- AGINDUA, 2010eko abenduaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Oñatiko (Gipuzkoa) «José de Azpiazu» Musika Eskola Pribatuari musikako 4. maila irakasteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko abenduaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Oñatiko (Gipuzkoa) «José de Azpiazu» Musika Eskola Pribatuari musikako 4. maila irakasteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 596
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/27
- Argitaratze-data: 2011/02/04
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Oñatiko (Gipuzkoa) Musika Eskola Pribatuak musikako 4. maila irakasteko egin duen eskabidea aztertu da.
Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko musika-irakaskuntza espezifikoa ematen duten ikastegien musika-eskolak sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Ikastetxe horretan ondokoak irakatsiko dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.
Adarra:
Kantua: bakarlaria eta korua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, klarinetea, txirula, tronboia, perkusioa eta bonbardinoa.
Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.
Bertakoak: txistua, panderoa eta trikitixa.
Bestelako joerak: gitarra, baxu elektrikoa, saxofoia, tronpa eta tronpeta.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 27a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


