- AGINDUA, 2010eko maiatzaren 17koa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez, Colegio Urkide Ikastetxea Kooperatiba Sozietateari herri onurako izaera ematen zaio. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko maiatzaren 17koa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez, Colegio Urkide Ikastetxea Kooperatiba Sozietateari herri onurako izaera ematen zaio.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3669
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/05/17
- Argitaratze-data: 2010/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Lehenengoa. 2010eko martxoaren 3an, María Isabel Orbañanos Palacios Andreak, Colegio Urkide Ikastetxea Kooperatiba Sozietatearen izenean eta ordezkaritzan, aipatutako entitateari herri onurako izaera ematea eskatu zuen. Eskaerarekin bat, Herri onurako kooperatiba sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzen duen 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan zehazten diren betekizunak betetzeko galdatutako dokumentazioa ere aurkeztu zuen.
Bigarrena. 2010eko martxoaren 10eko idatzi baten bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari txosten bat eskatu zitzaion, kooperatibari herri onura izaera ematea egokitzat jotzen zuenentz irizpena eman zezan, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluak xedatutakoa betez. Eskaera horri erantzunez, 2010eko martxoaren 23an, Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren Aholkularitzaren Juridikoaren arduradun jaunaren idatzia jaso zen, eskaerari baiezko irizpena emanez.
Hirugarrena. 2010eko apirilaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, espedientea jendaurrean jarri zen, horrela, interesatuta zegoen edonork espedientea aztertu ahal zezan eta alegazioak jar zitzan, hogei eguneko epean. Epe horren barruan, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.
Aurreko egiteei ezargarri zaizkie ondorengo
Lehenengoa. Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 137.2 artikuluan dio, Euskadiren onuraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibak herri onura izaera emango diela Eusko Jaurlaritzak, erregelamendu bidez ezarritako prozedura, araubide eta betekizunen arabera.
Bigarrena. Artikulu hori garatuz, 64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa, onartu zen, herri onurako kooperatiba sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen araudia onartzeko dena.
Hirugarrena. Herri onurako izaera emateko 64/1999 Dekretuaren 7. eta hurrengo artikuluetan ezarritako izapideak bete dira.
Laugarrena. 64/1999 Dekretuak, herri onurako izaera lortzeko bere 5. artikuluan ezartzen dituen betekizunak zuzen bete direla baieztatu da.
Bosgarrena. 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua da kooperatiba sozietate bati herri onurako izaera emateko eskuduna.
Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta ezargarri diren gainontzeko arau orokorrak ikusirik
Lehenengoa. Colegio Urkide Ikastetxea Kooperatiba Sozietateari herri onurako izaera ematea.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari. Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46.1 eta 10.1.a) artikuluetan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 17a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


