- AGINDUA, 2008ko abenduaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko abenduaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 244
- Hurrenkera-zk.: 7084
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/10
- Argitaratze-data: 2008/12/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Kultura Sailaren artxibo alorreko politikaren helburuetako bat da artxibo-funts pribatuak antola daitezen sustatzea, horrela ondare dokumental hori egokiro kontserbatu eta kontsulta eta zabaltze bidean jartzeko.
Horretarako, duela urte batzuetatik hona dirulaguntzak arautzen dituen agindu hau argitaratu ohi da; eta orain arte emaitza positiboak eman dituenez, komenigarritzat jo dugu deialdiari eustea. Horrezaz gain, 2009ko ekitaldirako egokitzat jo da argitalpena aurreratzea, eta horregatik aurretiaz izapidetzeko arauei lotua egongo da.
Aginduaren filosofia lankidetzan datza, aldeen elkarrekiko errespetuan eta bakoitzaren erantzukinean: lankidetza, alde batetik, Euskadiko Ondare Dokumentalaren politikaren ardura duen Kultura Sailaren aldetik, eta bestetik, publikoa ez den Euskadiko ondare dokumentalaren titularren aldetik (artxibo-funtsak, agiri-bildumak eta agiri bereziak). Filosofia hori espresuki jasotzen du Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legeak.
Euskal Kultura Ondarearen Legeak hainbat muga ezartzen dizkie, ordea, ondasun horien titularrei. Bistan da, horrenbestez, Administrazioak ahalegina egin behar duela muga horien trukean halako erraztasun edo ordainak emateko, gero Legeak xedatzen dituen arauak betetzeko exijituko badu. Alde bi horien arteko lankidetza eta onbideak ziurtatuko du denon gogoan dagoena benetan konplitzea, alegia: lankidetza-bide sendoak zabaltzea arian-arian ondare dokumentalaren zati hau sare eta informazio-gune publikoetan sartzea, ondasun horien titularren eskubideak inola ere urratu gabe, Legeak berak jaso eta aldezten duen bezala.
Hori lortzeko asmotan, artxibo funtsen jabeek proposatutako programetan oinarrituta lankidetza lortu nahi da. Honi lotuta, hauxe ulertuko da Artxibo Egitarautzat: urtebetean zein denbora-tarte laburragoan, dokumentu edo artxiboei buruz lan jakin bat egiteko proposamena eginez, dirulaguntza eskabidea eragiten duen proiektua, alegia.
Horrenbestez,
Agindu honen xedea hau da: publikoak izan gabe, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuetan, artxibo funtsetan zein agiri bildumetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea, beti ere, helburua hauetakoren bat izanik:
Agirien kontserbazioa hobetzea.
Agiri multzoak antolatzea eta artxiboen tratamendua hobetzea.
Informazioa zabaltzea, Badator Zerbitzua erabiliz.
Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 56., 57. eta 58. artikuluetan dauden definizioak erabiliko dira artxiboetako dokumentu, artxibo funts eta agiri bilduma kontzeptuak zehazterakoan.
Agindu honetan ezarritako helburua betetzeko, berrehun mila (200.000) euroko diru kopurua erabiliko da, eta EAEko 2009ko Aurrekontu Orokorretan horretarako berariaz ezarrita dagoen diru-ataletik aterako da. Aipaturiko zenbatekoa gehitu ahalko da Agindu honetako Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzak jaso ditzaketenak, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuen, artxibo funtsen zein agiri bildumen jabe izanik, publikoak ez diren pertsona fisiko eta juridikoak izango dira, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Dirulaguntzak onartzeko eta, hala badagokio, onuradunei ordaintzeko, ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere Erakunde Autonomiadunek emandako antzeko dirulaguntzaren bat dela-eta, oraindik itzulketa edo zigor prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura horri amaiera ematea.
Agindu honetan araututako laguntzen deialdira ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jasotako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zigortutakoak ere.
Dirulaguntzek onuradunak aurkeztutako egitarau bakoitzari dagokionez, onartutako burutze aurrekontuaren % 70a hartuko dute gehienez ere (zergak kenduta), egitarau bakoitzean diru-atal jakinetara zuzen daitekeelarik dirulaguntza.
Egitarau bakoitzari gehienez jota eman dakiokeen diru-kopurua ez da inola ere 28.000 eurokoa baino handiagoa izango.
Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak erakunde publiko zein pribatuek helburu berberaz emandako beste laguntza batzuekin bateragarriak izango dira, beti ere guztira jasotako diru-kopuruak aurrekontu osoa gainditzen ez badu. Horrela gertatuz gero, eman beharreko dirulaguntzatik kendu egingo da dagokion kopurua, lagundutako egitarauaren kostu osoari dagokion gehienezko kopurura egokitu arte.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetako diru-laguntzak.
Deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jasotzeko egin beharreko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sailean aurkeztuko dira behar bezala osaturik, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eskainitako bideetako edozein erabiliz, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan (EHAA, 102. zk., 2008ko maiatzaren 30ekoa) eskainitako bideetako edozein erabiliz. Horrekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
Burutzekoa den egitarau bakoitza azaltzeko txostena.
Diruz lagunduko den egitarau bakoitzaren aurrekontua.
Zerga kontuak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.
Ordainketa burutu ahal izateko dokumentazioa edo «datuen alta / hirugarren interesatua» inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: «datuen alta / hirugarren interesatua» fitxa, Agindu honen I. eranskinaren ereduari jarraituz.
Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, artikulu honen 1. zenbakiko b), c), d) eta e) puntuetan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:
Eskabidea egin duen erakundeari buruzko argibideak erakutsiko dituen dokumentazioa. Horretarako, eraketa agiriaren kopia edo, hala badagokio, estatutuen arauak eta, hala badagokio, dagozkion erregistroetan izena emanda dagoela erakusten duen egiaztagiria.
Pertsona juridikoaren izenean jardunez, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANaren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.
Aurreko zenbakietan adierazitako dokumentazioaz gainera, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarau bakoitzerako eskatutako dirulaguntzen zerrenda ere aurkeztu beharko da, erakunde publiko zein pribatuaren izena eta dirulaguntza-eskabideen egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak eta diru-kopuruak). Horrelakorik egon ezean, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik eskatu ez dela egiaztatzeko jakinarazpena.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eskabidea eta gainerako dokumentazioa aztertuko ditu eta aurkeztutako dokumentazioa osatu gabea dela edo akatsak dituela ikusiz gero, horren berri emango dio eskabidea egin duenari eta hamar eguneko epea emango dio dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko. Hori egin ezik, interesatuak atzera egin duela joko da, horren berri jasoko duen ebazpen baten bidez.
Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta balioesteko, epaimahai kalifikatzailea eratuko da. Hauek izango dira kideak:
Kultura Ondarearen zuzendaria edo berak izendatutako norbait. Batzordeko lehendakari izango da eta kalitate botoa izango du, bere botoarekin berdinketak desegiteko.
Kultura Ondareko Zuzendaritzako Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko (Irargi) bi teknikari, Kultura Ondareko zuzendariak izendatuak. Horietako bat batzordeko idazkari izango da.
Diru-laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira. Horretarako, eskabideak 10. artikuluan finkatutako irizpideen arabera puntuatu eta ordenatuko dira. Ondoren, diru-laguntzak esleituko dira, puntu gehien duen eskabidetik hasi eta 2. artikuluan ezarritako aurrekontu-kreditua amaitu arte edo, xedapen gehigarriaren arabera kopuru hori eguneratzen bada, kopuru berri hori amaitu arte.
Eskabideak baloratzeko eta hautaketa egiteko ezarritako irizpideak kontuan hartuta, epaimahaiak ebazpen-proposamena egin eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igorriko dio.
Ebazpen-proposamena egiteko eta diru-laguntzen zenbatekoa finkatzeko, epaimahai kalifikatzaileak irizpide hauek izango ditu kontuan:
Egitarau bakoitzaren sendotasun zientifikoa
(% 40).
Egitarau bakoitza epe luzerako jarduera baten osagai izatea, bai aurretiaz egindakoari jarraipena emateko, bai egitarau horrekin proiektuari hasiera emateko (% 20).
Artxiboa osatzen duen material dokumentalaren berri emateko borondatea (% 20).
Euskarari dagokionez, egitarauaren barruan estandar deskribatzaileak edo interes artxibistikoa izan dezaketen beste osagai batzuk egotea (% 15).
Egitarau bakoitzaren errentagarritasun zientifikorik hoberena bermatzeko beste edozein osagai (% 5).
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari dagokio, osatutako ebazpen-proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea. Ebazpenak hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaizkie, banan-banan, interesatuei, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.
Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Artikulu honetako lehenengo paragrafoan adierazitako epea amaitu eta inolako jakinarazpenik jaso ez badute, interesatuek beren eskabidea errefusatutzat jo dezakete Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.
Ordainketa honela egingo da:
Egitarauari emandako diru-laguntzaren % 75a, diru-laguntza onartzeko 15.a) artikuluan zehazten den epea bukatu eta hurrengo hilabetean.
Gainerako % 25era artekoa, hurrengo artikuluan ezarritako dokumentazioa jaso eta egiaztatu ondoren, bertan erakutsitakoaren arabera.
Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jaso dituztenek, diruz lagundutako jarduerak bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan eta, betiere, 2010eko otsailaren 1a baino lehenago, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
Diruz lagunduta burutu den egitarau bakoitzari buruzko txosten zehatza.
Diruz lagundutako egitarau bakoitza burutzean izandako gastuei dagozkien egiaztagiriak, jatorrizko fakturak zein fotokopia konpultsatuak, eta sarreren eta gastuen balantzea.
Diruz lagundutako egitaraua edo proiektua burutzerakoan sortutako material zientifikoak (inbentarioak, datu-baseak etab.), halakorik baldin badago behintzat.
Eskabidea aurkezteko momentuan hartuko zutenik jakin ez edo adierazi gabe geratu eta ondoren xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da.
Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoak doitzeko.
Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek bete behar dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, pertsona/entitate onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.
Jasotako diru-laguntzaren ondorioz burutzen diren jardueretan, Kultura Sailaren babesa berariaz aipatzea.
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.
4/2005 Legean, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, xedatutakoa betetzea bermatu.
Hauek izango dira ez betetzeak:
Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.
Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.
Diruz lagundutako egitasmoa aldatzea Kultura Ondarearen Zuzendaritzak aurretik baimenik eman gabe.
Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).
Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.
Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera.
Bigarren artikuluan jaso diren zenbatekoak aldatu egin ahal izango dira, eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Kultura Sailean laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratutako diruaren arabera, betiere dirulaguntzak ebatzi baino lehen.
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kultura sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Diru-laguntza hauek eman ahal izateko, nahitaezko baldintza da horretarako kreditu nahikoa eta egokia egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko Aurrekontu Orokorretan, hori xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapideak arautzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduak.
Laugarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraituz, Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak fitxategi automatizatu batean sartuko ditu datu pertsonalak.
Fitxategi horretan bildutako datuak ezin izango zaizkie hirugarren batzuei laga; gainera, fitxategiaren erabilera Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatutako laguntzen kudeaketara mugatuta dago.
Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta aurkakotasun eskubideak erabil ditzakete eskatzaileek; horretarako, idazki bat bidali beharko diote fitxategiaren ardura duen Kultura Ondarearen Zuzendaritzari.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 10a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.
IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)..............................................
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos .....................................................
HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN.
Kalea, zk., solairua
Calle, n.º, piso......................................................................................................................................................................................
Herria/Localidad...................................................................................................................................................................................
Lurraldea/Provincia...............................................................................................................................................................................
Udal kodea / Código de población........................................................................................................................................................
Posta-kodea / Código postal..................................................................................................................................................................
BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia/Agencia. n n n n
KD/DC n n
Kontu zk. / N.º cuenta n n n n n n n n n n n
Jabea/Titular.........................................................................................................................................................................................
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sailaren onespena
º B.º departamento
Kontabilitatearen onespena
º B.º contabilidad
Sinadura eta zigilua
Sello y firma Sinadura eta zigilua
Sello y firma Baimenduriko sinadura
Firma autoriziada Baimenduriko sinadura
Firma autoriziada
(*) Eusko Jaurlaritzatik dirulaguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena / Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.
(2) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa / A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.
OHARRA:
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan jarri dituzun datu pertsonalak, Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.
Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabiliko du, bakarrik, berak sustatutako dirulaguntzak kudeatzeko.
Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
NOTA:
La Dirección de Patrimonio Cultural del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este anexo van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.
El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceros, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Patrimonio Cultural responsable de dicho fichero, c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.


