Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko ekainaren 8koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko 2008ko abenduaren 16ko Agindua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko ekainaren 8koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko 2008ko abenduaren 16ko Agindua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 3197
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/06/08
  • Argitaratze-data: 2010/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2008ko abenduaren 16ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten zen bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartu ziren.

Estatuaren 2010. urterako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 26/2009 Legearen 79. artikuluak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 91.1 artikuluaren hasiera aldatu zuen. Horren ondorioz, bidaiari-garraioaren zerga-tasa ehuneko zazpitik ehuneko zortzira igoko da, 2010eko uztailaren 1etik aurrera. Baimendutako prezioak Balio Erantsiaren gaineko Zerga hartzen duenez bere baitan, bidezkoa da, sektoreak hala eskatuta, prezio horiei Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zerga-tasaren igoera aplikatzea.

Bestetik, 2008ko abenduaren 16ko Aginduaren 6. artikuluak, 2009ko urtarrilaren 5eko Aginduaren bidez berridatzi baitzen, esaten du 1. artikuluan adierazitako IV. tarifa aplikatzerakoan jaieguntzat, igandeak eta Erkidegoko eta tokiko araudian jaieguntzat jotakoak hartuko direla, bai eta larunbatak ere. Zerbitzua hobeto antolatzeko ordea, eta sektorearen eskaerari men eginez, bidezko da abenduaren 24a eta 31 ere jaiegunekin parekatzea, IV. tarifa aplikatzeari dagokionean.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4.a artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, hauxe

«1. artikulua. Gidaria barne dela hamar plaza baino gutxiago eta VT motako garraio-baimena duten automobiletan egindako bidaiarien herriz kanpoko garraio publikorako gehieneko tarifa hauek baimentzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne dela:

  1. tarifa: egunekoa (07:00etatik 22:00etara)

    Euro

    • Kilometroko 0,564141

    • Itxaronaldia, orduko 15,49

    • Gutxienekoa (1) 5,30

      (1) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.

  2. tarifa: jaiegunetakoa eta gauekoa (22:00etatik 07:00etara)

    Euro

    • Kilometroko 0,623874

    • Itxaronaldia, orduko 16,30

    • Gutxienekoa (2) 5,82

      (2) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du».

      «6. artikulua. 1. artikuluan ezarritako IV. tarifa aplikatzeko, jaieguntzat hartuko dira igandeak eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudiaren arabera jaiegun direnak, bai eta larunbatak eta abenduaren 24a eta 31 ere».

Lehenengoa. Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraioetako zuzendariari Agindu hau eta aplikatu beharreko gainerako arauak interpretatzerakoan sortzen diren auziei buruzko erabakiak hartzeko.

Bigarrena. Agindu hau 2010eko uztailaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 8a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.