Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko urriaren 13koa, Kultura sailburuarena, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako 2008ko diru-laguntzetara biltzeko dei egiten duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko urriaren 13koa, Kultura sailburuarena, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako 2008ko diru-laguntzetara biltzeko dei egiten duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 5845
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/13
  • Argitaratze-data: 2008/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Irailaren 30eko 164/2008 Dekretuak Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen du.

Aipatu dekretuaren 5. artikuluan adierazten denez, araututako diru-laguntzetara biltzeko deialdia urtean urteko ekitaldi ekonomikoan egin eta jakinaraziko da, Kultura sailburuaren agindu bidez. Deialdi honetan zehaztuko dira konbokaturiko diru-laguntzak finantzatzeko aurrekontuko zuzkidura, aurkeztutako programak edo jarduerak burutzeko epea, eskabideak aurkezteko tokia eta epea, entitate eskatzaile orok aurkeztu beharreko dokumentazioa, eta, azkenik, kasuan kasu esleitutako diru-laguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Irailaren 30eko 164/2008 Dekretuan xedatzen denarekin bat etorriz, agindu honetan zehaztuko dira kontu horiek guztiak, aipatutako arauan ezarritako diru-laguntzetarako deialdia 2008ko ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Horiek horrela,

Agindu honen xedea hauxe da: Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako 2008ko diru-laguntzetara biltzeko dei egitea. Diru-laguntza horiek emateko modua irailaren 30eko 164/2008 Dekretuak arautzen du.

  1. Agindu honek konbokaturiko 2008ko diru-laguntzei aurre egiteko hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000,00) euroko zenbatekoa erabiliko da.

  2. Irailaren 30eko 164/2008 Dekretuaren xedapen gehigarrietako lehenak dioenari jarraituz, izendatutako guztizko diru-zenbatekoa aldatu ahal izango da eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan izanda eta eskabideak ebatzi aurretik, Kultura Sailean beste egitarau batzuk egin ondoren ahitu gabe geratutako aurrekontuko diru erabilgarriaren arabera. Aipatutakoaren berri eman beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Kultura sailburuaren ebazpen baten bitartez.

Agindu honen babesean aurkeztuko diren programak edo jarduerak 2008ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira nahitaez.

Agindu honen babesean eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Aginduak ondorioak izan eta egun horretatik kontatzen hasita.

Eskabideak, I. eranskineko ereduari jarraituz beterikoak eta dokumentazio osagarriarekin batera, Zerbitzu zuzendariari zuzenduta aurkeztu behar dira. Aurkezteko tokiak honakoak dira: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Bizkaiko Lurralde Zerbitzua (Gran Vía 85, Bilbao) edo Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua (Andia kalea 13, Donostia-San Sebastián). Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (hemendik aurrera, AJL-APE) azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz.

  1. Aurretiazko argibideak:

    1. Entitateak diru-laguntza eskaera bat baino gehiago eginez gero, hari buruzko dokumentazioa eskabide bakar batekin baino ez da aurkeztu beharko.

      2.a), 2.c) eta 2.g) paragrafoetan eskatutako dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku baldin badago, ez da berriz ere aurkeztu behar, hala ezarrita baitago azaroaren 26ko 30/1992 AJL-APE Legearen 35.f artikuluan.

      Kasu honetan, entitatea ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak aitorpen bat egin behar du, non adieraziko baitu dokumentazio hori indarrean dagoela eta, baita ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu zen edo, hala badagokio, eman zen.

  2. Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

    1. Entitatearen eraketa-aktaren eta estatutuen fotokopia.

    2. Entitatea dagokion erregistro publikoan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri gaurkotua.

    3. Entitatea ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

    4. Eskabidea izenpetzen duen pertsona fisikoaren ordezkapena indarrean dagoela adierazten duen agiria. Egiaztatzea ahalordetze-eskrituraren fotokopiaren bidez egingo da edo, hala badagokio, eskumena duen organoak berariaz emandako egiaztagiriaren bidez.

    5. Kasuan kasu alderdi politikoa ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak izenpetutako ziurtagiria, non berak ordezkatzen duen alderdi politikoarekiko entitatearen mendekotasun organikoa egiaztatuko baitu bai eta fundazio zein elkarte eskatzailea diru-laguntzaren jasotzaile izendatuko duen ere.

    6. Entitatea ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak izenpetutako zinpeko aitorpena, non honako hau adieraziko baitu: alde batetik, eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentu ororen egiazkotasuna eta, bestetik, eskabidea egin duen egunean berak ordezkatzen duen entitateak ez duela zigor administratibo edo penalik diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

    7. Entitatearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia egiaztatzen duen txartelaren fotokopia.

    8. Entitatea zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak, kasuan kasu eskumena duen organoak emana. Gehienez, eskabidea aurkezten den baino hiru hilabete lehenagokoak izango dira. Dena den, jardunbideak edo prozedurak irauten duen bitartean eska dakizkiokeen beste ziurtagiri aurkeztu beharko ditu entitate eskatzaileak.

  3. Garatu nahi den programa edo jarduerari buruzko dokumentazioa:

    1. 2008an garatzekoa den programa zertan datzan adierazten duen memoria, ahalik eta xehatuena, zeinak, gutxienez, honako aspektu hauek zehaztu beharko baititu:

      1. Pentsamendu politikoaren eta sozialaren ikuspegitik zein kulturalarenetik programaren interesa (arrazoitu).

      2. Entitatearen ibilbidea, giza ezarpenaren maila eta hizkuntza politika (arrazoitu).

      3. Programaren onuradun-unibertsoa (arrazoitu).

      4. Programaren edo jardueraren lurralde-eragina (arrazoitu).

      5. Web orriaren ezaugarriak (baldin eta horrelakorik balego): xede-publikoa (berariaz zuzendutako pertsonak edo jende-taldeak zein kolektiboak), edukien egitura eta horien eguneratzea, zerbitzuak eta horien doakotasuna eta, azkenik, erabilitako hizkuntzak.

    2. Programaren edo jardueraren exekuzio-egutegia, posible bada, kronograma baten bitartez adierazita.

    3. Programaren edo jardueraren aurrekontu zehatza eta xehatua, zeinak, hala badagokio, programak edo jarduerak burutzeari zuzen eta estu loturiko funtzionamendu-gastuak bere baitan hartuko dituen eta eskaera egin duen entitatea ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak izenpetua.

      1. Aurrekontuak orekatua beharko du izan, hots, gastuak berdin diru-sarrerak, eta diru-sarreren atalean honako datu hauek zehaztu beharko dira:

      1.1. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila kanpoan utzita, xede berberaz diru-laguntza(k) eskatu zai(zki)en edo, hala badagokio, eskatu asmo zai(zki)en nazio mailako zein nazioarteko herri administrazioen edo entitate publiko zein pribatuen zerrenda zehatza.

      1.2. Aurreko paragrafoan aipaturiko herri administrazioei edo entitateei eskatutako diru-kopurua edo, besterik ezean, kasuan kasu jasotzea espero dena.

      1.3. Diru-laguntza guztien egoera (eskatzekoa, ebazpenaren zain, esleituta, ea.).

      1.4. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari eskatutako diru-kopurua.

      2. Eskabidea aurkezten den egunerako beste diru-laguntzarik eskatu ez bada edo hura aurkeztu ondoren beste diru-laguntzarik eskatzeko asmorik ez badago, hori horrela dela zinpeko aitorpen bidez adierazi beharko da. Aitorpena eskaera egiten duen entitatea ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak izenpetu beharko du.

    4. Aurkeztutako programa edo jarduera hobeto baloratu ahal izateko, eskaera egiten duen entitateak egokitzat jotzen duen nahi beste dokumentazio osagarri ere erantsi dezake.

      Dena dela, aurkeztutako programa edo jarduera(k) hobeto baloratze aldera, Zerbitzu Zuzendaritzak edo Balorazio batzordeak informazio eta dokumentazio osagarria eskatu ahal izango diete entitate eskatzaileei.

  4. Ordainketa egiteko dokumentazioa:

    1. Banku-erakundeak (banketxeak edo aurrezki-entitateak) emandako edo ziurtatutako dokumentua-edo, zeinek, gutxienez, honako datuak jasoko baititu:

      1. Banku-erakundearen izena.

      2. Banku-erakundearen helbidea.

      3. Kontuaren zenbakia (20 digitu).

      4. Kontuaren titularra.

      Aipaturiko dokumentua-edo segituan aipatzen den interneteko helbidean aurkitu daitekeen Datuen Alta/Doakion Interesatua inprimakiaz (egoki beteta eta bertan eskatzen den dokumentazioaz lagunduta) ordezkatu daiteke (http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/es/contenidos/autorizaciones/alta_terceros/es_7999/adjuntos/tercero_2.pdf).

Esleitutako diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko bi hilabeteko epea egongo da, diruz lagundutako programa edo jarduera bukatzen den egunetik kontatzen hasita. Edonola ere, 2009ko otsailaren 28a baino lehen zuritu beharko da.

Justifikazioak, II. eranskineko ereduari jarraituz eta dokumentazio osagarriarekin batera, Zerbitzu zuzendariari zuzenduta aurkeztu behar dira. Aurkezteko tokiak honakoak dira: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza (Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Bizkaiko Lurralde Zerbitzua (Kale Nagusia 85, Bilbao) edo Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua (Andia 13, Donostia-San Sebastián). Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 AJL-APE Legean ezarritako edozein bide erabiliz.

  1. Diruz lagundutako programa edo jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.

  2. Diruz lagundutako programa edo jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, entitate onuraduna ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak izenpetutako zinpeko aitorpen bidez.

    1. Aurrekontuak orekatua beharko du izan, hots, gastuak berdin diru-sarrerak, eta diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:

      1. Entitate onuradunaren behin betiko diru-ekarpena.

      2. Xede berberaz nazio mailako zein nazioarteko herri administrazioen edo entitate publiko zein pribatuen diru-ekarpenak.

      2.1. Diruz lagundutako programa edo jarduera burutzeko entitate onuradunak Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako laguntzarik edo diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da, entitate onuraduna ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak izenpetua.

      3. Kultura Sailak esleitutako diru-laguntza.

      4. Beharrezkoa izanez gero, aurrekontu-oreka lortze aldera, entitate onuradunak jarritako diru-kopuru osagarria, zeina entitate onuradunak metatutako defizit gisako zenbatekozat hartuko baita.

  3. Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta ordaindutako nomina oro edota sortarazitako gastuen faktura edo ordainagiri oro jasotzen dituen zerrenda ulergarria, III. eranskineko ereduari jarraituz osatua. Zerrendari honako hau erantsi beharko zaio: entitate onuraduna ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak izenpetutako zinpeko aitorpena, non, berariaz, adieraziko baita zerrendatuko gastuetariko bakoitza emandako diru-laguntzaren xedearekin bat datorrela.

    Salbuespen gisa, eskabide-orriarekin batera aurkeztutako hasierako gastu-aurrekontua 100.000,00 eurotik gorakoa izaten denean, diru-muga hori iritsi arterainoko gastuen zerrendaketa baino ez da aurkeztu beharko.

    Dena dela, entitate onuraduneak honako konpromisioa hartzen dute: exekutatutako gastuaren guztizko zenbateakoa estaltzeko gainontzeko gastuen zerrenda Zerbitzu Zuzendaritzaren esku uztekoa.

  4. Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta ordaindutako nominak edota sortarazitako gastuen faktura edo ordainagiriak, diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako gastu-aurrekontu osoaren pareko zenbatekoari dagozkionak. Kasuan kasuko hirugarren interesdunari egin beharreko ordainketa gauzatu dela egiaztatzen duen dokumentu edo agiriren bat fakturarekin zein ordainagiriarekin batera aurkeztea nahitaezko baldintza da.

    Eskuarki, gastu-justifikantetzat hartzen diren dokumentu edo agiriak nominak eta fakturak edo ordainagiriak dira. Horiek guztiek, baliozkoak izateko, enpresarioek eta profesionalek fakturak egin eta emateko beharra arautzen duen eta indarrean dagoen araudi fiskalak ezartzen dituen baldintza guztiak bete beharko dituzte.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuen kontura egiten den finantzazioak diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako gastu-aurrekontuaren % 50a gainditzen ez badu, ordaindutako nominak edota programa edo jardueraren exekuzioak sortarazitako gastuen egiaztagiriak ere aurkeztu beharra dagoen arren, horiek, salbuespen gisa, esleitutako diru-laguntzaren pareko zenbatekoari dagozkionak baino ez dira izan behar.

    Dena dela, diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako gastu-aurrekontuaren zenbateko osoari dagozkion gainontzeko gastuen egiaztagiriak Zerbitzu Zuzendaritzaren esku jarriko dituztelako konpromisoa beren gain hartzen dute entitate onuradunek. Betiere, zuzendaritza horrek hala eskatuz gero, eta emandako diru-laguntza justifikatzeko agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik harako hiru hilabeteko epearen barruan.

    Gastuen egiaztagiriak aurkezteko moduari dagokionez, jatorrizkoak besterik ez dira onartuko, edo besterik ezean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak edo dagokion Lurralde Historikoko Kulturako Lurralde Zerbitzuak konpultsatutako fotokopiak.

  5. Diruz lagundutako programa edo jarduera dela-eta sortutako material orotatik bina ale -hizkuntz bertsio guztietan eta euskarri fisiko, optiko nahiz magnetikoan-, zeinetan, aipamen baten bitartez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso dela adierazi beharko baita. Aipamena euskaraz egin beharko da edo, besterik ezean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan.

    Nolanahi ere, aipamena egiteko konpromiso hori ez dute bete beharko ez burututako programa edo jarduera aurkeztu ondoren diru-laguntzaren bat jasoko duten entitateek ez eta programa edo jarduera burutu ondoren diru-laguntzaren baten onuradunak direla adierazten duen jakinarazpen-idazkia jasoko dutenek ere.

    Aipaturiko ale horiek guztiak aurkeztu beharrean, entitate onuraduna ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak izenpetutako aitorpen baten bitartez ordezkatu ahal da, non entitate onuradunak 2008ko ekitaldian sortutako material oro (hizkuntz bertsio guztietan eta euskarri fisiko nahiz magnetikoan) bere egoitzan gordailuturik dagoela eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ikuskatu zein eskuratu nahi izanez gero, fundazioa bere esanetara jarriko dela adierazi beharko baita.

  6. Diru-laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa 2009. urtean egiten bada, aurreko dokumentazioaz gain, entitate onuraduna zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak, kasuan kasu eskumena duen organoak emana.

Lehenengoa. Diru-laguntzen arloari dagokionez agindu honetan biltzen ez diren alderdi guztietan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean ezartzen denari jarraituko zaio eta, bestalde, prozedurari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 AJL-APE Legea aplikatuko da.

Bigarrena. Honako agindu honen izapetza dela-eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzak eskuratuko dituen norberaren datuak fitxategi automatizatu batean sartuko ditu, ondoren erabili ahal izateko, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikok xedatutakoaren arabera.

Fitxategiko datuok ez zaizkio beste inori lagako eta fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak berak sustatutako diru-laguntzak kudeatzeko baino ez da erabiliko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusteko, zuzentzeko ezabatzeko edo kontra egiteko eskubideak erabili ahal izango dira. Horretarako, honako helbide honetara idazki bat bidali beharko da: Zerbitzu Zuzendaritza (fitxategiaren administrazio-organo arduraduna), Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote Kultura sailburuari hilabeteko epean, Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailari bi hilabeteko epean, Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 13a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

Entitatearen izena: ...

Denominación de la entidad

IFZ/NIF: .....................................................................................................................................................................................

Helbidea/Dirección: .........................................................................................................................................................................

Posta kodea / Código Postal: ....................Herria/Localidad:......................................Probintzia/Provincia: ...................................

Tel.: ............................... Eskukoa/Móvil: .....Faxa/Fax: .......................

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail): ................................................................................................................................

Web orrialdearen helbidea/Dirección de la página web: .........

ESKAERA EGITEN DUEN ENTITATEAREN LEGEZKO ORDEZKARIA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DEL/DE LA REPRESENTANTE LEGAL DE LA ENTIDAD SOLICITANTE

Izen-deiturak / Nombre y apellidos: ............................................................................... NAN/DNI ...........................................

Helbidea/Dirección: ...................................................................................................................................................................

Posta kodea / Código Postal: ...................Herria/Localidad:.......................................Probintzia/Provincia: ..........................

Tel.: ............................ Eskukoa/Móvil: :....Faxa/Fax: ...............

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail): ...........................................................................................................................

POSTA BITARTEZKO JAKINARAZPEN OFIZIALAK BIDALTZEKO DATUAK

DATOS PARA EL ENVÍO POR CORREO DE LAS NOTIFICACIONES OFICIALES

Helbidea/Dirección: ....................................................................................................................................................................

Posta kodea / Código Postal: ...................Herria/Localidad:.......................................Probintzia/Provincia: ..........................

HARREMAN-BIDEAK / CONTACTO

Izen-deiturak / Nombre y apellidos: ................................................................................. NAN/DNI::........................................

Tel.: ............................ Eskukoa/Móvil: :...............

Faxa/Fax: .....................................

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail): ....................................................................................................

ADMINISTRAZIO-PROZEDURAN ZEHAR ERABILTZEKO AUKERATUTAKO HIZKUNTZA

IDIOMA ELEGIDO PARA SU UTILIZACIÓN A LO LARGO DEL PROCEDIMIENTO ADMINISTRATIVO

Gaztelania/Castellano n Euskara/Euskera n Bietara/Bilingüe n

ORDAINKETAK EGITEKO DATUAK/DATOS PARA EL LIBRAMIENTO DE PAGOS

Banketxea edo aurrezki entitatea / Banco o entidad de ahorro: __ __ __ __

Agentzia/Agencia __ __ __ __

KD/DC __ __

Kontu zk. / N.º cuenta __ __ __ __ __ __ __ __ __ __

DIRU-LAGUNTZA JASO NAHIAN AURKEZTUTAKO PROGRAMAREN EDO JARDUERAREN DESKRIBAPEN LABURRA

BREVE DESCRIPCIÓN DEL PROGRAMA O ACTIVIDAD PRESENTADO PARA SER SUBVENCIONADO

....................................................................................................................................................................................,,,,.........

....................................................................................................................................................................................,,,,.........

....................................................................................................................................................................................,,,,.........

....................................................................................................................................................................................,,,,.........

....................................................................................................................................................................................,,,,.........

....................................................................................................................................................................................,,,,.........

....................................................................................................................................................................................,,,,.........

ADOSTASUNA/CONFORMIDAD

Inprimaki honetan adierazitako entitatearen legezko ordezkari naizen aldetik, eskabide-orri honetan emandako argibide eta datuak egiazkoak direla adierazten dut eta, orobat, Kultura Sailak 2008 urteko deialdian ezarri dituen baldintzen jakinaren gainean egonik, berauek zuzen betetzeko asmo sendoa adierazten dut. / En representación de la entidad indicada, certifico la veracidad de los datos expuestos en este impreso de solicitud. Asimismo y de conformidad con las condiciones establecidas en la presente convocatoria del Departamento de Cultura para el año 2008, declaro que las acepto y prometo cumplirlas en su totalidad.

Lekua eta data / Lugar y fecha Zigilua/Sello

..................................(e)n, 200(e)ko ...............................ren .........(a)n

En ......................................, a ...... de ............................... de 200.

Legezko ordezkariaren sinadura/Firma de la persona representante

KULTURA SAILEKO ZERBITZU ZUZENDARITZA

DIRECCIÓN DE SERVICIOS DEL DEPARTAMENTO DE CULTURA

Entitatearen izena: ... IFZ/NIF:........

Denominación de la entidad

Helbidea/Dirección: .....................................

Posta kodea / Código Postal: ......................Herria/Localidad:.......................................Probintzia/Provincia: ................................

Tel.: .......................................................Eskukoa/Móvil: ...Faxa/Fax: ..............................

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail): ....................................................................................................................................

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROGRAMA / PROGRAMA SUBVENCIONADO

Esp. zk./Exp. n.º: APF-200800/__ __ __ __

Diruz lagundutako objektua/Objeto subvencionado: ..........

LEGEZKO ORDEZKARIA/REPRESENTANTE LEGAL(1)

Izen-deiturak / Nombre y apellidos: .................................................................................... DNI/NAN:.............

Lekua eta data / Lugar y fecha Zigilua/Sello

..................................(e)n, 200(e)ko ...............................ren .........(a)n

En ......................................, a ...... de ............................... de 200.

Legezko ordezkariaren sinadura / Firma de la persona representante

OHARRA/OBSERVACIÓN

(1): Laguntza-eskabidea aurkezten denetik eta esleitutako diru-laguntza justifikatzen denera bitartean entitate onuradunaren legezko ordezkaria aldatuz gero, hori horrela dela ziurtatzen duen agiriren aurkeztu behar izateaz gain, entitate onuraduna legez ordezkatzeko baimena duen pertsona berriaren NANen fotokopia ere bidali beharko da / En el supuesto de que en el periodo transcurrido entre la fecha de presentación de la solicitud de subvención y la de justificación de la misma se hubiera producido un cambio en la representación legal de la entidad, deberá, además de acreditarse documentalmente dicha circunstancia, presentarse la fotocopia del DNI de la persona que ha pasado a ostentar la representación legal.

KULTURA SAILEKO ZERBITZU ZUZENDARITZA

DIRECCIÓN DE SERVICIOS DEL DEPARTAMENTO DE CULTURA

GASTUEN EGIAZTAGIRIEN ZERRENDA / LISTADO DE LOS DOCUMENTOS JUSTIFICATIVOS DE GASTO (1) eta/y (2)

A: Gastuaren egiaztagiriaren ondoz ondoko ordena zk. / N.º de orden correlativo del justificante de gasto (3).

B: Gastuaren egiaztagiri-mota / Tipo de justificante de gasto (4).

C: Gastuaren egiaztagiria identifikatzen duen zk. / N.º identificativo del justificante de gasto.

D: Gastuaren egiaztagiriaren data / Fecha del justificante de gasto.

E: Gastuaren egiaztagiriaren igorlea / Emisor(a) del justificante de gasto.

F: Gastuaren egiaztagiriaren kontzeptua eta, hala badagokio, kontzeptuaren azalpena eta xedea ere / Concepto del justificante de gasto y, si procediera, explicación y destino del mismo.

G: Gastuaren egiaztagiriaren zenbatekoa (hala badagokio, zergak sartuta) / Importe del justificante de gasto (si así correspondiera, impuestos incluidos).

A B C D E F G

GUZTIRA

OHARRAK/OBSERVACIONES

(1): Bete itzazu kasuan kasu dagozkion laukiak / Rellénense, las casillas que correspondan en cada caso.

(2): Lerro gehiago behar izanez gero, jarraitu beste orrialde batean/batzuetan honako eredu hau gidari harturik / En el supuesto de necesitar más líneas, continúe en otra(s) página(s) utilizando el presente modelo como guía.

(3): Jar ezazu aurkeztutako gastuen egiaztagirietako bakoitzari dagokion ondoz ondoko ordena-zk. / Ponga a cada uno de los documentos justificativos de gasto el correspondiente n.º de orden correlativo.

(4): 4.a. Nomina/Nómina.

4.b. Banketxeek zein aurrezki entitateek egindako ziurtagiri edo zorragatiko kargu-dokumentuak, zeinetan, finantza-erakundeek egindakoak izanik, faktura baten berariazko datuak agertu behar baitira, serie eta zenbakia izan ezik / Certificaciones o documentos de cargo por adeudamiento bancario que, expedidos por entidades financieras, contienen los datos propios de una factura, a excepción del número y serie.

4.c. Banketxeko zein aurrezki kutxako txekearen kopia / Copia de cheque bancario.

4.d. Faktura/Factura.

4.e. Autofaktura/Autofactura.

4.f. Kasuan kasu interesatuak izenpetutako Dirua jaso izanaren agiria / Recibí firmado por el/la tercero/a interesado/a.

4.g. Tiketa/Tique.

4.h. Esku-dirutan egindako ordainketa / Pago en mano.

4.i. Bestelakoak (zehaztu) / Otros (especificar).

4.e. Autofaktura/Autofactura.

4.f. Kasuan kasu interesatuak izenpetutako Dirua jaso izanaren agiria / Recibí firmado por el/la tercero/a interesado/a.

4.g. Tiketa/Tique.

4.h. Esku-dirutan egindako ordainketa / Pago en mano.

4.i. Bestelakoak (zehaztu) / Otros (especificar).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik