- AGINDUA, 2010eko irailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Manuel Bonet Romero jauna Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko irailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Manuel Bonet Romero jauna Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 4540
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/08
- Argitaratze-data: 2010/10/01
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau,
Lehenengoa. Manuel Bonet Romero jauna Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargutik kentze honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 8a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


