Euskadi.eus
  • 80/2011 DEKRETUA, apirilaren 19koa, «GEU BE» Behar Bereziak dituzten Familien Elkartea onura publikokotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

80/2011 DEKRETUA, apirilaren 19koa, «GEU BE» Behar Bereziak dituzten Familien Elkartea onura publikokotzat aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 2466
  • Xedapen-zk.: 80
  • Xedapen-data: 2011/04/19
  • Argitaratze-data: 2011/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, «GEU BE» Behar Bereziak dituzten Familien Elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egiten duen lanagatik.

Eskabidea egiten duen elkartea 2003ko martxoaren 14an eratu zen, eta Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariaren 2003ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren bidez inskribatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua dago, AS/B/10511/2003 erregistro-zenbakiarekin.

Elkarteak batik bat Durangaldeko herrietan garatzen ditu bere jarduerak.

Eratu zenetik, «GEU BE» Behar Bereziak dituzten Familien Elkarteak bere helburu nagusia lortzeko beharrezko diren jarduera guztiak burutzen ditu. Bere helburua adimen-desgaitasuna eta laguntza-behar orokorrak dituztenen bizi-kalitatea hobetzea da, horretarako bizi-kalitate adierazle hauek hartuaz: eskubideak, pertsonarteko harremanak, inklusio soziala, ongizate fisikoa, ongizate materiala, ongizate emozionala, garapen pertsonala eta autodeterminazio eskubidea.

Gizarteak, benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriaz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori beteaz, dagokion espedientea izapidetu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, «GEU BE» Behar Bereziak dituzten Familien Elkartea onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak elkarrekin proposaturik eta interesdunek emandako txostenak ikusirik, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko apirilaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2011 apirilaren 19an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua.

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik