Euskadi.eus
  • ORDEN - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ORDEN

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6989
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/17
  • Argitaratze-data: 2008/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» delakoak aurkeztutako espedientea aztertu da, izan ere, estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko eta Patronatuaren osaerako zenbait aldaketa inskribatzeko eskatzen baita hartan, ondoko aurrekariak kontuan izanik,

Lehenengoa. 2008ko abuztuaren 13an, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean, «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren izenean aurkeztutako eskabide bat jaso zen, eta eskabide horri erantsita honakoak agertzen ziren: Fundazioaren patronatuko kideak kargutik kendu eta izendatzeari buruzko, organo horretako karguak izendatzeari buruzko eta estatutuak aldatzeari buruzko eta Patronatuko kide berriak, Fundazioko zuzendari espirituala eta Patronatuko berezko kideak, izendatzeari buruzko eskrituraren kopia baimendua, zeina, 2008-07-30ean, Luis Fernando de Zayas Arancibia jaunak eman baitzuen, hain justu ere «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl», fundazioaren izenean, Bilboko José Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean, horren protokolo-zenbakia: 2264. Eskritura publikoak honako agiriak jasotzen ditu:

  1. Espainiako Sociedad de San Vicente de Paúl Sozietatearen Bilboko Kontseilu Partikularrak, 2008-07-02n, egindako batzarraren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan jasotzen da, 2008-07-04an eman zela, aipatu kontseiluko idazkariaren eskutik, betiere lehendakariaren onespenarekin. Edukiari dagokionez, ziurtagirian azaltzen denez, batzar hartan, besteak beste, erabaki zen «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» delakoaren Patronatuko izendatzea honakook: Luis Fernando de Zayas Arancibia, Federico del Moral Rodríguez, José Antonio Urraburu Eguiguren, Enrique Mota Jaureguizar eta Francisco Javier Arriola Arana.

  2. 2008-07-08an, «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren Patronatuak egindako batzarraren akta-ziurtagiria, 2008-07-10ean José Antonio Urraburu Eguiguren idazkariak emana, zehazki, lehendakariaren onespenarekin. Batzar horretan honako erabakiak hartu ziren:

    Luis Fernando de Zayas Arancibia Patronatuko lehendakari izendatzea, Federico del Moral Rodríguez lehendakariorde, Enrique Mota Jaureguizar Tesorero diruzain, eta José Antonio Urraburu Eguiguren idazkari. Bestalde, jaso egiten da ezen, Francisco Javier Arriola Arana Patronatuko bokala dela.

    Ziurtagirian jasotzen da ezen, izendatuok batzarrean zirela, onartu egin zutela Patronatuko kide izendatzea eta bai karguak eurenganatzea ere.

    Fundazioaren estatutuak aldatzea, ziurtagirian bertan jasotzen den idazketarekin.

  3. Espainiako Sociedad de San Vicente de Paúl Sozietatearen Bilboko Kontseilu Partikularrak, 2008-07-10ean, egindako batzarraren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan jasotzen da, 2008-07-10ean eman zela, aipatu kontseiluko idazkariaren eskutik, betiere lehendakariaren onespenarekin. Edukiari dagokionez, ziurtagirian adierazten denez, aipatutako bileran erabaki hauek hartu ziren:

    «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren Patronatuko kide izendatzea ondoko lagunak: José María Ubierna Larrínaga, Carlos Aróstegui Gómez, Javier Fontán Gamarra, Alfonso Eguidazu Buerba, eta Manuel Estarta Gómez.

    Fundazioko zuzendari espiritual izendatzea Jesús Bonilla Ariza.

    Ziurtagirian honakoa ere jasotzen da: Espainiako Sociedad de San Vicente de Paúl Sozietatearen Bilboko Kontseilu Partikularreko lehendakaria da Federico del Moral Rodríguez.

    Diligentzia-bidez, eskrituran ondoko onarpenak jasotzen dira:

    «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren Patronatuko kide denez, Manuel Estarta Gómez-ena.

    «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren Patronatuko berezko kide eta zuzendari espiritual denez, Jesús Bonilla Ariza-rena.

    «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren Patronatuko kide denez, Javier Fontán Gamarrarena.

    «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren Patronatuko kide denez, Alfonso Eguidazu Buerba-rena.

    «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren Patronatuko kide denez, Federico del Moral Rodríguez-ena.

    «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren Patronatuko kide denez, Carlos Aróstegui Gómez-ena.

    «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren Patronatuko kide denez, José María Ubierna Larrínagarena.

    Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

    OINARRI JURIDIKOAK

    Lehenengoa. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio espedientea agindu baten bidez erabakitzea. Hala dago aginduta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan ere.

    Bigarrena. Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.

    Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak.

    Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua

Lehenengoa. 2008-07-04an, lehendakariaren onespenaz, Espainiako Sociedad de San Vicente de Paúl Sozietatearen Bilboko Kontseilu Partikularreko idazkariak emandako ziurtagiriarekin, hau da, kontseilu horrek 2008-07-02an egindako buruzkoarekin bat etorriaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, zehazki, «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» delakoari irekitako erregistro-orrian inskribatzen dira ondokoen izendapenak, Fundazioaren Patronatuko kide direnez inskribatu ere: Luis Fernando de Zayas Arancibia, Federico del Moral Rodríguez, José Antonio Urraburu Eguiguren, Enrique Mota Jaureguizar eta Francisco Javier Arriola Arana. 2008-07-30ean, Luis Fernando de Zayas Arancibiak emandako eskrituran agertzen da gorago aipatu ziurtagiria, hain justu ere Bilboko José Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean emandako eskrituran; protokolo-zenbakia: 2264.

Bigarrena. 2008-07-08an, «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren Patronatuak egindako batzarraren gainean, José Antonio Urraburu Eguiguren Pratonatuiko idazkariak, 2008-07-10ean eta lehendakariaren onespenaz, emandako ziurtagiriarekin bat etorriaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, zehazki, «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» delakoari irekitako erregistro-orrian inskribatzen dira ondokoen izendapenak: Luis Fernando de Zayas Arancibia Patronatuko lehendakari legez, Federico del Moral Rodríguez lehendakariorde legez, Enrique Mota Jaureguizar diruzain legez eta José Antonio Urraburu Eguiguren idazkari legez. 2008-07-30ean, Luis Fernando de Zayas Arancibiak emandako eskrituran agertzen da gorago aipatu ziurtagiria, hain justu ere Bilboko José Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean emandako eskrituran; protokolo-zenbakia: 2264

Hirugarrena. 2008-07-08an, «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» fundazioaren Patronatuak egindako batzarraren gainean, José Antonio Urraburu Eguiguren Pratonatuko idazkariak, 2008-07-10ean eta lehendakariaren onespenaz, emandako ziurtagiriarekin bat etorriaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, zehazki, «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» delakoari irekitako erregistro-orrian inskribatu eta onartu egiten da Fundazioaren Estatutuen aldaketa. 2008-07-30ean, Luis Fernando de Zayas Arancibiak emandako eskrituran agertzen da gorago aipatu ziurtagiria, hain justu ere Bilboko José Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean emandako eskrituran; protokolo-zenbakia: 2264

Laugarrena. 2008-07-10ean, Espainiako Sociedad de San Vicente de Paúl Sozietatearen Bilboko Kontseiluak egindako batzarraren gainean, kontseilu horretako idazkariak, 2008-07-10ean eta lehendakariaren onespenaz, emandako ziurtagiriarekin bat etorriaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, zehazki, «Fundación Católica de Escuelas y Patronato de Obreros de San Vicente de Paúl» delakoari irekitako erregistro-orrian inskribatu beherago zehaztutakoa. 2008-07-30ean, Luis Fernando de Zayas Arancibiak emandako eskrituran agertzen da gorago aipatu ziurtagiria, hain justu ere Bilboko José Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean emandako eskrituran; protokolo-zenbakia: 2264.

José María Ubierna Larrínaga, Carlos Aróstegui Gómez, Javier Fontán Gamarra, Alfonso Eguidazu Buerba, eta Manuel Estarta Gómez Fundazioaren Patronatuko kide izendatzea.

Jesús Bonilla Ariza Fundazioko zuzendari espirituala Fundazioaren Patronatuko berezko kide izendatzea.

Federico del Moral Rodríguez, Espainiako Sociedad de San Vicente de Paúl Sozietatearen Bilboko Kontseilu Partikularreko lehendakaria, Fundazioaren patronatuko berezko kide izendatzea.

Inskripzio horren eta aurreko beste batzuen arabera, honela dago osatuta Patronatua:

Kargua Izena

Lehendakaria: Luis Fernando de Zayas Arancibia

Lehendakariordea: Federico del Moral Rodríguez, Espainiako Sociedad de San Vicente de Paúl Sozietatearen Bilboko Kontseilu Partikularreko lehendakaria.

Diruzaina: Enrique Mota Jaureguizar

Idazkaria: José Antonio Urraburu Eguiguren

Bokalak: Francisco Javier Arriola Arana

José María Ubierna Larrínaga

Carlos Aróstegui Gómez

Javier Fontán Gamarra

Alfonso Eguidazu Buerba

Manuel Estarta Gómez

Jesús Bonilla Ariza, Fundazioko zuzendari espirituala.

Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 17a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik