Euskadi.eus
  • AGINDUA - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 5493
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/17
  • Argitaratze-data: 2008/10/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko 1. kapituluaren xedea Eusko Jaurlaritzak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, zerbitzu laguntzaileak osatzen dituzten entitateen Lanbide-orientazioko ekintzen garapenerako emango dituen laguntzak erregulatzea da, baita Lanbide-orientaziokoaz bestelako baliabideak erabili dituzten pertsonentzako preskripzio-sistema ezartzeko babesa ematea ere.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartu zen dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia-ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean, diru-laguntzak arautzeko behar diren xedapenak emango dira, eta egon daudenak gaurkotu edo aldatu egingo dira; orobat, bere garaian indarraldi mugagabekotzat jo ziren diru-laguntzak iragarriko dira.

Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuak (ondoren uztailaren 26ko 192/2005 Dekretuak aldatu du), indarraldi mugagabea du, eta Dekretuko 49.1 artikuluaren arabera, urtero, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren bitartez, eskabideak aurkezteko epea finkatuko da aipatutako dekretuko I. kapituluan aurreikusitako laguntzak lortu ahal izateko, aipatutako Kapituluko 5.1 artikuluaren d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako laguntzak izan ezik.

Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren 54.1 artikuluan agindutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan propio ezarritako aurrekontu-izendapenetatik edo aurrekontu-izaerako lege-mailako arauetatik aterako dira aipatutako helburua betetzeko behar diren diru-baliabideak.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen abenduaren 28ko 15/2007 Legea onartuta dagoenez gero, honako hau

Lehenengoa. Lanbide-orientazioko Zerbitzuetan lanbide-orientazioko ekintzak egiteko ematen dituen laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren I. kapituluan aurreikusitako aurtengo laguntzen eskabideak aurkezteko epea, aipatutako Kapituluko 5.1 artikuluaren d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako laguntzak izan ezik, hilabetekoa izango da agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena. Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko I. Kapituluaren helburua lortzeko, 327/2003 Dekretuko 5.1 artikuluko d) idatz-zatiko 2. puntuan aurreikusitako laguntzak izan ezik, guztira 4.758.372 euroko gehienezko kopurua bideratuko da 2008. urtean, honela banatuta: 3.330.852 euro 2008ko aurrekontu arruntekoak dira, eta 1.427.520 euro 2009ko ekitaldiko konpromiso-kreditu batekoak. Diru-laguntza hori, behar izanez gero, eguneratu egin daiteke, indarreko legediaren arabera aurrekontuetan aldaketak egitea onartzen bada. Aldaketa horiek gertatzen badira, diru-laguntza emateko Ebazpenaren aurretik egingo dira, eta gertaera Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen Ebazpen baten bidez emango da argitara.

Hirugarrena. Diru-laguntzak lortzeko eta emateko baldintzak abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuan aurreikusitakoak izango dira. Dekretu hori 192/2005 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, horrenbestez, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea ere badute Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) artikuluan eta 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 17a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik