Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 25ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoak Segurtasun Batzordean izango dituen ordezkarien izendapena argitara ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 25ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoak Segurtasun Batzordean izango dituen ordezkarien izendapena argitara ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 825
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/25
  • Argitaratze-data: 2010/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuak indarra hartzeak sailaren antolaera orokorra zeharo aldatzea ekarri du.

Antolaeran egindako aldaketa horiek direla-eta, aldatu behar dira, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoak Segurtasun Batzordean dituen ordezkariak.

Hortaz, honako hau

Euskal Autonomia Erkidegoak honako ordezkari hauek izatea Segurtasun Batzordean:

Herrizaingoko sailburua,

Segurtasuneko sailburuordea,

Ertzaintzako zuzendaria,

Segurtasun sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaria.

Sailburuak bidezkotzat jotzen badu, Herrizaingo Saileko beste goi-kargudun batzuek ere parte har dezakete.

Batzordeko bilkuretan aholkulari gisa parte har dezakete, halaber, Herrizaingoko sailburuak izendatutako beste pertsona batzuek, aztertuko diren gaiak kontuan izanik. Ez dute botorik, ez eta hitz egiteko eskubiderik izango.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 25a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik