, eta egokitzat joz gero, idatz-zati honetan adierazitako baldintzak zertan bete beharrik ez dagoela esan dezakete.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Indargabetutakoa: 90/2023 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko prebentzio-sistemaren barruan prebentzio-zerbitzuen jarduketa sanitarioei eta laneko medikuntzaren gaineko auditoretzak egiteari buruzkoa.
- Aldatzen du: 396/1994 DEKRETUA, urriaren 11koa, osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduak irikitzeko, ihardunean jartzeko eta aldatzeko baimenei buruzkoa.
- Aldatutakoa: 78/2000 DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bere erakunde autonomoen Administrazio Orokorreko Prebentzioko Zerbitzuaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoa.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1992ko abenduaren 9koa, Osasun Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean dauden Enpresako Mediku Zerbitzuek bete beharreko osasun agirien eredu ofizialak onartzen dituena.
- Partzialki indargabetzen du: AGINDUA, 1989.eko ekainaren 19koa, Osasun eta Kontsumo Sailburuarena, osasuna xedetzat izan ez eta atentzio pertsonala eskaitzen duten langileek bete beharreko higiene-osasun mailako arauak ezartzen dituena, odol-bidez besterenganatzen diren infekzioak ko