Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 29koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena 2010. urterako. Izan ere, Dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 29koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena 2010. urterako. Izan ere, Dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri ditu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 181
  • Hurrenkera-zk.: 4328
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/29
  • Argitaratze-data: 2010/09/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

2007ko azaroaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 218. zenbakian 185/2007 Dekretua, urriaren 23koa, euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen dituena. Azaroaren 24ko 608/2009 Dekretuaren bidez aldatutako dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, elikadura eta arrantzaren sektoreetako arlo zientifiko-teknologikoetan eta merkatuekin, marketing-arekin eta enpresa-antolakuntzarekin zerikusia duten arloetan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzera bideratutako laguntzen esparrua ezartzea eta arautzea du helburu.

Dekretu horren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtero irekiko da eskabideak aurkezteko epea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren aginduz. Bestalde, deialdiko aginduan eduki hauek adierazi behar dira: aurrekontu-kreditu erabilgarria; beka-kopurua eta bakoitzaren zenbatekoa; ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotako deialdi horretako I+G+Bko gaiak edo proiektuak jasotzen dituen eranskina; eta, deialdi horretarako normalizatutako eskabide-eredua jasotzen duen eranskina.

Horregatik guztiagatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntza eta diru-laguntzei aplika dakizkiekeen gainontzeko xedapenekin bat etorriz, honakoa

Lehenengoa. Bekak.

  1. 2010eko ekitaldirako, prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako programako sei laguntza eta teknologo berriak prestatzeko programako hamar laguntza emateko deialdia egin da.

  2. Agindu honetako I. eranskinean daude Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren iritziz 2010eko ekitaldiko deialdian ikertzaile eta teknologoak prestatzeko beka programarako estrategikoak eta lehentasunezkoak diren I+G+Bko gaien edo proiektuen zerrendak.

    Bigarrena. Iraupena.

    Laguntzek ondoz ondoko lau urteko iraupena izango dute prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzei dagokienez.

    Teknologo gazteak prestatzeko laguntzei dagokienez Dekretuak ondoz ondoko bi urteko edo urtebeteko laguntzak emateko aukera aurreikusten badu ere, kasu honetan laguntza guztiek bi urteko iraupena izango dute.

    Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

    Urriaren 23ko 185/2007 Dekretuak arautu dituen laguntzetara biltzeko eskabideak aurkezteko epea, 2010eko ekitaldian, hilabetekoa izango da agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Laugarrena. Aurkeztu beharreko eskabideak eta agiriak.

  1. 2010eko ekitaldiko laguntza-eskaerak agindu honen II. eranskinean dagoen eredu normalizatua erabiliz aurkeztu behar dira Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

  2. Eskabideak zuzenean bertara joanez aurkez daitezke, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bitartekoetatik edozein erabiliz. Eskatzaileak eskabidea postetxearen bidez aurkeztu nahi badu, gutunazal ireki bat eraman beharko du, postetxeko funtzionarioak eskabideari data eta zigilua jarri eta gutuna ziurtatu dezan.

  3. Eskabidearekin batera, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 10. artikuluak eskatutako dokumentazio guztia ere aurkeztu beharko da. Bestetik ere, gomendagarria da ekarpena curriculum vitae eredu-proposamenaren araberakoa izatea merezimenduen puntuazioaren gardentasuna errazteko (Adenda II. eranskina).

  4. Interesdunek laguntza eskatu ahal izango dute edozein programatan, eta I. eranskinean programa bakoitzerako jasotako 3 gai aukeratu ahal izango dituzte gehienez.

    Bosgarrena. Baliabide ekonomikoak.

    Laguntzok finantzatzeko bideratu diren kredituek zazpiehun eta berrogeita bat mila bederatziehun eta hirurogeita bost euro koma hogeita bost zentimo (741.965,25) jotzen dute. Horietatik berrogeita hamaika mila bederatziehun (51.900) euro 2010eko ekitaldiari dagozkio eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko aurrekontu orokorretan helburu horrekin erabiltzeko aurrekontu-partidatik datoz. Gainontzeko seiehun eta laurogeita hamar mila eta hirurogeita bost euro koma hogeita bost zentimo (690.065,25) hurrengo ekitaldietarako konpromiso-kredituari dagozkio.

    Seigarrena. Onuradunak.

  1. 2010eko ekitaldian beka-eskabidea egiten dutenek urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

    5.1.d) artikuluan zehaztutako betekizunari dagokionez, 2010eko ekitaldiko deialdian, goi-mailako titulua, maila ertaineko titulua edo bigarren zikloko lanbide heziketako titulua (LH II) 2006ko ekainean edo geroago lortuak izan behar dira.

  1. Beka-eskabidea egin dutenek artikulu horretan aipatutako betekizunak izan beharko dituzte egiaztatuta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.

    Zazpigarrena. Laguntzen zenbatekoa.

  1. Prestatzen ari diren ikertzaileak.

    Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzek urtean 14.000 euroko hornidura ekonomikoa izango dute beka aldian zehar.

    Kontratu aldian zehar, ikertzailearen atxikipeneko erakundeak, zentroak edo instituzioak 21.563,77 euro jasoko du aldez aurretik. Ikertzaileek 16.330 euroko ordainsari gordina jaso beharko dute, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 16.1.c) artikuluan ezarritakoari kalterik eragin gabe.

    Horrez gain, laguntza osagarri bat jasoko dute onuradunek; urtean gehienez ere bi mila (2.000) eurokoa izango da laguntza bakoitzeko, eta, justifikatu ondoren, doktorego ikastaroetan matrikulatzeko, kongresu zientifiko eta lan jardunaldietara joateko, beste ikerketa zentroetan egonaldi laburrak egiteko, bestelako ikastaroetako eta abarretako gastuak ordaintzeko balio izango du.

  2. Teknologoak.

    Teknologoak prestatzeko laguntzek urtean 12.000 euroko hornidura ekonomikoa izango dute. Horrez gain, laguntza osagarri bat jasoko dute onuradunek; urtean gehienez ere mila (1.000) eurokoa izango da laguntza bakoitzeko, eta, justifikatu ondoren, kongresu zientifiko eta lan jardunaldietara joateko, beste ikerketa eta teknologia zentroetan egonaldi laburrak egiteko, bestelako ikastaroetako eta abarretako gastuak ordaintzeko balio izango du.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 29a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

4 urteko iraupena (laurtekoa) / Duración de 4 años (cuatrienal)

Proiektuaren izenburua / Título del proyecto Hautagaiaren profila / Perfil del candidato o candidata

Oria ibai-ahoko aingiraren kudeaketa iraunkorra arroaren ezaugarri ekosistemikoen arabera

Gestión sostenible de la anguila en el estuario del Oria en base a las características ecosistémicas de esta cuenca.. Zientzietan lizentziaduna (ingurumen, biologia, edo antzekoetan).

Licenciado en Ciencias (Ambientales, Biológicas o similares).

Hotzen egituratutako produktuen garapena metodo enzimatikoak erabiliz.

Desarrollo de productos estructurados en frío por métodos enzimáticos. Zientzia biologikoetan lizentziaduna, Elikagaien zientzia eta Teknologian lizentziaduna, biokimikan edo antzekoetan lizentziaduna.

Licenciados en CC. Biológicas, Licenciado en Ciencia y Tecnología de Alimentos, Licenciados en Bioquímica o similares.

Abere eta basanimalietatik isolatutako Mycobacterium avium subsp. Paratuberculosis-en zepen ahalmen epizootiko eta zootikoa

Potencial epizoótico y zoonósico de cepas de Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis aisladas de ganado y de fauna silvestre. Albaitaritzan lizentziaduna, Biologia zientzietan lizentziaduna, Elikagaien zientzia eta teknologian lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa.

Licencido en Veterinaria, Licenciados en CC. Biológicas, Licenciado en Ciencia y Tecnología de los Alimentos, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola

Ardi gaztaren akatsen karakterizazioa

Caracterización de defectos en queso de oveja. Biologia zientzietan lizentziaduna, biokimikan lizentziaduna;Elikagaien zientzia eta Teknologian lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa.

Licenciados en CC. Biológicas, Bioquímica, Licenciado en Ciencia y Tecnología de los Alimentos, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola

STICS nekazaritza eta uraren arloko modeloaren aplikazioa Vitoria-Gasteizko Arrisku Eremuan: bere erabilgarritasuna kudeaketa tresna bezala.

Aplicación del modelo agro-hidrológico STICS en la Zona Vulnerable de Vitoria-Gasteiz: su interés como herramienta de gestión Zientzietan lizentziaduna (ingurumen, biologia, edo antzekoetan), ingeniaritza (nekazaritzakoa edo antzekoa).

Licenciado en Ciencias (Ambientales, Biológicas o similares), Ingeniería (agrónoma o similar).

Ekologikoki garrantzia duten genen bilaketa Iberiar haritz eta ametzetan

Búsqueda de genes con relevancia ecológica en los robles ibéricos. Biologian, Biokimika edo antzekoan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria

Titulado Superior en Biología, Bioquímica o similar, Ingeniero Agrónomo.

TEKNOLOGOAK PRESTATZEKO LAGUNTZAK / AYUDAS DE FORMACIÓN DE TECNÓLOGOS

Ondoz ondoko bi urteko iraupena (biurtekoa) / Duración dos años consecutivos (bienal)

Proiektuaren izenburua / Título del proyecto Hautagaiaren profila / Perfil del candidato o candidata

Arrantzak ingurugiroan duen eraginaren murriztapena

Reducción del impacto ambiental de las artes de pesca. Biologia zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna,Itsasoko zienzian lizentziaduna edo antzekoa. / Licenciados en CC. Biológicas, CC. Ambientales,Licenciado en Ciencias del Mar o similar

Zuraren arloko enpresetako prozesu operatiboen kudeaketa eta optimizazioa

Gestión y optimización de procesos operativos de empresas productivas en madera. Industria Ingeniaria, Ekonomian lizentziaduna

Ingeniero Industrial, Licenciado en Económicas

Txakoli mahasti baten zonikifazioa kalitatezko ardoen ekoizpen ahalik eta onena lortzeko

Zonificación de un viñedo de Txakoli para optimizar la obtención de vinos de calidad. Biologia zientzietan lizentziaduna,Enologoa, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa.

Licenciados en CC. Biológicas, Enólogo, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola.

Landa eta ingurune naturalari buruzko informazioa zalbaltzeko ereduzko proiektu berritzaileen garapena

Desarrollo de proyectos piloto innovadores para la difusión de información del territorio rural y natural. Geografian lizentziaduna, Kartografia eta Geodesia Goi Teknikaria, Topografia Ingeniaria

Licenciado en Geografía, Técnico superior en Cartografía y Geodesia, Ingeniero Topógrafo.

Elikagai funtzional/ osasuntsuek giza osasunean dituzten eraginen azterketa

Estudio de efectos de alimentos funcionales/saludables sobre la salud humana.. Biologia zientzietan lizentziadunak, Biokimika, Bioteknologia,Elikagaien Zientzia eta Teknologia edo antzekoak.

Licenciados en CC. Biológicas, Bioquímica, Biotecnología, Ciencia y Tecnología de los alimentos o similares.

Teknolurzoruak, zohikatz eta beste nahaste batzuen alternatiba bezala mintegietan

Elaboración de Tecnosuelos como alternativa al uso de turbas y otras mezclas en el sector viverista. Zientzietan lizentziaduna (ingurumen zientziak, kimika, biologia,

Licenciado/a en Ciencias (Ciencias Ambientales, Química, Biología,...)

Osagai naturaletan oinarriturik gozogintzaren kontserbazioa, hotzean, maila handiko kalitate organoleptiokoa bilatuz eta naturalak ez diren osagaien erabilera gutxienera mugatuz

Estudio de conservación de repostería basada en ingredientes naturales en refrigerado, buscando altos niveles de calidad organolépticas y con la mínima interferncia de aditivos no naturales.. Zientzietan lizentziaduna (Elikagaien Zientzia eta Teknologia, kimika, biokimika,

Licenciado/a en Ciencias (Ciencia y tecnología de los alimentos, Química, Bioquímica,)

Elikadura ezaugarri hobeak dituzten elikagaien garapena

Desarrollo de alimentos con perfiles nutricionales mejorados. Zientzietan lizentziaduna (Elikagaien Zientzia eta Teknologia, kimika, biokimika,

Licenciado/a en Ciencias (Ciencia y tecnología de los alimentos, Química, Bioquímica,)

Euskadiko nekazaritza ustiapenak nekazaritza ekologikora moldatzeko proiektuen garapenerako gidaliburua lantzea

Elaboración de un manual de referencia para el desarrollo de proyectos de conversión de explotaciones agrarias a la agricultura ecológica en Euskadi. Albaitaritzan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa.

Licencido en Veterinaria,Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola.

Produktu berritzaileen zentzumen ezaugarriak neurtzeko metodologia berrien garapena

Desarrollo de nuevas metodologías de análisis sensorial de productos innovadores. Zientzietan lizentziaduna (Elikagaien Zientzia eta Teknologia, kimika, biokimika,

Licenciado/a en Ciencias (Ciencia y tecnología de los alimentos, Química, Bioquímica,)

  1. Norberaren datuak / Datos personales:

    Deiturak/Apellidos:

    Izena/Nombre:

    NAN/DNI: Sexua/Sexo:

    Helbidea/Domicilio:

    Hiria/Ciudad: Posta-kodea / Código postal

    Lurralde Historikoa / Territorio Histórico:

    Telefonoa/Teléfono: Helbide elektronikoa / E-mail:

  2. Datu akademikoak / Datos académicos:

    Tituluak/Titulación:

    Titulua zein ikastetxetan lortu den / Centro de obtención de la titulación:

    Titulua lortu zen eguna / Fecha de obtención:

  3. Eskatu den beka-programa / Programa de ayuda solicitado:

    Interesdunek laguntza eskatu ahal izango dute edozein programatan, eta I. eranskinean programa bakoitzerako jasotako 3 gai aukeratu ahal izango dituzte. Gaien hautaketa diru-laguntzak esleitzerakoan jarraitutako lehentasun-ordenaren arabera egin beharko da / Las personas interesadas podrán solicitar ayuda en cualquiera de los programas, pudiendo elegir hasta un máximo de tres proyectos de entre todos los recogidos en el anexo I. La elección de los temas deberá hacerse de acuerdo a un orden de preferencia que será el rigurosamente seguido en el momento de adjudicación de las ayudas.

    Ordena/Orden Proiektuaren izenburua / Título proyecto

  1. a/1.º

  2. a/2.º

  3. a/3.º

  4. Eskatzaile guztiek aurkeztu beharreko agiri orokorrak / Documentación general a presentar por todas las personas solicitantes:

    1. Ikasketen ziurtagiri osoa (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua). Ziurtagiri horretan egiaztatu beharko dira eskatzailearen kalifikazio guztiak eta kalifikazio horiek lortu zitueneko datak / Certificado académico completo (original o fotocopia compulsada) en el que se acrediten todas las calificaciones del candidato, así como las fechas de obtención de las mismas.

    2. Curriculuma, eskabide honekin batera doan eskemaren araberakoa, eta bertan aipatzen diren merezimenduak egiaztatzeko egiaztagiriak edo/eta ziurtagiriak. Agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira / Curriculum Vitae, elaborado de acuerdo con el esquema que se adjunta a esta solicitud, acompañado de los justificantes y/o comprobantes que verifiquen los méritos alegados. Esta documentación se aportará por duplicado.

    3. Nortasun Agiri Nazionalaren kopia / Fotocopia del Documento Nacional de Identidad.

    4. Errolda-ziurtagiria, 185/2007 Dekretuko seigarren puntuko 1.b) paragrafoa betetzen dela egiaztatzeko / Certificado de empadronamiento en el que se acredite el cumplimiento del párrafo 1.b) del punto quinto del Decreto 185/2007.

    5. Laguntza proiektuaren aukeraketa justifikatzen duen memoria laburra (gehienez ere 5 orrialde), kasu bakoitzean gaiari buruzko ezagutza azalduz eta aukeratutako gairako profil akademiko eta profesional egokia duela erakusten duten merezimendu pertsonalak argudiatuz. Agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira / Breve memoria justificativa (máximo 5 páginas) de la elección de los proyectos de ayuda, exponiendo en cada caso los conocimientos que del tema se posean y alegando los méritos personales que justifiquen la adecuación de su perfil académico y profesional al tema elegido. Esta documentación se aportará por duplicado.

    6. «Hirugarrenen alta» inprimaki ofiziala, agindu honen III. eranskinean azaltzen den eredu ofizialarekin bat datorrena / Impreso Oficial de «Alta en el Código de Tercero» conforme al modelo normalizado que figura en el anexo III de la presente Orden.

      ESKATZEN DU Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2010eko uztailaren 29ko Aginduaren bidez deitutako euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresen inguruan ikertzaileak eta teknologoak trebatzeko beketako bat ematea / SOLICITA le sea concedida una ayuda para la formación de jóvenes investigadores y tecnólogos en el sector agropesquero y alimentario vasco, convocada mediante la Orden de ................. de ........................................ de 2010 de la Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca.

      ADIERAZTEN DU ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dituzten zehapen administratiborik edo penalik jasota izan, ezta horretarako legezko inolako debekurik izan ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz / DECLARA no encontrarse sancionada penal ni administrativamente con la perdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni hallarse incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

      ................................................................., 2010eko ...........................ren ........a.

      En ................................................................. a ........ de ........................... de 2010.

      Sinadura/Firma

      Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazten dizu inprimaki honen bidez eskatzen zaizkizun datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, tratatzeko. Nahi baduzu, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, legean ezartzen den bezala. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzari idazkia bidali beharko diozu, bera baita zure datuk tratatzeko arduraduna. Hauxe du helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz

      En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este impreso van a ser incorporados, para su tratamiento, en un fichero automatizado. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Servicios del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco, como responsable del tratamiento, y con domicilio en c/ Donostia-San Sebastián, 1, en Vitoria-Gasteiz

      ADENDA II. ERANSKINA. DOKUMENTAZIOA / ADENDA AL ANEXO II. DOCUMENTACIÓN

      Curriculum Vitae egiteko eredu-proposamena / Propuesta de modelo para la elaboración del Currículum Vitae

      1. Datu pertsonalak / Datos personales:

        Izena/Nombre:

        Deiturak/Apellidos:

        Jaioterria/Lugar de nacimiento:

        Eguna/Fecha:

        NAN/DNI:

        Gizarte Segurantzako zk / N.º Seguridad social:

        Posta-helbidea / Dirección postal:

        Telefonoa/Teléfono:

        Sakelakoa/Movil:

        Helbide elektronikoa /E-mail:

        Gidatzeko baimena / Permiso de conducir:

      2. Informazio-ekintzak eta lanbide-prestakuntzako ekintzak / Formación:

        Titulu akademikoak eta noiz lortu diren / Títulos académicos y fecha de obtención

        Prestakuntza akademikoa / Formación Académica

        Prestakuntza edo/eta egonaldiak atzerriko prestakuntza-zentrotan / Formación y/o estancias en centros formativos extranjeros

        Hizkuntzak /Idiomas

        Prestakuntza osagarria / Formación complementaria

      3. Esperientzia/Experiencia:

        Praktikak unibertsitatean edo Teknologia Euskal Sareko teknologia-zentroetan /Prácticas en Universidad o Centros Tecnológicos de la Red Vasca de Tecnología

        Praktikak nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza eta elikadura arloko enpresetan /Prácticas en empresas de los ámbitos agrícola, ganadero, forestal, pesquero y alimentario

        Lan-esperientzia /Experiencia laboral

      4. Biltzarretan parte hartzea eta argitarapenak / Asistencia a congresos y publicaciones:

      5. Beste datu interesgarri batzuk / Otros datos de interés:

      6. Aurkeztutako merezimenduen ziurtagirien zerrenda / Relación de justificantes de los méritos alegados:

        Aurkeztutako merezimenduen ziurtagirien zerrenda jarraian adierazitako ataletan sailkatuta / Incluir una relación de los documentos justificativos de los méritos alegados clasificados en los siguientes apartados:

        Espediente akademikoa / Expediente académico.

        EBeko hizkuntzak / Idiomas de la UE.

        Euskara/Euskera.

        Espezializazio-ikastaroak / Cursos de especialización.

        Beste unibertsitate-titulu batzuk / Otros títulos universitarios.

        Praktikak unibertsitatean edo Teknologia Euskal Sareko teknologia-zentroetan / Prácticas en Universidad o Centros Tecnológicos de la Red Vasca de Tecnología.

        Praktikak nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza eta elikadura arloko enpresetan / Prácticas en empresas de los ámbitos agrícola, ganadero, forestal, pesquero y alimentario.

        Zientzia argitalpenetan parte hartu eta/edo kongresuetara joan izana / Participación en publicaciones científicas y/o asistencia a congresos.

        Beste merezimendu batzuk / Otros méritos.

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    Bankuaren adostasuna

    Conforme banco

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

    Conforme tercero

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Sailaren onespena

    1. º B.º Departamento (2)

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

    1. º B.º Contabilidad

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada

      (*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.

      Argibideak/Observaciones:

      (1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

      (2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

      (3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik