- 274/2010 DEKRETUA, urriaren 26koa, Sociedad Bahía de Bizkaia Gas SLren partaidetzak Sociedad Repsol YPF SAri erosteko, Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu274/2010 DEKRETUA, urriaren 26koa, Sociedad Bahía de Bizkaia Gas SLren partaidetzak Sociedad Repsol YPF SAri erosteko, Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 5285
- Xedapen-zk.: 274
- Xedapen-data: 2010/10/26
- Argitaratze-data: 2010/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Sociedad Bahía de Bizkaia Gas SL enpresaren estatutuetako 6.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Energiaren Euskal Erakundeak, Sociedad Bahía de Bizkaia Gas SLren bazkide den aldetik, lehentasunezko harpidetza-eskubidea izango du akziodunen batek partaidetza-tituluak saltzera ateratzen baditu.
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuko 109.1 artikuluaren arabera, honako hauek osatzen dute enpresa-ondarea: merkataritza-sozietateak ordezkatzen dituzten baloreek; obligazioek eta akzioak bihur daitezkeen obligazioek; lehentasunezko harpidetza-eskubideek; aukeren finantza-kontratuek; finantza-trukeko kontratuek; partaidetza-kredituek eta bigarren mailako merkatu antolatuetan negoziatzekoak diren beste batzuek, baldin eta lege honetako 1. artikuluan jasotako erakundeetarako eskubideak ordezkatzen badituzte.
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.
Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuta dagoen gas natural likidotua birgasifikatzeko instalazioaren eta horren instalazio osagarrien azterketa, garapena, sustapena, eraikuntza, jarduna eta mantentzea dira Bahía de Bizkaia Gas SL sozietatearen xede soziala.
Repsolek bere % 25 Enagasi saltzeko asmoa zuela jakinarazi ondoren, 2010eko uztailaren 22an Energiaren Euskal Erakundeak honako erabakia hartu zuen: Eusko Jaurlaritzari zuzendu eta baimena eskatzea Bahía de Bizkaia Gas SL sozietatearen bazkide den aldetik, sozietatearen estatutuetan ezarritakoaren arabera, lehentasunez harpidetzeko eskubideaz baliatzeko, eta horren ondorioz, Repsol YPFk Bahía Bizkaia Gas SL sozietatean duen kapital sozialaren % 8,33 edota % 12,5erainoko partaidetzak erostea (RREEF-ek horri dagokionez bere eskubidea nola erabiltzen duenaren arabera), 10.375.000 edo 15.562.500 eurotan hurrenez hurren. Zenbateko horri 100.000/150.000 euro gehituko zaizkio baldin eta transakzioa urriaren 31 ondoren egiten bada, eta arestian esandakoaren arabera Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko urriaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko urriaren 26an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


