Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko apirilaren 27koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak «Fundación Sarasola Aguirregomezcorta» fundazioa iraungitzeko eta likidatzeko erabakia berresteko eta erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko apirilaren 27koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak «Fundación Sarasola Aguirregomezcorta» fundazioa iraungitzeko eta likidatzeko erabakia berresteko eta erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 3225
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/27
  • Argitaratze-data: 2010/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak «Fundación Sarasola Aguirregomezcorta» fundazioa iraungitzeko eta likidatzeko erabakia berretsi dezan eta erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba dadin eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

Lehenengoa. 2010eko otsailaren 11n eman zitzaion sarrera Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan erabakiak publiko egiteko eskritura publikoa, María Izaskun Sarasola Aguirregomezcortak 2010eko urtarrilaren 23an Donostiako notario José María Ajubita Garavillaren aurrean emandakoari (53 protokolo-zenbakia). Eskritura publikoari honako hauek erantsi zaizkio:

  1. Fundazioaren likidatzaile gisa María Izaskun Sarasola Aguirregomezcortak 2006ko martxoaren 22an egindako ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, besteak beste, 2005eko apirilaren 27ko bileran hartutako erabakiak osatuz, Fundazioaren patronatuak aho batez 2006ko martxoaren 22an hartutako erabaki hauek laburbiltzen dira:

    1. «Fundación Sarasola Aguirregomezcorta» fundazioa deuseztatzea.

    2. «Fundación Sarasola Aguirregomezcorta» fundazioaren balantzea eta fundazio horren gastu eta sarreren balantzea, 2004ko abenduaren 31koa, onartzea.

    3. Patronatuko Batzordeko kide guztiak euren karguetatik kentzea eta María Izaskun Sarasola Aguirregomezcorta likidatzaile bakar izendatzea. Pertsona horrek, bileran izanik, onartu egin zuen izendapena eta adierazi kargu hori hartzeko inolako bateraezintasun-kausatan ez dagoela sartuta.

    4. Fundazioaren likidazio-programa onartzea.

  2. Notariotzako gestioak egiteagatik kudeatzaile administratibo eta aholkulari den Ana Jiménez de la Iglesia Vergarajaureguik aurkeztutako faktura, mila eta hirurogeita hamabi euro eta laurogeita hamahiru zentimokoa (1.072,93).

  3. Asociación Gautena elkartearen ziurtagiria non egiaztatzen den 2006ko abenduaren 26an, hemeretzi mila eta hirurehun euro (19.300 euro) jaso dituela «Fundación Sarasola Aguirregomezcorta» fundazioarengandik, opari gisa, erakunde horren jarduerak eta helburuak betetzeko ekintzak ordaintzeko.

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioa iraungitzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; eta, Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.

Bigarrena. Legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 33. eta 34. artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 35. artikuluan eta fundazioaren estatutuetan -ondarea iraungitze eta likidatzeari dagokionez- aurreikusitako baldintzak bete dira.

Hirugarrena. Fundazioen Babeslaritzak onartu eta Fundazioen Erregistroan inskribatu beharreko agirietan ikusten denez, «Fundación Sarasola Aguirregomezcorta» fundazioaren Patronatuak 2006ko martxoaren 22an fundazioa iraungitzeko hartutako erabakia baliozkoa da, estatutuen eta Euskal Autonomia Erkidegoan fundazioei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoaren arabera. Era berean, fundazioa iraungitzeko kausa, hau da, eratu zenerako helburua bete izana, eta bere jarduera amaitu izana, betiere Kode Zibilaren 39. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen 12/1994 Legearen 33.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Fundazioa iraungitzeko aipatu erabakiaren ondorioz, «Fundación Sarasola Aguirregomezcorta» fundazioaren Patronatuko bazkideek honako hau erabaki dute: aipatu ondasun guztiak Fundazioko estatutuetan zehazten den pertsona edo erakundeari ematea, kasu honetan Asociación Gautenari, hain justu ere fundazio horrek dituen helburuen antzekoetarako erabil daitezen.

Ondarearen destinoa, berez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 12/1994 Legearen 35. artikuluari atxikitzen zaiola jo behar da.

Aipatu manuak eta oro har aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak honako hau

Lehenengoa. Donostia-San Sebastiángo «Fundación Sarasola Aguirregomezcorta» fundazioa iraungitzeko eta fundazioa likidatzearen ondoriozko likidoa destinatzeko Fundazioko patronatuak 2006ko martxoaren 22ko bileran hartutako erabakia berrestea. Erabaki hori 2010eko urtarrilaren 26an egin zen publiko, Donostiako notario José María Ajubita Garavillak emandako eskritura baimenduaren bidez (53 protokolo-zenbakia).

Bigarrena. Fundazioa iraungitzeko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Hirugarrena. «Fundación Sarasola Aguirregomezcorta» fundazioaren likidazio-prozesua amaitutzat jotzea eta beraren erregistro-orria ezeztatzeko agintzea.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 27a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik