Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 8koa, Kulturako sailburuarena, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko dirulaguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak, emateko deialdia egiten duena eta horretarako araubidea finkatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 8koa, Kulturako sailburuarena, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko dirulaguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak, emateko deialdia egiten duena eta horretarako araubidea finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 565
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/08
  • Argitaratze-data: 2010/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bestelako Xedapenak

KULTURA SAILA

565

AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 8koa, Kulturako sailburuarena, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko dirulaguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak, emateko deialdia egiten duena eta horretarako araubidea finkatzen duena.

Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 106. artikuluak dio Euskal Autonomia Erkidegoko eta Lurralde Historikoetako herri-administrazioek nahitaez bideratu behar dutela beren eskumeneko lan publikoen aurrekontuaren ehuneko bata, gutxienez, legeak berak aurreikusten dituen helburuetarako.

Artikulu hori garatuz, Eusko Jaurlaritzak uztailaren 28ko 204/1998 Dekretua eman zuen, aurrekontu-erreserba horren arau erregulatzaileak onartzen dituena. Bertan aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagokionez, erreserba hori, zatika edo osorik, Kultura Sailak aurrekontu-erreserba horrek dituen helburuak benetan gauzatzeari begira bideratutako diru-atal bihurtzea.

Kulturako sailburuaren 1999ko otsailaren 19ko Aginduak, halaber, aurrekontu-funtsak euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu, zabaldu eta sustatzeko inbertsio-lanetan nola aplikatu arautzeko irizpideak eman zituen.

Aipatutako aurrekontu-erreserbatik datozen kopuruak zuzen bideratzeko eta behar bezala erabiltzeko xedez, agindu honek 2010eko urtearen deialdia egitea du helburu, bai eta eskabideak egiteko baldintzak eta modua arautzea ere, eta horiek ebazteko prozedura, jomuga horretarako izendatu den diru-kopuruaren kargura, «ehuneko bat kulturala» deritzonaren kontura alegia.

Horregatik, honako hau

Agindu honen helburua da euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko dirulaguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak, emateko deialdia egitea, eta horretarako araubidea finkatzea.

  1. Aurreko artikuluan aurreikusitako helburuari begira bideratuko den diru-kopurua bi milioi zazpiehun eta hirurogei mila (2.760.000) euro da, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2010erako 2012-2012 urteetarako berariaz jarritako partidaren kontutik datozenak.

    Agindu honen babesean ematen diren laguntzak finantzatzeko diru-zenbatekoak honela banatuko dira: a) bi milioi bostehun eta hamar mila (2.510.000) euro, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko lanak ordaintzeko; eta b) berrehun eta berrogeita hamar (250.000) euro, euskal kultura-ondareari eragiten dion hirigintza-plangintza sortu eta aldatzeko.

    Horrez gainera, artikulu honetan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da, eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa kontutan harturik, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan beste laguntza-egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak ahitu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa dirulaguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Gorabehera hori Euskal Herriko Agintaritzaren argitaratuko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez.

  2. Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako, eskakizunak betetzen ez dituztelako edo aurkeztutako proiektuen kalitatea eskasa delako, bi modalitateetan ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, Balorazio Batzordeak beste modalitaterako dirulaguntzaren zenbatekoa handitzea proposa dezake, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago.

  1. Diruz lagundutako proiektuek 2010eko urtealdian hasi behar dute edota dagoeneko hasiak egon, eta, gainera, honako amaiera-data eduki beranduenez:

    2010ean gauzatzeko proiektuak: 2010eko abenduaren 31 baino lehen.

    2010-2011n gauzatzeko proiektuak: 2011ko abenduaren 31 baino lehen.

    2010-2012an gauzatzeko proiektuak: 2012ko abenduaren 31 baino lehen.

  2. Behin dirulaguntza emanda proiektua gauzatzeko epea ezartzen denean, epe hori luzatu egin ahalko da Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Horretarako, erakunde interesdunak luzapena eskatu beharko du, hasieran emandako epea amaitu baino lehen. Eskabidearekin batera, luzapenerako arrazoiak justifikatzeko idatzi bat aurkeztuko du, baita nahi duen epearen proposamena ere. Nolanahi ere, epe berri horren muga 2012ko abenduaren 31 izango da.

Agindu honen bidez ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste batzuekin baldin eta helburu berberarekin jasotzen diren guztien batuketan gain-finantzaketarik gertatzen ez bada dagozkien aurrekontuaren gainean. Hori gertatzen bada, deialdi honen bitartez emandako laguntza doitu egingo da, hain zuzen soberakinari dagokion neurrian.

  1. Agindu honen babesean dirulaguntzak jasotzeko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio, II. eranskinean jasotako ereduari jarraituz, eta bertan eskatutako dokumentazioarekin batera, helbide honetara bidali: Kultura Ondarearen Zuzendaritza (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edota Eusko Jaurlaritzaren Kultura Lurralde Zerbitzuak (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao; eta Andia kalea 13, 20004 Donostia-San Sebastián). Eskabideak zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan horretarako ezartzen den edozein prozeduraren bidez egin ahal izango dira.

    I. eranskinean adierazten den bezala, erakundeari edo pertsonari buruzko datuak ez ezik honako agiriak ere aurkeztu beharko dira:

    1. Jarduera edo proiektuaren gaineko txosten zehatza, lagundutako jarduera hori gauzatzeko gehienezko epeak berariaz jasoko dituena. Epeak ez dira 2012ko abenduaren 31tik gorakoak izango.

    2. Hala badagokio, proiektuaz arduratzen del taldearen curriculum vitae.

    3. Proiektuaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua, II. eranskineko ereduari jarraituz.

    4. Helburu berbera betetzeko eskatutako beste dirulaguntzen zerrenda. Bat ere ez bada eskatu, horixe adierazten duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.

    5. Ordainketak agintzeko agiriak, III. eta IV. eranskinetako ereduak erabilita.

    6. Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izanez gero, zerga guztiak ordainduta dituztela frogatzen duen agiria.

    7. Legez kanpoko laguntza bateraezinik jaso ez izana egiaztatzen duen agiria, V. eranskineko eredua erabilita.

      1. Eskabideen izaera eta edukia kontuan hartuta, honako hauek ere erantsiko dira:

        Azken bost urteotan etendako higiezinaren erabilera bereizgarriari berriz ekitea helburu duten proiektuen kasuan, gorabehera horren berri ematen duen zinpeko adierazpena, bai eta eraikinaren azken bost urteotako ur eta argiaren ordainagiriak ere.

        Higiezinetan egiten diren lanetan eta monumentu-multzo baten lotekako banaketa errespetatzen duten jardueren kasuan, diruz lagunduko diren jardueren proiektu teknikoak, lizentziak eta baimenak (edo horien eskabideak, nahiz eta gero, behin emanez gero, aurkezteko obligazioa izan, dirulaguntzaren justifikazio moduan).

        Industria- eta landa-ondarearen berrerabilpena eta balioestea justifikatuko duen proiektu teknikoa edo txosten zehatza.

        Ondare arkeologikoaren lurrak edo haren ingurunekoak eskuratzeko aukera egiaztatzen duten kontratu, aurrekontratu edo dokumentuak.

        Eta, oro har, eskatutako dirulaguntza bermatzeko edo argitzeko edo baloratzeko baliagarri iritzitako beste edozein dokumentu.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak.

  1. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eskaera epe barruan eta eskatutako moduan egin dela egiaztatuko du, baita eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu dela ere.

  2. Eskabideak (eta dokumentazio osagarriak) agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, akatsok zuzentzeko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak interesdunari. Horretarako, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluaren arabera, hamar eguneko epea emango dio, eta ohartaraziko dio eskatutakoa ez egiteak eskabideari uko egitea ekarriko duela eta jarduketak artxibatu egingo direla. Uko-egite hori ebazpen baten bidez gauzatuko da, lehen aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako moduan.

  1. Dirulaguntzaren helburu diren jarduerak baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean xedatutakoa errespetatuz), aurkezteko epea amaituta eta eskaerak onartu diren ala ez erabaki ondoren. Batzorde horrek, ezarritako irizpideak kontuan hartuta, dagokion ebazpen-proposamena igorriko dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari, eta honela osatuta egongo da:

    Kultura Ondarearen zuzendaria edo horrek eskuordetutako pertsona. Batzordeburua izango da eta kalitate-botoa izango du, boto-berdinketa gertatuz gero azken erabakia emateko.

    Euskal Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu burua.

    Kultura Ondarearen Zuzendaritzako bi teknikari, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatuak. Horietako bat batzordeko idazkaria izango da.

  2. Batzordeak egoki deritzonean, egitasmoari dagokion gaian adituak diren aholkularien laguntza jaso ahal izango du.

  3. Balorazio Batzordea zuzen eratu ahal izateko, nahikoa izango da kideen erdiak bertaratzea.

  4. Balorazio Batzordeko kideek ez dute prozeduran parte hartuko edo errefusatuak izan daitezke, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan ezarritako moduan.

  1. Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamen arrazoitu bat egingo du, eta proposamen hori, espediente osoarekin batera, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari igorriko zaio berak bidezko ebazpena eman dezan.

  2. Ebazpenak honako hauek jasoko ditu, gutxienez:

    1. Diruz lagundutako proiektuak eta esleitutako diru-zenbatekoak, bai eta ordainketa-faseak ere.

    2. Eskatutako laguntza ukatu zaien proiektuen zerrenda, horretarako arrazoia azalduta.

    3. Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea, agindu arautzailearen 3. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

    4. Behin proiektua gauzatzen amaituz gero, emandako dirulaguntzak justifikatzeko era eta epea, agindu honetako 14.2 artikuluak dioenari jarraituz.

    5. Dirulaguntza bigaitzeko hirigintza-sozietateen bitartez egin bada, zehaztu beharko da ea bidezkoa den ala ez Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta sozietate horien artean lankidetza-hitzarmenik sinatzea. Balizko hitzarmen horren edukiak agindu honetan xedatutakoa bete beharko du.

    6. Diruz lagundutako jarduera gauzatzeko berme gisa bidezko iritzitako beste edozein obligazio.

  3. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.3 artikuluak ezarri bezala, ebazpena bost hilabeteko epean jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.

    Nolanahi ere, akatsak zuzentzeko epea irekiko balitz, aipatu den epea etenda geratuko litzateke pertsona edo entitate interesatuari akatsa jakinarazten zaionetik horrek akatsa zuzentzen duen arte edo akatsa zuzentzeko eman zaion epea amaitu arte.

  4. Esandako epeetan ez bada ebazpenik jakinarazten, eskabideei uko egin zaiela ulertu ahal izango da, isiltasun administratiboaren bidez, administrazio-prozedurari buruzko arauen arabera.

  5. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara (jende guztiak honen berri izan dezan), eta dirulaguntzak eskatu dituzten pertsona edo entitate eskatzaileei ere emango zaie ebazpenaren berri.

  6. Jakinarazten den ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea ebazpen adierazirik izan gabe igarotzen bada, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kulturako sailburuari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan agindutakoarekin bat.

Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek ondoren azaltzen diren betebeharrak bete beharko dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ez badiote dirulaguntzari idatziz espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Dirulaguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, diruak edo baliabideak eskuratu badira, horren berri eman beharko da.

  4. Laguntza ematerakoan kontuan izandako dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, horren berri ematea.

  5. Bai Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, bai Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari euren lanerako behar duten informazio guztia ematea, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei dagokienez, eta diruz lagundutako ekintzetan haien kontrol, egiaztapen, jarraipen eta ikuskaritzaren menpe egotea.

  6. Diruz lagundutako jarduerari buruzko kartel eta testuetan, ahal bada, Kultura Sailaren babesa aipatzea. Material horiek euskaraz ere egon beharko dute, alde batera utzita beste hizkuntza batzuk erabiltzea ere zilegi dela.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, agindu hau kudeatzeko organo eskuduna den aldetik, diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena zainduko du.

Horretarako, eta legez beste entitate eta erakunde publiko batzuei dagozkien eskumenak urratu gabe, Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio diruz lagundutako jarduerak zuzen gauzatzen direla bermatzeko egoki iritzitako ikuskatze eta egiaztapenak egitea.

Dagozkien kapituluetan zehazten da agindu honetako dirulaguntzak nola ordainduko diren modalitate bakoitzean.

  1. Emandako dirulaguntza justifikatzeko, laguntza arrazoitzen duen jarduera jada burutu duela eta egindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitate edo pertsona onuradunak. Alegia, gutxienez, honako hauek:

    1. Egindako jarduera justifikatzen duten agiriak:

      1. Agindu honetako II. kapituluan ezarritakoaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueren kasuan: egindako jardueraren txostena, ahalik eta zehatzena; egindako lan edo jarduera azaltzen duen ziurtagiri teknikoa, edo, hala badagokio, halako ondasuna eskuratu dela egiaztatzen duten eskritura publikoak edo kontratu frogagarriak.

      2. Agindu honetako III. kapituluan ezarritakoaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueren kasuan: diruz lagundutako proiektu edo jardueraren kopia eta, hala badagokio, hari erantsita, jatorrizko material grafikoarena, bai taldeak landutakoarena bai aldez aurreko fasean bildutakoarena. Kopia horiek ikerketa-dokumentazio gisa sartuko dira Euskal Kultura Ondarearen Zentroko artxiboetan.

    2. Gastuen frogagiriak, jarraian adierazitakoari jarraituz:

      1. Arau orokor gisa, diruz lagundutako jarduera burutzeko sortu diren gastuen fakturak, horien zenbatekoak aurkeztutako gastu-aurrekontuaren adinakoa izan beharko duelarik.

      Fakturak jatorrizkoak izan beharko dira, edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak edota bere Lurralde Zerbitzuek konpultsatutako fotokopiak. Onuraduna Toki Administrazioko organo bat bada, udal idazkariak konpultsatutako kopia ere baliagarria izango da.

      2. Salbuespen gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuaren kargurako finantziazioak ez duenean aurkeztutako gastuen aurrekontuaren % 30 gainditzen, dirulaguntza jaso dezakeen jarduera burutzeko sortutako gastuen fakturek edo bestelako dokumentuek gastuen aurrekontu osoaren % 50eko zenbatekoa baino ez dute justifikatu beharko.

      Nolanahi ere, Kultura Saileko organo eskudunak hala eskatzen duenean, eta hiru hilabeteko epearen barruan, artikulu honetako 2. puntuan ezarritako aurkezpen-epetik hasita, onuradunek aurkeztutako gastuen aurrekontuaren zenbateko osoa justifikatzen duten gainerako fakturak edo dokumentuak haren esku jartzeko konpromisoa hartuko dute.

    3. Zinpeko adierazpen bidez, dirulaguntza jaso dezakeen jardueraren gastu eta sarreren behin betiko balantze ahalik eta zehatzena jaso beharko dute, espresuki adieraziz erakunde publiko nahi pribatuetatik jasotako laguntzak, Kultura Sailak emandako laguntza barne. Kultura Sailak emandako laguntzaz gain ez bada bestelako laguntzarik jaso, hori adierazten duen ziurtagiri bat atxikiko da.

    4. Onuraduna beste herri-administrazio bat denean, organo eskudunak ziurtagiri bat aurkeztu behar du emandako dirulaguntzaren helburua bete dela adierazteko eta horretan erabilitako zenbatekoak zehazteko.

    5. Halaber, onuradunari ordainketa egin ahal izateko, pertsona fisiko eta juridiko pribatuen kasuan, zerga guztiak ordainduta dituztela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.

    6. Diruz lagundutako jarduerak lizentzia edo baimenik behar badu, eta eskabidea egin den unean agiri horiek eskatu izana baino ez bada egiaztatu, jasotako behin betiko lizentzia edo baimen horiek aurkeztu beharko dira, aurreko momenturen batean aurkeztu ez badira behintzat.

  2. Diruz lagunduko diren proiektuak justifikatzeko epeak honako hauek dira, gehienez ere:

    2010ean gauzatzeko proiektuak: 2011ko abenduaren 28 baino lehen.

    2010-2011 urteetan gauzatzeko proiektuak: 2010ean gauzatutako jarduerak, 2011ko otsailaren 28 baino lehen; 2011n gauzatutako jarduerak, 2012ko otsailaren 28 baino lehen.

    2010-2012 urteetan gauzatzeko proiektuak: 2010ean gauzatutako jarduerak, 2011ko otsailaren 28 baino lehen; 2011n gauzatutako jarduerak, 2012ko otsailaren 28 baino lehen; 2012an gauzatutako jarduerak, 2013ko otsailaren 28 baino lehen.

  1. Helburua eta irizpideak.

    Dirulaguntza benetan egindakoari egokitzearren, eta behin betiko likidazioa egitearren, hasierako aurrekontua baino handiagoak diren gastuak justifikatzeagatik dirulaguntzaren kopurua ez da inola ere handituko.

  2. Prozedura.

    1. Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak behin aztertuta egokitzat jotzen badira, ordaintzeke dagoen diru-kopurua ordainduko da.

    2. Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, eta dirulaguntzaren xedea bete dela ikusten denean, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, dela egindako gastua aurrekontuetan den baino gutxiagokoa delako, dela pertsona edo entitate onuradunek beste erakunde publiko zein pribatuetako dirulaguntza edo laguntza batzuk jaso dituztelako ezarri diren mugak gaindituz.

      Ebazpen hori aldatu ahal izango da, halaber, dena delako arrazoiagatik guztiz baliogabetzea bidezkoa denean eta, agindu honen 16. artikuluan adierazitako kasuetan, jada jasotako guztia edo zati bat Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko obligazioa dagoenean.

      Kasu horietan, emandako dirulaguntzen zenbatekoak aldatu edo egokitzen dituen likidazio-ebazpena emango du Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak, frogagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik bi hilabeteko epean, eta, hala badagokio, ebazpena jaso eta bi hileko epea emango du bidezko itzulketa egiteko.

    3. Bestalde, 14. artikuluko 1.b.2 paragrafoaren bigarren lerroaldeko kasuan, ordainketa egiteko epea lerroalde horretako dokumentuak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuko da.

  1. Hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

    3. Dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

    4. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

  2. Aurreko puntuko kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuan aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak.

Kapitulu honen babesean laguntzen diren jarduerek bat etorri behar dute, nahitaez, babes-araudiarekin eta araudi hori garatzen duen hirigintza plangintzarekin. Hona zein kategoriatan sailkatzen diren jarduerok, lehentasun hurrenkeraren arabera ordenaturik:

  1. Sailkatutako monumentu-multzoak, edo babesteari begira espedientea hasita dutenak. Kontzeptu horren pean honako jarduera hauek lagundu ahal izango dira:

    Babestutako monumentu-multzoa balioesteko oztopoak diren elementuak eta zatiak, baita eraikuntzak eta eraikin osoak ere, deuseztea, eraistea edo kentzea.

    Monumentu-multzo baten jabetzen lotekako banaketari eustea, aurreko eraikinaren eraistea dela-eta ordezkatze-jarduera bati ekiten zaionean, babes-araubideko irizpideei jarraituta.

    Eraikinen berrerabilpena, betiere eskuhartzea berari dagokion babes-araudian eta araudia garatzen duen hirigintza-plangintzan ezarritakoarekin bat badator. Berrerabilpentzat ulertuko da eraikinarekin bateragarria den erabilera berri bat edota gutxienez bost urtez etendako erabilera bereizgarri bati berriro ekitea. Horren arabera, jarduera hauek jaso dezakete dirulaguntza: eraikina erabilera berrira egokitzeko behar diren proiektu teknikoek, obra zuzentzeek eta instalazio-lanek.

  2. Sailkatutako eta inbentariatutako landa- eta industria-ondarea, edo babesteari begira espedientea hasita duena: Kontzeptu horren pean helburua lehen aipatutako landa- eta industria-ondare hori berrerabiltzea eta balioestea duten proiektuak lagundu ahal izango dira, alegia: eraikina erabilera berrira egokitzeko behar diren proiektu teknikoek, obra zuzentzeek, instalazio-lanek eta barne-eskuhartzeak. Berrerabilpentzat ulertuko da eraikinarekin bateragarria den erabilera berri bat edota gutxienez bost urtez etendako erabilera bereizgarri bati berriro ekitea.

  3. Sailkatutako eta inbentariatutako ondare arkeologikoa, edo babesteari begira espedientea hasita duena: Kontzeptu horren pean lagundu ahal izango da toki-administrazioak (udalak, mankomunitateak, koadrilak, kontzejuak eta toki-administrazioa osatzen duten gainerakoak) honako ondare hauen babes-inguruneko lurrak erostea:

    1. Labar-artedun haitzuloek, hiri-eremuetatik kanpoko gotorlekuek eta monumentu megalitikoek osaturiko ondare arkeologikoa.

    2. Hirigune historikoetako sailkatutako monumentu-multzoak.

      Erosketaren helburuak izan behar du deklaratu beharreko kultura-ondasuna edo haren zati esanguratsu bat balioestea.

  4. Sailkatutako eta inbentariatutako ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko lanarekin edo babesteari begira hasitako espedientearekin loturiko beste edozein jarduera, Euskal Kultura Ondarearen Legean jasotako helburu eta xedeekin bat badatoz eta Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren beste agindu espezifikoetan aurreikusita ez badaude.

  1. Agindu honetako 17. artikuluko a), b) eta d) idatz-zatietako jarduerei dagozkien dirulaguntzak (monumentu-multzoak, landa- eta industria-ondarea eta beste edozein jarduera), bertako jarduerak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek pribatuek zein publikoek eskatu ahal izango dituzte.

  2. Agindu honetako 17. artikuluko c) idatz-zatiko jarduerei dagozkien dirulaguntzak (ondare arkeologikoa), laguntzen helburu diren lursailak erosiko dituen toki-administrazioa osatzen duten entitateek edo haien mendeko organoek eskatu ahal izango dituzte.

  3. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak (Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretua) aipatzen dituen birgaitzeko hirigintza-sozietateak dituzten sailkatutako monumentu-multzoen a) idatz-zatiko jarduerak diruz laguntzeko eskabideak sozietate horien bitartez bideratu ahal izango dira eta, hala badagokio, horien eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren artean bidezko hitzarmen bat sinatu ahal izango da.

  4. Dirulaguntzak ez dira esleituko ez ordainduko, baldin eta entitate eskatzaile eta onuradunek beren zerga-betebeharrak ez badituzte konplitu, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzudan dirulaguntzak eskuratu dituztenek zerga mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan xedatutakoarekin bat (1991ko urriaren 15eko EHAA, 208. zk.).

    Dirulaguntzak ez dira esleituko ez ordainduko, halaber, baldin eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bertako erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen arloan, dirua itzultzeko prozedura bat edo zehapen-prozedura bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada.

    Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jasotako pertsona edo erakunde eskatzaileak, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean ezarritakoa barne (4/2005 Legea, otsailaren 18koa).

    Ezingo dute jo deialdi honetara, halaber, agindu honetako V. eranskinean aipaturiko legez kanpoko laguntza bateraezinik jaso duten entitateek, baldin eta ez badituzte itzuli edo ordaindu.

Agindu honen arabera ematen diren dirulaguntzen gehienezko kopurua diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren zenbateko ekonomikoaren ehuneko ehun (% 100) izango da, salbu eta monumentu-multzoko lotizazioak mantentzeari dagokionez, zeinak gehienez lagundu daitekeen aurrekontuaren zenbateko ekonomikoaren ehuneko berrogei (% 40) izango baitu. Ematen diren dirulaguntzetako bakoitzaren diru-kopurua ez da inoiz 300.000 eurotik gorakoa izango, kapitulu honen xedapen gehigarri bakarrean ezarritakoa aplikagarria zaien laguntzen onuradunentzako jarritako muga errespetatuta.

Hori guztia betiere Kultura Sailak bere aurrekontuetan helburu horretarako esleitzen dituen kopuruaren barruan.

  1. Kapitulu honetan jasotako dirulaguntzak emateko, ondoko norgehiagoka-prozedura hau erabiliko da:

    Behin eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren eta, hala badagokio, 8. artikuluan aurreikusitako izapidea gauzatu eta gero, Balorazio Batzordeak agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten jarduerak ebaluatuko ditu, artikulu honetako hurrengo puntuan finkaturiko irizpideak erabiliz.

    Dirulaguntza jaso ahal izateko, nahitaezkoa da ebaluazio-fasean hirurogei (60) puntu lortzea.

    Behin balorazio-prozesua bukatu ondoren, lorturiko puntuazioari jarraituz 17. artikuluan ezarritako kategorien lehentasun-hurrenkera erabiliko da dirulaguntzak emateko, betiere 2. artikuluak aurreikusten duen gehienezko kopuruaren barruan; hau da, lehentasunezko kategorietan sartuta dauden jarduerei erantzun ondoren, soberakinik geratzen bada, beste kategorietako jardueren eskabideei erantzungo zaie. Dirulaguntzaren zenbateko zehatza kalkulatzeko, lortutako puntuazioaren ehunekoa aplikatuko zaio proiektuaren kostuari.

  2. Jarduerak ebaluatzeko eta hautatzeko, honako irizpide hauek erabiliko dira.

    Agindu honetako 17. artikuluko a), b) eta d) idatz-zatietako jardueren kasuan (hirigune historikoekin, landa- eta industria-ondarearekin eta Kultura Ondarearen Legeak jasotzen dituen helburuekin loturiko beste edozein jarduerarekin zerikusia duten jarduerak).

    1. Kultura aldetik jarduerak duen kalitatea eta interesa. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 45 baloratuko da.

    2. Lagundu nahi den proiektu edo ekimenaren ezaugarri teknikoak. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 25 baloratuko da.

    3. Aurkeztutako aurrekontu orokorrarekiko jarduerak duen autofinantzaketa-maila. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 15 baloratuko da.

    4. Jardueraren lanpo eragina eta zabalkundea. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 10 baloratuko da.

    5. Laguntza-eskatzailea zenbateraino den irabazi-asmorik gabeko entitate bat. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 5 baloratuko da.

      Agindu honetako 17. artikuluko c) idatz-zatiko jardueren kasuan (toki-administrazioak lursailak erostea: Labar-artedun haitzuloek, hiri-eremuetatik kanpoko gotorlekuek eta monumentu megalitikoek osaturiko ondare arkeologikoa; eta Hirigune historikoetako sailkatutako monumentu-multzoak).

    1. Kultura aldetik jarduerak duen kalitatea eta interesa, eta proiektuaren ezaugarri teknikoak. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 40 baloratuko da.

    2. Kultura-ondasuna behar bezala babesteari begira, ingurune horretan dagoen jardueraren eragin kaltegarria. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 35 baloratuko da.

    3. Aurkeztutako aurrekontu orokorrarekiko jarduerak duen autofinantzaketa-maila. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 15 baloratuko da.

    4. Jardueraren lanpo eragina eta zabalkundea. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 10 baloratuko da.

Kapitulu honen babesean eman beharreko dirulaguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

  1. Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren herena ordainduko da, behin 11.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

  2. Gainerako kopurua ordainduko da laguntza emateko ebazpenean adierazitako moduan, aurrez gastua justifikatu ondoren. Zatika ere ordaindu ahal izango da, finantzatutako jardueraren gauzatze-mailaren arabera; hiru ordainketa arte egin ahal izango dira, bat urtealdi bakoitzean.

    Kasu horretan, ordainketa bakoitzari dagokion laguntza 14. artikuluan adierazi moduan justifikatu beharko da.

  1. Hona zein jarduera lagunduko diren:

    1. Aurreko hirigintza-dokumentuaren memoria garatzen duten azterketa historiko arkeologikoak eta haien azterketa osagarriak, betiere monumentu, monumentu-multzo edo balizko arkeologia gune izendatutako kultura-ondasunak badira. Nahitaez jaso behar dute I. eranskineko eskema eta datuak.

    2. Indarrean dauden hirigintza-dokumentuen aldaketak, bai eta kultura-ondasunen babes-araubideei begira egiten diren dokumentu horien garapenak.

    3. Monumentu, monumentu-multzo edo balizko arkeologia gune izendatutako kultura-ondasunak babesteko plan bereziak, bai eta izendapena jasotzeko espedientea bideratuta duten kasuak ere.

    4. Kultura ondarearen alderdi jakin batzuk modu berezi batean dokumentatzen duten eta idazteko fasean dauden hirigintza-tresnen planimetria osagarria altxatzea.

    5. Legezko hirigintza-planeamenduaren era batean edo bestean jasotzeari begira, kultura ondareari buruzko informazioa lantzea eta biltzea helburu duten beste lan batzuk, kulturaren ikuspegitik zimentarriak sendotzeko balioko dutenak.

  2. Aipaturiko jarduera horiek laguntza jaso ahal izango dute beti, alde batera utzita idazketa-fasean dauden edo proiektu-fasean dauden.

  3. Ez dira inoiz diruz lagunduko udal eskatzaileen berezko funtzionamendu-gastuak edo bertako langileei dagozkienak.

  1. Dirulaguntza jaso ahal izateko, jardueren zuzendaritzari buruzko honako baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Hirigintza-dokumentu berriak idazteaz edo dagoeneko indarrean daudenak aldatzeaz arduratzen den pertsonak tresna horien arloko esperientzia nahikoa eduki beharko du (plan bereziak, arau subsidiarioak edo plan orokorrak). Gainera, arkeologiako profesional bat sartu beharko da idazketa-taldean, arautu beharreko eremu horretan ondare arkeologikorik badago.

    2. Azterketa historiko-arkeologikoen burua arkeologiako profesional bat izango da, zehazki hiri-arkeologian esperientzia espezifikoa izango duena. Idazketa-taldean, halaber, arkeologia, dokumentazio eta delineazioko profesionalak egongo dira.

  2. Jarduera proiektu-fasean badago, kontuan hartuko beharko dira baldintza horiek jarduera kontratatzerakoan.

  1. Laguntzak proiektuaren aurrekontu orokorraren % 85eraino irits daitezke, BEZa barne.

  2. Dirulaguntza ematea eta ordaintzea eten egingo da baldin eta aurreko urtealdietako laguntza ez justifikatzeagatik dirua itzultzea eta zehapen-prozedurarik bideratu bada, harik eta prozedura hori amaitu arte.

Toki-erakundeek eta birgaitzeko hirigintza-sozietateek beren organo eskudunen bitartez jaso ahal izango dituzte kapitulu honetako laguntzak, betiere aurreko urtealdietan helburu berberarekin administrazio honetatik jaso dituzten laguntzak justifikatu ondoren.

Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jasotako pertsona edo erakunde eskatzaileak, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean ezarritakoa barne (4/2005 Legea, otsailaren 18koa).

Ezingo dute jo deialdi honetara, halaber, kapitulu honetako V. eranskinean aipaturiko legez kanpoko laguntza bateraezinik jaso duten entitateek, baldin eta ez badituzte itzuli edo ordaindu.

  1. Dirulaguntzak lehiaketa bidez emango dira. Dirulaguntzen gehienezko kopurua errespetatuta, aukeratutako proiektuak multzo mugatu bat izango dira, bideragarriak izango direla ziurtatzearren.

  2. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gero, eta kapitulu honetan ezarritako eskakizunak betetzen ez dituztenak baztertu ondoren, Balorazio Batzordeak aurkeztutako gainerako eskaerak baloratuko ditu. Horretarako, multzo bakoitzari begira ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan:

    1. Agindu honetako 2.a artikuluan ezarritako diru-kopuruen % 60, gehienez, hirigintza-tresnak babes-araubideetara egokitzeko proiektuetara bideratuko da. Jarduerak gehienezko 100 puntuko baremo batean hautatuko dira, eta honako irizpide hauen arabera baloratuko dira:

      Jardueraren izaera espezializatua. Lehentasuna izango dute planeamendu orokorra garatzen duten eta deklaratutako monumentu-multzoak birgaitzea helburu duten plan bereziek.

      Jardueraren eragina: elementu askotan (monumentu-multzo gehienetan) eragiten duten jarduerak gehiago baloratuko dira, bakar batean eragiten dutenak baino (30).

      Babes-araubideak ezarritako irizpideak garatzen dituzten plan berezien egokitzapenaren izaera zehatza. Lehentasuna izango dute sailkatutako elementuetan eragiten dutenek, inbentariatutakoetan eragiten dutenen aldean (20).

      Jardueraren konplexutasuna: banakako higiezinetan, lehentasuna izango dute egitura konplexuen plan bereziek, esate baterako harresiek (10).

    2. Agindu honetako bigarren artikuluan ezarritako diru-kopuruen % 20, gehienez, azterketa historiko-arkeologikoetara bideratuko da. Jarduerak gehienezko 100 puntuko baremo batean hautatuko dira, eta honako irizpide hauen arabera baloratuko dira.

      Planen egoera: lehentasuna izango dute indarrean dauden hirigintza-planak aldatzea helburu duten proiektuak aurkezten dituzten udalek. Horien ondotik, idazketa-fasean dauden hirigintza-planeamendurako tresnetan eragiten dutenak lehenetsiko dira, planik ez dutenen aldean (60).

      Zailtasun-maila: lehentasuna izango dute balio arkeologikoa ezagutzearen aldetik gabezia gehien dituztenek, dena delakoa dela haien babes-maila (40).

    3. Agindu honetako bigarren artikuluan ezarritako diru-kopuruen % 20, gehienez, 22. artikuluko gainerako jarduetara bideratuko da. Jarduerak gehienezko 100 puntuko baremo batean hautatuko dira, eta honako irizpide hauen arabera baloratuko dira.

      Jardueraren konplexutasuna: lehentasuna izango dute sailkatutako kultura-ondasunei edo deklarazio hori jasotzeko espedientea hasita dutenei eragindakoek (60), inbentariatutakoen aldean (40).

  3. Jarduera bakoitzerako bideratutako diru-kopurua amaitu ezean, soberakina beste ataletara bideratuko da, Balorazio Batzordearen proposamen arrazoitua kontuan hartuta.

  4. Agindu honetako 24.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laguntzak proiektuaren aurrekontu orokorraren % 85erainokoak izan daitezke, BEZa barne. Hala ere, idazketa-lanak egiteagatik ordaindu beharrekoa honako parametro hauen arabera finkatuko da:

    1. Agindu honetako 22.1.b artikuluan aipatzen diren indarreko hirigintza-dokumentuen aldaketak idazketagatik ordaindu beharreko kopuruak ez du gaindituko kasuan kasuko udalaren plan bereziaren idazketa berria egiteko kostuaren % 40tik gorakoa.

    2. Agindu honetako 22.1.c artikuluan aipatzen diren plan bereziak idazteagatik ordaindu beharreko kopuruak ez du gaindituko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak bizitegi-erabilerako plan partzialak idazteko ezarrita dituen erreferentziako kopurua.

    3. Agindu honetako 22.1.d artikuluan aipatutako planimetria idazteko ordainsariak honako eragiketa hauen arabera kalkulatuko dira, non H diru-kopurua den, eta «n» planoetan jasotako eremuaren azalera hektareatan adierazita.

      H= 463,466 x n, baldin «n» bada 10 edo 10 baino gutxiago;

      H= (444,000 x n + 194,666), baldin «n» badago 10 eta 40 artean;

      H= (437,333 x n + 461,333), baldin «n» bada 40 edo 40 baino gehiago.

    4. Agindu honetako 22.1.e artikuluan aipatutako hirigintza-planeamendua sendotzeko lan osagarrien idazketagatik ordaindu beharrekoak ez du gaindituko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak tokian tokiko udalaren plan orokorra idazteko ezarrita duen erreferentziako kopuruaren % 40.

  5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, nahitaezkoa da ebaluazio-fasean berrogeita hamar (50) puntu lortzea.

  6. Behin balorazio-prozesua amaitu ondoren, kategoria bakoitzean lorturiko puntuazioaren arabera emango dira dirulaguntzak, betiere 2. artikuluak aurreikusten duen gehienezko kopuruaren barruan.

Kapitulu honen babesean eman beharreko dirulaguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

  1. Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren herena ordainduko da, behin 11.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

  2. Gainerako kopurua ordainduko da laguntza emateko ebazpenean adierazitako moduan, aurrez gastua justifikatu ondoren. Zatika ere ordaindu ahal izango da, finantzatutako jardueraren gauzatze-mailaren arabera; hiru ordainketa arte egin ahal izango dira, bat urtealdi bakoitzean.

    Kasu horretan, ordainketa bakoitzari dagokion laguntza 14. artikuluan adierazi moduan justifikatu beharko da.

Agindu honetako laguntzak Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako minimis arauaren mendean daude (araudi hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da, eta Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialean 2006-12-28an argitaratu zen: L379/5). Ondorioz, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Lehenengoa. Agindu honetan administrazio jardunbideari buruz aurreikusi gabeko alderdietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. Titulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zena) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko dira.

Bigarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kulturako sailburuari (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikulua) hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 8a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko dirulaguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak ere.

Subvenciones para la defensa, enriquecimiento, protección y fomento del Patrimonio Cultural Vasco, y para la redacción y modificación de los Instrumentos de Planeamiento Urbanístico que afecten al mismo.

ESKATZAILEAREN DATUAK / DATOS DEL SOLICITANTE

Eskatzen duen pertsona ala erakundearen izena/Denominación de la persona o entidad solicitante:

.............................................................................................................................................................................................................

Helbidea/Dirección: ............................................................................................................................................................................

Posta kodea / Código postal: ................................... Herria/Localidad.................................................................................................

Tfno:........................................................................Faxa/Fax .............................................................................................................

ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

  1. Eskatzailearen nortasunari buruzko agiriak:

    Birgaitzeko Hirigintza Elkarteak izanez gero:

  1. Erakundea Merkataritza Erregistroan agertzen dela frogatzen duen ziurtagiria, erakundearen eratze-eskritura eta bere estatutuak.

  2. Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta ordezkari aritzeko daukan eskumena frogatzeko agiria.

  3. IFKaren fotokopia.

  4. Merkataritzako enpresa izanez gero: aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako minimis motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.

    1. Pertsona juridiko-publikoa izanez gero:

      1. Eskaeraren sinatzaileak ordezkari aritzeko daukan eskumena frogatzeko agiria.

    2. Pertsona fisikoa izanez gero:

      1. Izena.

      2. NANaren fotokopia.

      3. Helbidea eta telefono-zenbakia.

      4. Zerga guztiak ordainduta dituela frogatzen duen agiria(1).

    3. Pertsona juridiko-pribatua izanez gero:

      1. Pertsona juridiko-pribatuaren izena.

      2. IFKaren fotokopia.

      3. Helbidea eta telefono-zenbakia.

      4. Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, eta ordezkari aritzeko eskumena frogatzeko agiria.

      5. Administrazio honetako Erregistroetan agertzen diren fundazio edo elkarteek bertan agertzen direla frogatzen duen ziurtagiria ekarri beharko dute, edo bestela, erakundearen eratzeeskritura eta bere estatutuak, eta Erregistro Publikoetan agertzen dela frogatzen duen agiria.

      6. Zerga guztiak ordainduta dituela frogatzen duen agiria(1).

      7. Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako minimis motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.

      1. Jarduerari buruzko dokumentuak.

      1. Egitasmo edo jardueraren txosten xehatua, bera burutzeko epearen egutegia barne.

      2. Eskabideak, beren izaera eta edukia kontuan izanda, hauekin batera aurkeztuko dira:

        1. Jarduera higiezinen batean obrak edo lanak egitea bada, egitasmo teknikoak eta eraikitzeko lizentziak (hala haien eskaera).

        2. Lotekako banaketa gotikoa errespetatzen den jardueren kasuan, egitasmo teknikoak eta lizentziak edo bestelako baimenak.

        3. Helburua industria eta landa-inguruneko ondarearen balorea azpimarratu eta berrerabiltzea bada, egitasmo teknikoa edo txosten xehatua.

        4. Ondare arkeologikoa dagoen gunea edo inguruak eskuratzeko aukera badagoela frogatzen duten kontratu, aurrekontratu edo dokumentuak.

        5. Oro har, eskatutako dirulaguntzaren oinarri izan daitekeen beste edozein dokumentu, kalifikatzeko eta baloratzeko baliagarria izan daitekeena.

      3. Egitasmoaren aurrekontu xehatua, diru-sarrera eta gastuekin (2).

      4. Helburu berbera betetzeko eskatutako beste dirulaguntzen zerrenda (3).

      5. Eskaera baloratzeko baliagarriak izan daitezkeen bestelako dokumentuak (4).

      6. Lan-taldearen curriculum vitae-a, 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

      1. Ordainketak egiteko dokumentuak.

        1. edo IV. eranskina.

          ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

          Pertsona eskatzaileak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena pertsona edo erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean ezarritakoa barne (4/2005 Legea, otsailak 18koa). DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA ENTIDAD SOLICITANTE:

          1. Documentación relativa a la persona o entidad:

            1. Cuando se trate de Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación:

              1. Certificado de inscripción en el Registro Mercantil correspondiente; escritura de constitución y estatutos de la entidad.

              2. Fotocopia del DNI del/la representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.

              3. Fotocopia del NIF

              4. Si se tratan de empresas mercantiles: Declaración sobre cualquier otra ayuda de «minimis» recibida durante los dos años anteriores y durante el año en curso.

            2. Cuando se trate de personas jurídico-públicas:

              1. Acreditación del poder de representación que ostenta la persona que firma la solicitud.

            3. Cuando se trate de personas físicas:

              1. Denominación de la persona física.

              2. Fotocopia del DNI

              3. Dirección y número de teléfono.

              4. Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias (1).

            4. Cuando se trate de personas jurídico-privadas:

              1. Denominación de la persona jurídico-privadas.

              2. Fotocopia del NIF

              3. Dirección y número de teléfono.

              4. Fotocopia del DNI del/la representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.

              5. Supuesto de Fundaciones o Asociaciones inscritas en los Registros dependientes de esta Administración: Certificado de inscripción. En otro caso, escritura de constitución y estatutos de la entidad, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.

              6. Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.(1)

              7. Declaración sobre cualquier otra ayuda de «minimis» recibida durante los dos años anteriores y durante el año en curso.

          2. Documentación relativa a la actividad.

          1. Memoria detallada del proyecto o actividad que incluya un calendario detallado del plazo de ejecución.

          2. Las solicitudes se acompañarán, en función de su propia naturaleza y contenido de:

            1. Proyectos técnicos y licencias de edificación (o su solicitud) de las actividades para las que se solicitan caso de referirse a obras o trabajos sobre bienes inmuebles.

            2. Proyectos técnicos y licencias o autorizaciones pertinentes para actividades en las que se respete la lotización gótica.

              Proyecto técnico o memoria detallada que justifique la reutilización y puesta en valor del patrimonio industrial y rural.

            1. Contratos, precontratos o documentos en los que se acredite la posibilidad de adquisición de los terrenos del patrimonio arqueológico o de su entorno inmediato.

            2. En general, cualesquier otro documento que avale la subvención solicitada y que pueda servir para la oportuna calificación y valoración.

          3. Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto (2)

          4. Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto. (3).

          5. Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud. (4)

          6. Curriculum Vitae del equipo según lo dispuesto en el artículo 5.

          1. Documentación para el libramiento de pagos.

            anexo III o IV.

            DECLARACIÓN RESPONSABLE

            La persona o entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, incluido lo establecido en la Ley 4/2005 de 18 de febrero para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

            ...................(e)n, 200....(e)ko .............aren ........(e)an

            En .................., a ...... de ................ de 200....

            Sinadura/Firma: (5)

            AURKEZTU BEHARREKO AGIRIEI BURUZKO ARGIBIDEAK.

            (1) Zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria:

            Organo eskudunak emana beharko du izan, eta sei hilabeteko balioa izango du laguntzari dagozkion ondorioetarako, beti ere egiaztagiria ematen denetik kontatzen hasita, kudeaketa-prozeduraren edozein fasetarako. Epe hori igarota, interesdunak egiaztagiri berri bat aurkeztu beharko du, organo kudeatzailearen eskariz.

            (2) Aurrekontua

            Orekatua izan beharko du, sarreren atalean Kultura Sailari eskatzen zaion kopurua zehaztuz (ikus II. eranskina).

            (3) Helburu berareko eskatutako beste dirulaguntzen zerrenda.

            Beste edozein erakunde publiko nahiz pribaturi, xede berarekin eskatutako dirulaguntza oro zehaztu beharko da, eta bakoitzaren egoera adierazi (ukatua, erantzuteko zain, emana, eta zenbatekoa).

            Beste dirulaguntzarik eskatu ez bada, horri buruzko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da.

            (4) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri osagarriak.

            Nahi izanez gero, eskatzaileak egoki deritzon beste edozein agiri aurkez dezake, proiektua edo jarduera hobeto baloratzeko baliagarri izan litekeela uste badu.

            (5) Sinadura:

            Dirulaguntza eskatzen duenak eskabidea sinatu beharko du.

            OHARRA:

            Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Ondarearen Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan jarri dituzun datu pertsonalak, Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

            Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabiliko du, bakarrik, berak sustatutako dirulaguntzak kudeatzeko.

            Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

            NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA DOCUMENTACIÓN A APORTAR.

            (1) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias

            Deberá haber sido emitida por el organismo competente, y, a los efectos de las ayudas convocadas, tendrá validez durante el plazo de seis meses a contar desde la fecha de expedición para cualquier fase del procedimiento de gestión de la subvención comprendido en el citado período. Transcurrido dicho plazo, el interesado estará obligado a presentar nueva certificación a requerimiento del órgano gestor.

          1. El Presupuesto

            Habrá de ser equilibrado, precisando en el apartado de ingresos la cantidad solicitada al Departamento de Cultura (anexo II)

            (3) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto

            Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).

            En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración

            (4) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud

            Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración del proyecto o actividad.

            (5) Firma:

            La solicitud deberá ir firmada por la persona que solicita la subvención

            NOTA:

            La Dirección de Patrimonio Cultural del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este anexo van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.

            El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceros, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.

            Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Patrimonio Cultural, responsable de dicho fichero, c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Pertsonal-gastuak / Gastos de personal:

..........................................................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................................................

Funtzionamendu-gastuak / Gastos de funcionamiento:

..........................................................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................................................

Bestelako gastuak / Otros gastos:

..........................................................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................................................

Guztira/Total

DIRU-SARRERAK/INGRESOS

Eskatzailearen ekarpena / Aportación de la persona o entidad solicitante:

..........................................................................................................................................................................................

Beste erakunde publikoen ekarpenak / Aportaciones de otros entes públicos:

..........................................................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................................................

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari eskatzen zaion diru-kopurua / Cantidad solicitada al Departamento de Cultura del Gobierno Vasco:

..........................................................................................................................................................................................

Erakunde pribatuen ekarpenak / Aportaciones de entidades privadas:

..........................................................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................................................

Bestelako diru-sarrerak / Otros ingresos:

..........................................................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................................................

Guztira/Total

ESKATUTAKO DIRULAGUNTZA

SUBVENCION SOLICITADA:

...................(e)n, 200....(e)ko .............aren ........(e)an

En .................., a ...... de ................ de 200....

Sinadura/Firma:

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    Bankuaren adostasuna

    Conforme banco

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

    Conforme tercero

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Sailaren onespena

    1. º B.º Departamento (2)

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

    1. º B.º Contabilidad

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada

      (*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.

      Argibideak/Observaciones:

      (1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

      (2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

      (3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

IFZ edo NAN / NIF edo DNI..............................................3.aren kodigoa/Código del tercero (1): ...............................

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos

.............................................................................

ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)

A. HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

B. BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    Data/Fecha

    Sinadura/Firma

    (*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

    Argibideak/Observaciones:

    (1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

    (2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

    (3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

  1. Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.

  2. Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

    OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO

    BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA

    SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO

    DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.

Adierazten dut legez ordezkatzen dudan erakundea(k) (dagokionean hala adierazi): Declaro que la entidad que represento (indicar el caso aplicable):

Ondoren adierazten diren legez kanpoko eta bateraezinak diren laguntza fiskal hauetara entitateak ez duela jo: Araba I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I, II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00); Gipuzkoa I, II, III (CR 50/99, CR 53/99, CR 59/00).

Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta itzuli egin dituela edota blokeaturiko kontu batean ordaindu egin dituela, dagozkion interesak barne.

Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta ez dituela itzuli ezta blokeaturiko kontu batean ordaindu egin ere, dagozkion interesak barne. Que la entidad solicitante no ha accedido a ninguna ayuda fiscal ilegal e incompatible entre las siguientes: Álava I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I, II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00); Gipuzkoa I, II, III (CR 50/99, CR 53/99, CR 59/00).

Ha accedido a una o más de dichas ayudas y ha reembolsado la(s) misma(s) o la ha pagado en una cuenta bloqueada, junto con los intereses correspondientes.

Ha accedido a una o más de dichas ayudas y no ha reembolsado la(s) misma(s) ni la(s) ha pagado en una cuenta bloqueada, junto con los intereses correspondientes.

...................(e)n, 200....(e)ko .............aren ........(e)an

En .................., a ...... de ................ de 200....

Sinadura/Firma:

Azterketa historiko-arkeologikoek, dirulaguntza jaso ahal izateko, eskema hau izan behar dute nahitaez, aztergaia duten elementuari dagokionez:

  1. Interes Arkeologikoko Aztarnategiak eta/edo Elementu Zehatzak:

    1. Tokia (herria, erakundea, auzoa eta bertaratzeko bideak, 1:5.000 edo 10.000 eskalako plano zehatza).

    2. Elementuaren eta dagokion babes-eremuaren mugaketa fisikoa (1:1.000 edo 1:500 eskalako plano zehatza aurkeztuta).

    3. Elementuaren edo haren ingurunearen deskribapen zehatza, lurra orain zertarako erabiltzen ari den azalduta.

    4. Tokiaren jabeak eta araubide juridikoa.

    5. Dokumentazio historikoa. Testuen erregistroa, batez ere ikertuko den gunean izandako obrena, antzinatik gaur arte.

    6. Dokumentazio arkeologikoa:

      1. Ikerketa baino lehen zein ikerketan bertan lur-azalean aurkitutako arrasto materialen inbentarioa, sailkapena eta dokumentazio grafikoa.

      2. Gunean indusketa arkeologikoren bat burutu bada, edozein motatakoa izanda, horren nondik norakoak adieraziko dira:

        Eskuhartze-mota.

        Noiz izan zen indusketa eta nor izan zen zuzendaria.

        Arrazoiak.

        Gunearen segida estratigrafikoa eta horren emaitza.

        Aurkitutako materialak.

        Segida kultural eta kronologikoa.

    7. Indusketetan interes arkeologikoko guneari lotutako eraikuntzak agertzen badira, ondokoak ere egingo dira:

      1. Eraikuntza horien arkitekturari buruzko ikerketa (egitura, baoak eta abar).

      2. Egitura estratigrafikoaren ikerketa, ahal izanez gero. Ez da beharrezkoa horma zarpeatuak dituzten eraikinetan.

      3. Txosten historiko-artistikoa (eraikitzeko faseak, estiloa, garaia...).

    8. Jaso beharreko beste datu batzuk, guneak jasan dituen obrei buruzkoak, nolabait elementuaren balore arkeologikoa aldatu duten heinean. Obrako egitasmoak aztertuta eta, ahal dela, egileei galdetuta, datu hauek emango dira:

      Obra, eragindako gunea eta data.

      Sakonean, noraino iristen den.

      Segida geologikoa.

      Arrastoak agertu diren, eta horrela izatez gerotan, nolakoak diren.

    9. Elementu arkeologikoaren izaera, kronologia, kontserbazioa eta abar zehazteko lur-azpiko zundaketak edo beste edozein eskuhartze arkeologiko beharrezkoa bada, ikerketan horren emaitzen txosten zehatza ere egingo da. Txostenean hauek agertuko dira:

      Zundaketen tokia, planoan eta dimentsioetan.

      Eskuhartze bakoitzaren helburu zehatzak.

      Indusketaren metodologia.

      Datu estratigrafikoak jasotzeko fitxak.

      Material arkeologikoen erregistro-fitxak.

      Azken diagramak eta emaitzen interpretazioa, fase kronologikoen arabera.

      Planimetriak eta material grafikoa.

      Espero izateko dena eta etorkizunean jarduteko proposamenak.

    10. Aurreko datu guztiak ikusita, aztarnategi edo elementuaren balorazioa egingo da, potentzia, arrastoen potentzia, izaera eta kronologia, kontserbazioa eta abar ere ikusita. Eremuan interes arkeologikoa duten egiturak, arrastoak zein guneak aipatuko dira, banan-banan.

    11. Hori guztia ikusita, kasu bakoitzean egoki den babes-araubidea sortuko da, edozein eragile kaltegarri zuzentzeko neurriak, onartutako eta debekatutako jarduera edo erabilerak, presako jarduerak, sendotu edo zaharberritzeko beharrak eta abar seinalatuta.

    12. Dokumentazio grafikoa. Elementu arkeologikoaren planoak eta mugapena aurkezteaz gain, ondoko planoak ere beharrezkoak izango dira:

      1. Eraikuntzen oinak, ebakidurak eta altxaerak, orain dauden moduan.

      2. Antzinako kartografia eta argazkiak, nondik datozen esanda.

      3. Arrasto eta egitura arkeologiko guztien dispertsioa eta zehaztasunak.

      4. Ahal den heinean, azaleran ikusten ez diren arrastoen balizko berreraikuntza.

      5. Lurraren oraingo erabilerak, eta erabilera onartuen eta debekatuen proposamena.

      6. Babes-maila edo babes-mota eta arkeologia-mailan esku hartzeko modurik egokiena (proposamenak).

  2. Multzo arkeologikoak:

    1. Tokia.

    2. Multzoa dagoen gunearen mugaketa fisikoa. Beharrezkoa bada, babes nagusia eta bigarren mailako babesa jasoko duten guneak bereiziko dira.

    3. Gunearen interesaren justifikazioa eta objektibazioa.

    4. Guneari buruzko dokumentu idatzien azterketa. Artxibo eta liburutegietan datuak biltzeko lanak, ez bakarrik artxibo historikoetan; baita berriagoak diren beste batzuetan ere, hor multzoan izandako azken lanak eta aldaketak jasota badaude (adibidez: Arkitektoen Elkargoko Artxiboan edo Jabetza Erregistroan).

    5. Aztertutako gunean landa-lana egingo da, eta horrek ondokoak hartuko ditu barne:

      1. Egituren azterketa xehatua, multzoko zatirik zaharrenak eta beren estratigrafia kokatu ahal izateko. Arrasto horiek erregistratu egingo dira, eranskin honetako B-7 puntuan esaten den bezala. Salbuespen bezala, agertzen diren lur-geruzen azterketa xehatua proposatu ahal izango da.

      2. Gunean izandako eskuhartze arkeologikoen azterketa sistematikoa: estratigrafia, materialak eta abar. Aztarnategiaren egoera estratigrafikoari buruzko azterketa bat egingo da.

      3. Guneko lurraren azpian egin beharreko zundaketak edo arkeologiaren arloko beste eskuhartzeak, beharrezkoa bada multzoaren izaera, kronologia, kontserbazioa eta abar hobeto ezagutzeko beharrezkoak badira. Ikerketan horien emaitzak ere agertuko dira, txosten zehatz bat osatuz. Txosten horretan eranskin honetako A atalaren 9. puntuko dokumentuak ere sartuko dira.

    6. Kartografia sortu eta berraztertzeko lanak. Oinak, ebakidurak eta altxaerak agertzen diren planoak, 1:500 / 1:1.000 eskalan, gaur egun dauden bezala, une batean edo bestean interesekoak diren guneei buruzkoak.

    7. Multzoko orube guztien dokumentazio zehatza. Datu hauek izan beharko ditu:

      1. Orube edo eraikuntzaren identifikazio zehatza.

      2. Jabeak eta araubide juridikoa.

      3. Deskribapen xehatua eta mugaketa.

      4. Eraikuntzaren bilakaerari buruzko dokumentua, historiari buruzko iturriek uzten duten heinean (berreraiketak, aldaketak eta horien kronologia, aurreko egoeren berreraiketa eta abar kontuan izango dira). Aurreko egoerei buruzko argazkiak, planoak eta abar ere erantsiko dira, aurkitzekotan.

      5. Toki hori lehenengo aldiz okupatua izan zeneko arrasto arkeologikoen deskribapen xehatua, baita tokiarena berarena eta kontserbazio-egoerarena ere.

      6. Orain dagoen eraikinaren kronologia, arkitekturaren estiloa eta aurreko puntuko arrasto arkeologikoen kronologia.

      7. Arkeologiaren eremuan espero izateko dena eta interesaren objektibazioa, baita proposatutako babes-mota ere.

    8. Azkeneko txostena.

    9. Kartografía.

      1. Multzoaren 1:1.000 eskalako planoak, historian izan dituen fase nagusiak adierazita eta fase bakoitzeko elementurik garrantzitsuenak aipatuta.

      2. Multzoaren 1:1.000 eskalako planoa, proposatutako babes arkeologikoko neurriak zehatz-mehatz adierazita, baita mugaketa ere.

      3. Azkenik, 1:1.000 eskalako planoa, multzoko lurra nola erabili den esango duena (orube hutsak, esparru publikoak eta abar).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik