- AGINDUA, 2010eko martxoaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, deialdia egiten zaie Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz sail honekin lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko martxoaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, deialdia egiten zaie Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz sail honekin lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 74
- Hurrenkera-zk.: 2179
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/30
- Argitaratze-data: 2010/04/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lana da, batetik, unibertsitatez kanpoko irakasleen prestakuntza antolatzea, eta, bestetik, begiratzea irakasleek prestatzeko duten eskubidea eta betebeharra baldintza eta kalitate egokietan gauzatzen dela, irakasleek dituzten beharren arabera.
222/2001 Dekretuak, urriaren 16koak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezarri du. Horren 18. artikuluan, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari hurrengo egitekoa ematen zaio, besteak beste: Lanbide-heziketako irakasleen etengabeko prestakuntza-planaren diseinua, aplikazioa eta jarraipena egitea, kontuan hartuta hala lanbide-heziketaren eguneratzea nola espezializazioa.
Horregatik, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren barruan, Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko plan berria egin behar du, unibertsitatekoak ez diren beste irakaskuntzen Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Planaz bestelakoa. Plan berri horretan, alde batetik, prestakuntza-proposamenak egin dira irakasle egokiak bermatzeko, Lanbide Heziketak ondo funtziona dezan. Bestetik, bideak ireki dira prestakuntza errazteko, irakasleek irakaskuntzan sumatzen eta egiten dituzten eskaeren arabera.
Plana erabat definitzeko eta, batez ere, plana martxan jartzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, bere zerbitzuez gain, zenbait erakunderen laguntza eta parte hartzea behar ditu. Erakunde horiek prestakuntzaren arloan aritzeko gaitasun handia dutela aski frogatuta eduki behar dute; horrek, hain zuzen, bermatuko du planak bere helburuak beteko dituela.
Agindu honen bitartez, planean parte hartu nahi duten erakunde guztiei dei egiten zaie proiektuak aurkez ditzaten, 2010-2011 ikasturteko Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko planaren lehentasunen eta proposamenen berri izanik eta hortik abiatuta. Proiektuak aurkezteko moduak eta epeak jarri dira, bai eta haien artean aukera egiteko prozesua ere, aukeraketarako irizpideen eta arduradunen berri ematea ahaztu gabe.
Hori dela eta, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren proposamenez, honako hau
Helburu hori lortzeko 186.097 euroko zenbatekoa ezarriko da. Kopuru hori, dena den, aldatu egin daiteke, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzetik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide ez agortuen arabera; betiere, laguntzei buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen. Halako aldaketarik gertatuz gero, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpenaren bitartez jakinaraziko da.
Deialdi hau, lehiaketa sistemaren bidez ebatziko da.
Deialdi honetara aurkezten diren proiektuek ezin izango dute Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Planak emandako diru-laguntzarik jaso.
Ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.
IFKren fotokopia.
Zerga-obligazioak beteta eta gizarte-segurantzari egin beharreko ordainketak eginda daudela egiaztatzeko agiriak.
Eskaeragilea erakunde eskatzailearen legezko ordezkaria dela frogatzeko notario-akta edo bestelako agiriak.
Erantzukizunezko aitorpena, sexu-bereizkeria dela eta administrazio-zehapenik edo zigor penalik jaso ez duela.
Laguntza-eskabideak guztiz beteta bidaltzen ez badira, edota aurreko atalean aipatutako agiriak eskabidearekin batera aurkezten ez badira, eskatzaileari 10 eguneko epea emango zaio akatsa konpondu edo beharrezko agiriak aurkezteko. Era berean jakinaraziko zaio, hala egin ezean, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, eta Administrazioak eskabide horri buruzko berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 eta 42.1 artikuluetan aurreikusitakoari jarraiki.
Batzordeak beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak eska ditzake proiektuak behar bezala baloratzeko. Aldaketak ere proposa ditzake, aurkeztutako proiektuek euren helburuak beteko dituztela hobeto bermatze aldera.
Diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da. Ondorioz, hautaketa- eta balorazio-irizpideak erabilita, eskabideak ebaluatzeari ekingo zaio, eta IV. eranskineko baremoaren arabera 50 puntu edo gehiago ateratzen dituzten jarduerak baino ez dira izango laguntza jasotzeko gai.
Diruz lagundutako proiektuak aukeratzeko, berriz, hautaketa- eta balorazio-aldian ateratako puntuazioaren araberako lehentasun-hurrenkerari begiratuko zaio; hortaz, eskatutako kopuruak esleituko dira, puntuazio handiena atera duenetik hasi eta, hala bada, aurrekontu-dotazioa amaitu arte.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak eskariak aurkezteko epea amaitzen denetik hasi eta sei hilabetetan ez badu ebazpena eman, ebatzi ez diren eskariak ukatutzat joko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan ezarritakoa betetzearren.
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gorako errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.
Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek ez badiote diru-laguntzari uko egiten, espresuki eta idatziz egin ere, onartu egin dutela ulertuko da.
Diru-laguntza eman duten xede zehatzerako erabiltzea.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, euren zereginetan dihardutela, eska dezaketen informazio guztia ematea, deialdi honen ondorioz jasotako diru-laguntzei buruz.
Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako diru-laguntza, diru edo baliabiderik eskuratuz gero, horren berri ematea Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari.
Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein inguruabar objektibo zein subjektibo aldatuz gero, horren berri ematea Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari.
Erakundeek, programaren ondoriozko jarduerak bukatu eta hamabost eguneko epean, parte hartu duten irakasleen zerrenda bidaliko dute, ondokoak zehaztuz: bakoitzaren nortasun-agiria, lantokia eta guztira zenbat ordutan parte hartu duen. Azken akta bat erabiliko dute horretarako, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak jarduera hasterakoan emandako ereduaren araberakoa.
Jarduera bakoitza bukatu eta hilabeteren buruan, erakundeak Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari bidaliko dizkio ondoko agiri hauek:
Ekintzari buruzko txostena, arestian aipaturiko Zuzendaritzak kasuan kasurako emango dituen jarraibideen arabera.
Ikastaroan erabilitako ikasmaterialen kopia: apunteak edo inprimaturiko materiala, softwarea, eta abar.
Erakunde esleipendunak azken ekintza burutu eta hiru hilabeteko epean, erakundearen organo egokiak txostena bidaliko du, jarduera-programa osoaren ekonomia-kitapenari buruzkoa, eta bertan zehaztuko ditu gastuak, sarrerak eta horien jatorria. Erakunde onuradunak, halaber, Administrazioaren esku jarriko ditu jatorrizko frogagiriak, fakturak eta gainerako agiri baliokide edo ordezkoak, emandako diru-laguntzaren kargura egindako gastuak egiaztatzen dutenak.
Behar diren irakasle eta langile egokiak, aipatutako prestakuntza-ekintzak ondo burutzeko.
Prestakuntza-ekintzen kontrola, administrazioa eta jarraipena egiteko eta ziurtatzeko behar diren langile egokiak.
Ekintzak egokiro garatzeko behar diren ekipo, baliabide eta ikasmaterial aproposak eskuratzea.
Ekintzak egiteko lokalak uztea.
Ekintza-programaren bideragarritasuna beti ziurtatuta edukitzeko behar diren diru-baliabideak eskueran izatea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntzen bidez lor daitezkeen baliabideez gain.
Erakundeen Konpromisoak:
Parte hartzen duten irakasleen bertaratzea eta errendimendua kontrolatzea.
Ekintza bakoitzaren ebaluazioa.
Jarraipena egiteko pertsona bat izendatzea, prestakuntza-jarduerak garatu eta gauzatzeko beharrezkoa den guztiaz etengabe arduratuko dena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan aritzea ikastaroetara edota prestakuntza-ekintzetara doazen irakasleen ebaluazioan.
Ekintzak burutzeko edo horien ebaluazioa egiteko administrazio-kudeaketarako beharrezko datu guztiak ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.
Ikastaroetan parte hartu dutenek behar bezalako aprobetxamendua erakutsi badute, ziurtagiri bakarra jasoko dute, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egina, eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak eta Erakunde onuradunak sinatuta.
Dagokien deialdian zehaztutako batez besteko denbora bete ez duten pertsonei ez zaie parte hartzearen ziurtagiria emango.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, ez beste inori, egokituko zaio zehaztea ziurtagiria zein partaideri eman behar zaion eta zeini ez; hala ere, kontuan hartuko du ikastaroa eman duen erakundeak sinaturiko akta.
Bigarren ordainketak diruz lagundutako guztizkoaren % 20 egingo du, eta Erakunde onuradunak eman behar dituen prestakuntza-jarduera guztiak bukatutakoan ordainduko da.
Azken epea (% 20) ez da ordainduko harik eta 12.4 artikuluan aipatutako agiriak jaso arte.
Jardueraren batek hasierako matrikulazio-epea bukatutakoan, dauden plazen % 65 estalita ez badu, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak deuseztatu ahal izango du.
Laguntza ematerakoan kontuan hartu ziren baldintzetako edozein aldatuz gero, laguntzaren helburua betetzeari eusten bazaio noski, edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik diru-laguntzarik edo laguntzarik jasoz gero, laguntza emateko ebazpena ere alda liteke, betiere diru-laguntzaren arauak onuradun izateko ezarri dituen betekizunak zaindurik.
Lehenengoa. Prozedura-arloan agindu honetan aurrez ikusten ez denari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
Bigarrena. Abenduaren 13ko 15/1999 Legean, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteko Legea, aurreikusitakoaren arabera, Deialdi honen barruan sartu diren prestakuntza-ekintzen partaidetzak berekin ekarriko ditu legean aipatzen diren aipamenak.
Datuak babesteko gaian indarreko araudiaren mendean geratuko da deialdi honen barruan aurkeztutako eskaeretan jasotako informazioa.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak xedatzen duena betez, interesatuak, dirulaguntza-eskaera betetzearen bidez, eskaera horretan adierazitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara gehitzeko baimena ematen du. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzan (Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan), Donostia kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz, praktikan jarri ahal dira datu horietara iristeko, zuzentzeko, ixteko eta horien kontra jotzeko aipatutako Legeak agertzen dituen eskubideak.
Hirugarrena. EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek.
Laugarrena. Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hileko epearen barruan, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 30a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 2010-2011 aldirako Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzaren barruan, eranskin honetan azaltzen diren jarduerak proposatu ditu, prestakuntza-erakundeek eman ditzaten. Jarduera bakoitzaren egitaraua eta baldintzak agiri batean daude jasota, euskarri informatikoan. Agiri hori Etengabeko Ikaskuntzako.Zuzendaritzan edo Hezkuntzako lurralde ordezkaritzetan (Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako lurralde-arduradunei)eska daiteke.
Agindu honek prestakuntza-jarduerak ditu xede; hain zuzen ere, irakaskuntza-gaitasunak arlo zehatzetan hobetzeko (areagotu, gaurkotu edo sakondu) asmoz egiten direnak. Helburua da irakasleei eskaintzea euren ezaguera eta gaitasunak areagotzea edo gaurkotzea, arlo edo gai baten atal edo ikuspegiren bat kontuan hartuta, edota irakaskuntzarekin zerikusia duten lanak. Ikastaro horiek erreferentzia argia egin behar diote bertan lantzen diren ezagueren helburu didaktikoari.
Izaera bateratuari eutsiz eman daitezke, edo, bestela, moduluetan banatuta. Modulu bakoitzak, dena den, inoiz ez du 20 ordu baino gutxiago iraungo. 2010-2011 ikasturtean zehar Erakundeekin elkarlanean lehentasunez antolatu nahi diren ikastaroak hurrengoak izango dira:
Gaurkotze/Sakontze Teknologikoa, hurrengo lanbide arloetan eta sailetan:
Arloa: Administrazioa, Merkataritza eta Marketing.
Ikastaroaren izena Hizkuntza Lurraldea Ordu-kopurua
Berritasun Kontableak (IKBak) eta Fiskalak Gaztelania On line 20
Sinadura elektronikoa, paperik gabeko bulegoa Gaztelania On line 20
Faktura elektronikoa Gaztelania On line 10
Nazioarteko merkataritzaren sekretua 15 kasu praktikoetan Gaztelania On line 40
Nazioarteko merkataritzaren sekretua 10 kasu praktikoetan Gaztelania On line 40
Gai arriskutsuak ADR 2009 Gaztelania Araba 30
Incoterms 3000 Gaztelania Bilbao-On line 15
Aduana-gordailuak (ziklo berria) Gaztelania Donostia-San Sebastián-On line 20
Aduana-kode berritua eta ekonomia-eragileak Gaztelania Bilbao-On line 20
Arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
Ikastaroaren izena Hizkuntza Lurraldea Ordu-kopurua
Siemens S7 automaten programazioa. Oinarrizkoa Gaztelania Bizkaia 40
Siemens S7 automaten programazioa. Aurreratua Gaztelania Bizkaia 40
Industria komunikazioak. Ethernet eta Profinet estandarrak Euskara Gipuzkoa 40
Industria komunikazioak. Ethernet eta Profinet estandarrak Gaztelania Bizkaia 40
Motorren erregulazioa. Abiadura aldagarriak Gaztelania Bizkaia 32
Motorren erregulazioa. Abiadura aldagarriak Euskara Gipuzkoa 40
Antena Instalazioak muntatzea eta mantentzea Gaztelania Bizkaia 40
Telefonia eta telekomunikazioetako instalazioak muntatzea eta mantentzea Gaztelania Gipuzkoa 32
Energia Berriztagarriak Euskara Gipuzkoa 32
Energia Berriztagarriak Gaztelania Bizkaia 32
Instalazio domotikoak. BUS EIB Gaztelania Bizkaia 40
Panasoniceko TDA-100 eta PABX TDA-200 telefono sistema instalatzea eta mantentzea Gaztelania Bizkaia 18
Soldadura elektronikako ikastaro praktikoa SMD Gaztelania Bizkaia 21
TDTko Goiburuak Gaztelania Bizkaia 30
Satelite, lur eta kable bidezko telebista digitala Euskara Gipuzkoa 32
Satelite, lur eta kable bidezko telebista digitala Gaztelania Bizkaia 32
PCen konfigurazioa, mantenua eta eguneratzea Gaztelania Bizkaia 30
Ekipo termiko zentralizatuen erregulazioa eta kontrola Gaztelania Gipuzkoa 21
Eraikuntzen energia ziurtagiria. Lider eta Calerner VYP Gaztelania Bizkaia 30
Energia eraginkortasuna instalazio termikoetan Gaztelania Gipuzkoa 25
Arloa: Fabrikazio mekanikoa.
Ikastaroaren izena Hizkuntza Lurraldea Ordu-kopurua
Makinak mantentzea eta matxura elektriko eta mekanikoak antzematea Gaztelania Gipuzkoa 30
Automatismo neumatiko eta elektroneumatikoak Gaztelania Gipuzkoa 30
Mekanikarientzako elektrizitatea Euskara Gipuzkoa 30
Catia V5 CAD 3D Modelaketa, planoak eta multzoak Gaztelania Gipuzkoa 50
Erreminten aukeraketa eta ebaketa baldintzak Tornurako eta Fresarako Gaztelania Gipuzkoa 30
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM Unigraphics + makina-mekanizatua) Gaztelania Gipuzkoa 40
5 ardatzetan mekanizazioa (3+2 ardatz) Heidenhain-ekin Euskara Gipuzkoa 20
CNC, Heidenhain 530 + Smart bidez programatu eta erabili Castellano Gipuzkoa 40
Unigraphics NX CAD 3D Gaztelania Bizkaia 40
Arloa: Informatika.
Ikastaroaren izena Hizkuntza Lurraldea Ordu-kopurua
Linux. Oinarrizkoa Euskara Gipuzkoa 40
Linux. Oinarrizkoa Gaztelania Bizkaia 40
Linux Aurreratua Euskara Gipuzkoa 40
Linux Aurreratua Gaztelania Bizkaia 40
Visual-Basic-net Gaztelania Bizkaia 40
Windows 2007 Server Euskara Gipuzkoa 40
SQL Server 2005 Gaztelania Bizkaia 40
Arloa: Automozioa.
Ikastaroaren izena Hizkuntza Lurraldea Ordu-kopurua
Gasolinazko eta Diesel Motorraren diagnosia eta autodiagnosia Gaztelania Bizkaia 24
Sentsoreak eta eragingailuak Euskara Gipuzkoa 24
Ibilgailu hibridoak /elektrikoak Gaztelania Gipuzkoa 24
Esekidura, direkzioa, lerrokatzea eta pneumatikoak Gaztelania Bizkaia 24
UCES Birprogramatzea Euskara Gipuzkoa 24
Segurtasuna eta erosotasuna: GPS, alarmak, soinua, telefonia, xenon-faroak Gaztelania Gipuzkoa 24
Pintatzeko tresnak eta metodoak Euskara Gipuzkoa 24
Soldadura sistemak eta piezen aldaketa Gaztelania Gipuzkoa 24
Konformazioa eta konponketa karbono zuntzean Gaztelania Gipuzkoa 20
Ibilgailuari aplikatutako Teknologia berriak Gaztelania On line (Araba/Bizkaia/
Gipuzkoa) 20
Arloa: Kimika
Ikastaroaren izena Hizkuntza Lurraldea Ordu-kopurua
Bioteknologia Gaztelania Bizkaia 20
Arloa: Osasuna.
Ikastaroaren izena Hizkuntza Lurraldea Ordu-kopurua
Odontoestomatologiako ikastaro aurreratua Gaztelania Gipuzkoa 24
Dokumentazio sanitarioko kudeaketa Euskara Bizkaia 24
Pazientearen Zainketa kritikoak Castellano Gipuzkoa 24
Erizaintzako Oinarrizko teknikak: zundak, drainadurak eta otomiak Castellano Bizkaia 24
Erizaintzako Oinarrizko teknikak: inmobilizazioak eta bendajeak Castellano Gipuzkoa 24
Odontoestomatologiako ikastaro aurreratua Castellano Bizkaia 24
Zeharkako Prestakuntza.
Ikastaroaren izena Hizkuntza Lurraldea Ordu-kopurua
Hitz egiteko artea, ahots-arazoak saihestu Castellano Gipuzkoa 24
Lan arriskuen prebentzioa Gaztelania On-line 50
Lehen sorospenak Gaztelania Bizkaia 30
Lehen sorospenak Gaztelania Gipuzkoa 30
Zeinu-mintzaira Gaztelania Bizkaia 30
Zeinu mintzaira Gaztelania Gipuzkoa 30
Moodle Plataforma Gaztelania Araba 20
Moodle Plataforma Gaztelania Bizkaia 20
Heziketa zikloaren azken proiektuaren kudeaketa Gaztelania Bizkaia 20
Erakundearen izena:
IFK zk.: Helbidea:
Posta kodea: Herria: Lurraldea:
Telefonoa: Faxa: Posta elektronikoa:
Legeko ordezkaria:
Prestakuntza-ekintzen programaren koordinatzailea:
Sarrera-erregistroko zigilua eta data:
Bidalitako agiriak:
IFK txartelaren kopia
Zerga-obligazioak bete eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egin direla egiaztatzeko agiriak
Eskatzailea eskaera egiten duen erakundearen legezko ordezkaria dela egiaztatzeko notario-akta edo bestelako agiriak.
Kodea Prestakuntza ekintzaren izena Hizkuntza Orduak Hasi Amaitu Herria Aurrekontua
Abenduaren 13ko 15/1999 Legean, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteko Legea, aurreikusitakoaren arabera, Deialdi honen barruan sartu diren prestakuntza-ekintzen partaidetzak berekin ekarriko ditu legean aipatzen diren aipamenak.
Datuak babesteko gaian indarreko araudiaren mendean geratuko da deialdi honen barruan aurkeztutako eskaeretan jasotako informazioa.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak xedatzen duena betez, interesatuak, dirulaguntza-eskaera betetzearen bidez, eskaera horretan adierazitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara gehitzeko baimena ematen du. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzan (Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan), Donostia kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz, praktikan jarri ahal dira datu horietara iristeko, zuzentzeko, ixteko eta horien kontra jotzeko aipatutako Legeak agertzen dituen eskubideak.
Tokia, eguna, sinadura eta entitatearen zigilua.
Sinatzaileak honako hau adierazten du: erakundeak ez duela administrazio-zehapenik edo zigor penalik jaso, sexua dela eta bereizkeria egiteagatik
ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARI JAUNA
(Bi aletan aurkezteko).
(eskabide-orrian jarritako ekintza bakoitzeko bat bete behar da)
Erakundearen kodea Ekintzaren kodea
n n n n n n n n n n
(Administrazioak bete beharrekoa) (I. eranskinean aipatutako dokumentuan adierazitakoa)
Prestakuntza-ekintzaren izena:
Datu ekonomikoak:
Burutzeko aurreikusitako kostua, guztira: euro.
Aurreikusitako kostu guztia, gutxi gorabehera banatuta:
Langileen gastuak: euro.
Joan-etorriak eta egonaldiak: euro.
Gastu materialak: euro.
Antolaketako beste zenbait gastu: euro.
Erakunde eskatzailearen beraren diru-ekarpena: euro.
Beste diru-laguntza batzuk: euro.
Zehaztu erakunde diru-emailea/k eta zenbatekoa/k.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskaturiko diru-laguntza: euro
Erakundeak proposatzen dituen aldaketak, I. eranskinaren lehenengo lerroaldean aipatzen den txostenak ikasturte honetarako duen informazioaren ingurukoak, edota Sailak aurreikusitako ezaugarrien onarpen zehatza:
Orduak, plazak, hizkuntza, egunak, ordutegiak, tokia,... (1)
Jarduera honetarako aurrez ikusi diren parte-hartzaileak: irakasten duten modulu edo heziketa-zikloaren arabera; aurreko ezagupenen arabera,...; ikastaroan parte hartzeko baldintzak eta lehentasunak.
Prestakuntza-jardueraren diseinua: aldiak eta moduluak,...
Programa.
Sailaren dokumentu informatikoan (I. eranskina - katalogoa euskarri informatikoan) aipatzen diren helburu eta xedeetan oinarrituta, jardueraren programa osoa eta agiri eta materialen aurrerapen bat garatu eta erantsiko du erakundeak, eta prestakuntza jasotzen duten irakasleen eskura jarriko ditu. On Line diren ikastaroetan sarbidea ere erantsiko du.
(1) Puntu hau eta hurrengoak «aurreikusiak»» eta «aldatuak» bezala agertu beharko lirateke ikastaroen fitxan.
Hizlarien proposamena, ekintzaren zuzendaria adieraziz.
Zuzendaria ekintzaren zuzeneko arduraduna:
NAN 1. Abizena 2. Abizena Izena Mendekotasuna (1) Jatorria (2) Egoera (3) Orduak
Hizlariak (zuzendaria izan ezik):
NAN 1. Abizena 2. Abizena Izena Mendekotasuna (1) Jatorria (2) Egoera (3) Orduak
(1) Mendekotasuna: erakundearen beraren langileak direnean ENT adieraziko da, eta langilea autonomoa edo beste erakunde batekoa denean EZ ENT.
(2) Jatorria: hizlariaren ohiko lantokia da. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoenean EAE adieraziko da, osterantzean EZ EAE
(3) Egoera: dagozkion letra eta zenbakia adieraziko dira: A1: unibertsitatez kanpoko irakasleak, sare publikoa; A2: unibertsitateko irakasleak, sare publikoa; A3: bestelakoak, herri-administrazioa; B1: unibertsitatez kanpoko irakasleak, sare pribatua; B2: unibertsitateko irakasleak, sare pribatua; B3: bestelakoak, enpresa pribatua edo autonomoak.
(4) Hizlari bakoitzak prestatzaileen prestakuntzan duen esperientzia ere jarri behar da: irakatsitako ikastaroak (orduak, gaiak), eta talde hartzaileak.
B1. Lankidetza-proiektuaren balorazio globala, 30 puntura arte:
Katalogoaren baldintzak betetzea, ondokoak direla eta: orduak, plaza-kopurua, lurraldea,.
Ekarritako materiala.
Egutegia eta ikastaroa emateko tokia.
B2. Egitura, edukiak eta metodologia, 20 puntura arte:
Katalogoan proposatutako helburuei eta metodologiari egokitzea edukiak.
Zati teoriko eta praktikoaren arteko integrazioa.
Egitura koherentea (2).
Helburuak lortzeko metodologia egokia.
B3. Pertsona-, material- eta antolaketa-bermeak, 30 puntura arte:
Eskola-emaileen curriculumak.
Zati teorikoa emateko erabilitako bitartekoak: programa gaurkotuak, eredu errealak, hartzaileentzako eskuliburua, On Line ikastaroetan sarbidea... (3)
Zati praktikoa emateko erabilitako bitartekoak: makineria, toki-kop., lokalak, iraupena, softwarea, sarean dauden ordenagailu-kopurua,
B4. Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa, 20 puntura arte:
Ikasketari plazako eta orduko prezio unitarioaren arabera.
Eskolak emateko hizkuntza.
Oharrak:
(1) Baremoaren azpiatalak baloratu ahal izateko beharrezko dokumentazioa ekartzen ez bada, zero puntu emango zaie.
(2) III. eranskinean jasotzen den bezala, erakundeak prestatu behar duen ikastaro-programaren edukien ordu-banaketa zehaztu (denboralizazioa).
(3) Erabiliko den eskuliburua ekarri, eta halakorik ezean, eskuliburuaren gida edo unitate didaktikoren bat.


