- AGINDUA, 2010eko abenduaren 20koa, Kulturako sailburuarena, Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera jakinarazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko abenduaren 20koa, Kulturako sailburuarena, Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera jakinarazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 9
- Hurrenkera-zk.: 180
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/20
- Argitaratze-data: 2011/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskararen Aholku Batzordeari buruzko urriaren 16ko 176/2007 Dekretuak euskararen alorrean administrazioaren aholkulari den organo horren araubide juridikoa finkatzen du eta, besteak beste, horren osaera zehazten du.
Horrela, 176/2007 Dekretuaren bosgarren artikuluak Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko kideen izendapena arautzen du. Horren arabera Kulturako sailburuak izendatzen ditu, Agindu baten bidez, dekretuaren 3.1 artikuluko e), f), g), i), j) eta k) idazatietan aipatzen diren kideak.
Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko berezko kide ez direnen kargualdia hiru urtekoa izango da izendapena egiten duen aginduaren datatik aurrera; kargualdia berritu egin daiteke. Kargualdia amaitutakoan, Batzorde Osoko kide izaten jarraituko dute behin-behinean, harik eta Euskararen Aholku Batzorde berria izendatzen den arte.
Izendapen horiek guztiak, 2010eko abenduaren 13ko Aginduaren bitartez egin ditu organo honek.
Kontuan izanda orain arte beti jakinarazi dela Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko kideen zerrenda eta izendapenak argitaratzea herri-interesekoa dela, honen bitartez zera lortu nahi da, batetik, izendapen berriak jakinaraztea guztiek horien berri izan dezaten eta, bestetik, organo horretako Batzorde Osoko kideen taldeari buruz orain arte egon den publizitate-batasunari eustea.
Ondorioz, hauxe
Hauek dira kideak:
Lehendakaria: Patxi López Álvarez jauna, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.
Lehendakariordea: Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua.
Lourdes Auzmendi Aierbe andrea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Iñaki Uribe Burgoa jauna, HABEko zuzendari nagusia.
Patxi Arratibel Sukia jauna, EITBko Estrategia eta Kanpo Harremanetarako zuzendaria, Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusiak aukeratua.
Marisa Cuesta Arandilla andrea, Funtzio Publikoaren zuzendaria, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak aukeratua.
Juan Manuel Aramendi Arteaga jauna, Langileariaren Kudeaketarako zuzendaria, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak aukeratua.
Maria Encarnación Echazarra Huguet andrea, IVAPeko zuzendari nagusia.
Malentxo Arruabarrena Julián Andrea, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua, Arabako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.
Miren Dobaran Urrutia andrea, Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.
Estibaliz Alkorta Barragan andrea, Euskara zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.
Jokin Azkue Arrastoa jauna, Euskal Udalen Elkarteko ordezkaria.
Andres Urrutia Badiola jauna, euskaltzainburua, Euskaltzaindiaren proposamenez izendatua.
Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik organo honen 2010eko abenduaren 9ko Aginduaren bitartez izendatuak:
Dorleta Alberdi Aretxederreta andrea
Joseba Arregi Aranburu jauna
Joseba Arruti Lafuente jauna
Itziar Atienza Molina andrea
Martin Auzmendi Aierbe jauna
Francisco Javier Azpiazu Lasuen jauna
Nerea Azurmendi Zabaleta andrea
Patxi Baztarrika Galparsoro jauna
Mikel Belasko Ortega jauna
Olatz Beobide Egaña andrea
Maite Berrocal Cebrian andrea
Koldo Biguri Otxoa de Eribe jauna
Garbiñe Biurrun Mancisidor andrea
Jon Bollar Intxausti jauna
Allande Boutin jauna
Carlos Cid Abasolo jauna
Gotzon Egia Goienetxea jauna
Ramon Etxezarreta Aizpuru jauna
Iñaki Etxezarreta Alberdi jauna
Estebe Eyherabide jauna
Aizpea Goenaga Mendiola andrea
Maite Goñi Eizmendi andrea
Jokin Gorozika Bidaurrazaga jauna
Jon Juaristi Linacero jauna
Odile Kruzeta Olañeta andrea
Juan José Larrea Conde jauna
Miren Elixabete Larrinaga Artetxe andrea
François Maitia jauna
Koldo Martinez Urionabarrenetxea jauna
Mertxe Mugika Balanzategi andrea
Joxean Muñoz Otaegi jauna
Jon Nogales Prieto jauna
Itziar Nogeras Berra andrea
Eneko Oregi Goñi jauna
Carlos Ruiz Gonzalez jauna
Pello Salaburu Etxeberria jauna
Bernadette Soule andrea
Iñaki Ugarte Recarte jauna
Miriam Urkia Gonzalez andrea
Ana Urkiza Ibaibarriaga andrea
Eusko Legebiltzarrak proposaturik izendatuak:
Lorea Bilbao Ibarra andrea
Lurdes Oñederra Olaizola andrea
Iciar Lamarain Cenitagoya andrea
Alberto Lopez Basaguren jauna
Garbiñe Mendizabal Mendizabal andrea
Euskararen Aholku Batzordearen Osokoaren idazkaria:
Iván Igartua Ugarte jauna, Kultura Saileko Koordinaziorako zuzendaria, 2010eko apirilaren 16ko Hizkuntza Politikarako sailburuordearen Ebazpenaren bitartez izendatua.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 20a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


