- 570/2009 DEKRETUA, urriaren 20koa, Donostia-San Sebastiángo Club Deportivo Fortuna herri-onurakoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu570/2009 DEKRETUA, urriaren 20koa, Donostia-San Sebastiángo Club Deportivo Fortuna herri-onurakoa dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 5878
- Xedapen-zk.: 570
- Xedapen-data: 2009/10/20
- Argitaratze-data: 2009/11/03
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Donostia-San Sebastiángo Club Deportivo Fortunaren jarduna kontuan hartuta (Pío Baroja pasealekua 17), entitate hori herri-onurakoa dela aitortu behar dela uste du Jaurlaritzak, kirolaren alorrean Euskadiko biztanleen interesen alde egiteagatik.
Kontuan hartu da kirol-klubak herri-onurakoak direla aitortzerakoan jarraitu beharreko betekizunak zehazten dituen ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa, eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman dute.
Horri jarraiki, Kulturako sailburuaren proposamenaz, eta 2009ko urriaren 20an egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, hau
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko urriaren 20an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


