Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko abenduaren 9koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Giza Eskubideen 'Rene Cassin' sariaren epaimahaia eta ebazpena jakinarazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko abenduaren 9koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Giza Eskubideen "Rene Cassin" sariaren epaimahaia eta ebazpena jakinarazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 603
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/09
  • Argitaratze-data: 2010/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2009ko irailaren 16ko Aginduz (2009ko irailaren 30eko EHAA, 188. zenbakia), Giza Eskubideen «Rene Cassin» saria deitu eta arautu zen.

Deialdi honen xedea jendaurrean beren ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza eman duten pertsonak, entitateak edo gizataldeak jendaurrean aitortzea eta saritzea da.

Sariaren izena Rene Cassin gogoan dugula pentsatu da. Rene Cassin Baionan jaio zen, 1887ko urriaren 5ean. I. Mundu Gerrako zorigaiztoko esperientziak eragin nabarmena izan zuen berarengan eta borrokan ibilitakoen eta gerrako biktimen defendatzaile porrokatua izan zen. Horiek horrela, 1948an, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen eta, 1950ean, funtsezko papera jokatu zuen Giza Eskubideen Europako Ituna prestatzeko lanetan. Bakearen Nobel Saria eman zioten 1968an, giza eskubideen alde egindako lan ikaragarriagatik. Saria, Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Erakundea eratzeko erabili zuen.

Beraz, 2009ko irailaren 16ko Agindu horren 6.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, saria zein pertsonak merezi duen erabakitzeko, kalifikaziorako epaimahaia eratuko da, eta bertan, giza eskubideekin zerikusia duten ospe handiko pertsona ezagunek hartuko dute parte; halaber, epaimahaia aginduz izendatuko da eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburua izango du epaimahaiburu. Sariaren ebazpenarekin batera jakinaraziko da Epaimahaiaren osaera.

Horrez gain, eta agindu horretako 8. artikuluan ezarritakoa betez, epaimahaiak saria emateko proposamen arrazoitua aurkeztuko du, bere jakindurian eta adimenean oinarrituta. Horretarako, kontuan hartuko dira deialdiko esleipen-irizpideak nahiz saritutako pertsonek edo taldeek duten garrantzia eta ibilbidea.

Horren ondorioz, honako hau

Honako hauek izango dira Giza Eskubideen «Rene Cassin» Sariaren epaimahaikideak:

Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua den aldetik epaimahaiburu legetxe jardungo duena.

Inés Ibañez de Maeztu Izaguirre andrea, epaimahaiaren idazkari gisa, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Baliabideen zuzendaria den aldetik.

José Manuel Finez Ratón jauna.

Natividad Rodríguez Lajo andrea.

Joseba Arregui Aramburu jauna.

Victoria Cinto Lapuente andrea.

Juan Luis Ibarra Robles jauna.

Concepción Escobar Hernandez andrea.

2009ko azaroaren 30ean, Giza Eskubideen «Rene Cassin» Sariaren epaimahaiak bilera egin du, eta beharrezko eztabaida egin ondoren, erabaki du Giza Eskubideen «Rene Cassin» 2009ko Saria Marcos Anari (Fernando Macarro Castillo) ematea, izan ere, espainiarren gogaidetasun eta adiskidantzaren ikur bizia baita. Ziega frankistetatik ateratzerakoan berak izan zuen jarrera, bakearen eta elkarrizketaren alde eginaz, eta mendeku nahiak saihestuz, gizatasunaren erakusgarri dira, justiziaren eta elkarbizitzaren egitasmorako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 9a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik