Euskadi.eus
  • 56/2012 DEKRETUA, otsailaren 24koa, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen elkartea herri-onurakotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

56/2012 DEKRETUA, otsailaren 24koa, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen elkartea herri-onurakotzat aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2038
  • Xedapen-zk.: 56
  • Xedapen-data: 2012/04/24
  • Argitaratze-data: 2012/05/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez herri-onurakoa dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egin duen lanagatik.

Eskaera egin duen elkartea 1996an eratu zen, eta Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 1996ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez inskribatu zen. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago, AS/G/05860/1996 zenbakiarekin.

Elkarteak batik bat Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.

Eratu zenetik, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen elkarteak bere helburu nagusia lortzeko behar diren jarduerak egiten ditu. Hauxe du helburu nagusia: minbizia duten haurren egoera medikoa, psikologikoa eta asistentziazkoa hobetzen laguntzea.

Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

Aipatu 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu baten bidez aitortuko du elkartea onura publikokoa dela. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek (gaiaren arabera) eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betetzearren, beharrezko espedientea izapidetu da, zeini erantsi baitzaizkio sailak eta hala eskatu zaien erakundeek egindako txostenak.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Osasun eta Kontsumoko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko apirilaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko apirilaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LPEZ LVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARA GEMMA ARNZAZU ZABALETA ARETA.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik