Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko ekainaren 16koa, Ekonomia eta Ogasun sailburuarena, ehun eta bost milioi euroko zor publikoa jaulkitzekoa eta eragiketa horren zenbait ezaugarri zehazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko ekainaren 16koa, Ekonomia eta Ogasun sailburuarena, ehun eta bost milioi euroko zor publikoa jaulkitzekoa eta eragiketa horren zenbait ezaugarri zehazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 132
  • Hurrenkera-zk.: 3380
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/06/16
  • Argitaratze-data: 2010/07/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

99/2010 Dekretuak, martxoaren 30ekoak, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen du, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, barruko zein kanpoko eragiketetan, eta gehienez bi mila eta hogeita hamazortzi milioi euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak, 14. artikuluko 1. paragrafoan, Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.

Dekretu horretako Xedapen Gehigarriak ezartzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoren arabera, Ekonomia eta Ogasun Saileko titularrari dagokiola, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako agindu bidez, dekretu honetan onetsitako zor-jaulkipenak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta, orobat, dekretu honetan jaulkipenari buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbatekoa: 105.000.000 euro.

  2. Modalitatea: obligazioak.

  3. Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.

  4. Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2010eko uztailaren 5a.

  5. Kupoia: Urteko finkoa, % 4,75.

  6. Jaulkitze-prezioa: % 99,802.

  7. Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

  8. Amortizazio-data: 2017ko uztailaren 5a.

  9. Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

  1. Jaulki beharreko jaulkipen-baloreen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, baloreen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

  2. Jaulkipenaren «Behin betiko baldintzen orrian» finkatuko da egin duten lanagatik erakunde kolokatzaileek jasoko duten komisioaren zenbatekoa.

Finantza Zuzendaritzako titularra baimendu da zorpetze-eragiketa hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren kontratuak eta gainerako eranskinak eta dokumentu osagarriak sinatzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik